Eraztun Sare

Eraztun sareak aldameneko estazioekin punturik puntuko konexioen bitartez zirkulu bat osatzen duen konputagailu-sare topologia da.

Eraztun Sare
Eraztun topologiako sarea

Funtzionamendua

Bus sarearen luzapena da, hau da, bi muturrak lotuz gero. Eraztun sarean informazioa konputagailu batetik bestera noranzko berean doa begizta itxi batean.

Estazio bakoitzak seinalea birsortzeko eta berrigortzeko errepikagailu bat dauka, mezua aldameneko estaziora emanez. Mezu bat dagokion ordenagailuri ailegatzen bazaio, honek barneratuko du eta ez du errepikatuko eraztunean. Seinalea saretik noranzko jakin batean igarotzen da. Errepikagailuak elementu aktiboak dira eta sare-txartelean (NIC) daude.

Momentu batean, zein estazioak transmititu ahal duen antolatzeko, kontrol-datu bat erabiltzen da, lekukoa alegia. Lekukoak nodo batetik bestera bidaiatzen du, helburu nodora heldu arte. Estazio batek lekukoa baldin badu transmititzeko eskubidea du, bestela itxaron behar du lekuko ailegatu arte.

Beste topologiekin alderatuta kableatua konplexuena da eta instalazio zaila. Baita MAU (Multi-station Access Unit) deritzon kontzentratzaile erabili ahal dira eraztuna osatzeko.

Topologia honetan sarearen kontrola handia da, baina errepikagailu bat hondatzen bada, sarea erori egiten da. Bus sarearen kasuan bezala, arazo hau saihesteko modu bat dago. Kasu horretan, errepikagailu guztietako kontzentratzaile (MAU) batera konektatzen dira kableen bitartez, eta horrek izar-itxura ematen dio fisikoki, baina funtzionamendu aldetik (logikoki) eraztun sarea da. Errepikagailuren bat gaizki baldin badabil, kontzentratzaile horrek barrutik zubi bat egiten du, eta sarea ez da erortzen, martxan jarraitzen du. Eraztun bikoitzeko sareak ere badaude.

Abantailak

  • Estazio guztiek kanala atzitzeko eskubide berdina (lekukoaren protokoloa) dute
  • Sarea ez dago nodo zentral baten menpean
  • Funtzionamendu,errendimendu ona estazio asko egon arren
  • Erroreak oso gutxi dira
  • Transmisio abiadura handiak lor daitezke

Desabantailak

  • Errepikagailu baten hutsegiteak gainerakoei eragin ahal die
  • Arazoak isolatzeko zaila da (MAU-ren bidez zubiak egin ezkero errazago)
  • Sarea birkonfiguratzeak funtzionamendua eteten du. (ez badira MAU-en bidez zubiak egiten)
  • Instalazio neketsua du

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Eraztun Sare FuntzionamenduaEraztun Sare AbantailakEraztun Sare DesabantailakEraztun Sare Ikus, gaineraEraztun Sare Kanpo estekakEraztun SareKonputagailu-sare

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Olinpiar JokoakAlemaniaEzteiNico WilliamsOtsoJon ArretxeTeokraziaLokomozio-aparatuMiren LeanizbarrutiaUnidad AlavesaMaría Jesús MonteroGizarteParpain-arkuErrobi (taldea)BalearrakEnergia elektrikoNutriziosyo04OzeanoEuskal Autonomia ErkidegoaAro ModernoaTundraGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaDorreEuskal dantzakEuskal pilotaLurraren atmosferaAmaiurko gazteluaISO 8601Almeneko bertso-eskolaTalia ShireNire aitaren etxea defendituko dutEuskal Herriko historiaurreaArmentiako basilikaJoseba Díez AntxustegiTiranoEuskal literaturaP2PMizelioNafarroako ErresumaElektrizitateTxalapartaOperaErliebe (geografia)Mikel ValverdeTximeletaXabier LeteSakanaFaxismoEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaZetaren BideaAlbokaEuskal Herriko mendiakAntzinaroaBernardo AtxagaNøgen (musika taldea)Energia ez berriztagarriBertuteTxomin AgirreAlaitz eta MaiderBiolinJohann Sebastian BachEuskarazko Wikipedia (webgunea)ZirkuluLimaNeomakAhateRichard WagnerMaialen Lujanbio🡆 More