Emilio Prados Such (Málaga, 1899ko martxoaren 4 – Mexiko hiria, 1962ko apirilaren 24) 27ko belaunaldiaren idazlea eta poeta andaluziarra izan zen.
Espainiako poesia abangoardistaren gailur nagusietariko bat izan zen. Mexikon erbesteratua hil zen.
Emilio Prados | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Málaga, 1899ko martxoaren 4a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1962ko apirilaren 24a (63 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta eta editorea | ||
Kidetza | Alianza de Intelectuales Antifascistas (en) | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Lehenego urteak, hamabost arte, Malagan eman zituen. Han Batxilergoa ikasi zuen eta bertako artistekin hasi zen harremanetan. Café Inglés tertulian, beste artean, Manuel Altolaguirre, José Moreno Villa, José María Hinojosa eta José María Souvirón ezagutu zituen. 1914an Madrilgo Ikasleen Egoitzan zelakoan leku bat lortu zuen, haurren taldean alegia. Han Juan Ramón Jiménez idazlea ezagutu zuen. Ezagutze horrek ziur asko eragina izango zuen idazlearen joera literarioan. 1918an Erresidentziaren talde unibertsitarioan sartu zen. Erresidentzia urte haietan Europa mailako ideia abangoardisten erreferentzia zen. Halaber, zientzien eta arteen arteko hausnarketaren lekua zen. Inguru horretan 27ko belaunaldia sortuko zen. Prados Federico García Lorca, Luis Buñuel, Juan Vicens, José Bello eta Salvador Dalí taldearekin lotu zen.
Emilio Prados haurtzarotik biriketako gaixotasuna pairatzen zuen. 1921an gaixotasuna larritu zen eta, ondorioz, Suitzako Davosplatz sendategian sartu zen. Han urte bete egon behar izan zuen. Denbora horretan Pradosek Europako idazle nagusien obrak ezagutzeko aukera izan zuen eta horrek bere idazlea izateko bozkarioa indartu zuen. 1922an unibertsitatera itzuli ahal izan zuen. Filosofia Friburgoko Unibertsitatean eta Berlinen ikasi zuen. Halaber, arte galeriak eta museoak bisitatu zituen. Parisen Pablo Picasso ezagutu zuen.
1924ko udan Malagara itzuli zen. Han, Manuel Altolaguirre idazlearekin batera, Litoral aldizkaria plazaratu zuen. Beste egileak era ezagutu zituen: Jorge Guillén, Moreno Villa, Manuel de Falla, Ángeles Ortiz... 1925an Sur inprimategiaren argitaratzaile gisa hasi zen lanean. Bertan Altolaguirrerekin lan egin zuen, 27ko belaunaldiko lan nagusiak argitaratuz.
1936ko Estatu kolpeak eta frankisten errepresioak ondorio larriak eragin zituen Malagan. Prados Madrilera ihes egin behar izan zuen non Intelektual Antifaxisten Aliantza taldearen lanean sartuko zen. Elkarte horrekin Kulturaren Defentsarako Idazleen II. Nazioarteko Batzarran lagundu zuen. Halaber, liburu desberdinen argitalpenean lagundu zuen, besteak beste, Homenaje al poeta Federico García Lorca eta Romancero general de la guerra de España. 1938an Destino fiel bere liburuak Literatura Sari Nazionala lortu zuen.
Errepublinoen gobernuearekin leiala, Valentziara joan zen eta, ondoren, Bartzelonara. Bartzelonan, berriroe ere Altolaguirrerekin batera, "Instrukzio Publikoaren Ministerioaren Argitalpenak" zuzendu zituen. Espainiako Errepublikaren porrotarekin Pradosek erbestera ihes egin behar izan zuen: 1939ko maiatzaren 6an Frantziako muga igaro zuen. Ondoren, Mexikon erbesteratu zen hil arte, 1962an.
Lehen garaia (1925-1928): elementu abangoardistak eta surrealistak, sustrai arabiarrekin eta andaluziarrekin nahastuta. Purismo eta neopopulismoko joerak.
Bigarren garaia (1932-1938): nahiz eta lengoai surrealista erabili, poesia soziala eta politikoa lantzen zuen.
Hirugarren garaia (Mexikoko erbestea, 1939tik 1962ra): poeta deserrotua gero eta poesia metafisikoa, filosofikoa landu zuen.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emilio Prados |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Emilio Prados, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.