Ella Fitzgerald (Newport News, Virginia, 1917ko apirilaren 25a – Beverly Hills, Kalifornia, 1996ko ekainaren 15a) abeslari estatubatuar eta afroamerikar handia izan zen.
Jazz estiloa landu izan zuen batez ere, 1934tik 1993 arte luzatu zen bere musika ibilbide luzean.
Ella Fitzgerald | |
---|---|
(1962) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ella Jane Fitzgerald |
Jaiotza | Newport News (en) , 1917ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Beverly Hills, 1996ko ekainaren 15a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Inglewood Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | William Fitzgerald |
Ama | Temperance |
Ezkontidea(k) | Ray Brown (en) (1947ko abenduaren 10a - 1953ko abuztuaren 28a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, musikagilea, orkestra zuzendaria, musika-talde gidaria, zinema aktorea, estudioko musikaria, jazz musikaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Maxine Sullivan |
Genero artistikoa | jazza swinga traditional pop (en) soula |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Capitol Records Decca (en) Verve Records (en) |
ellafitzgerald.com | |
|
Chick Webben orkestran sartu zen 1934ean, eta hura hiltzean taldearen zuzendaritza hartu zuen (1939-1941). Ondoren, mundu guztian zehar kantatu zuen. Bere diskoen artean, aipatzekoak dira: Lady Be Good (1946), Porgy and Bess (L. Armstrongekin, 1958), How High the Moon (1960).
1970 eta 1980ko hamarkadetan kantatzen eta grabatzen jarraitu zuen. Diabetesak eraginda, begietako gaitza izan zuen eta betaurreko handi batzuk erabili behar izaten zituen emanaldietan. 1986an bihotzeko ebakuntza egin zioten, baina abesten jarraitu zuen. 1993an, diabetesaren eraginez, oinak moztu behar izan zizkioten. Los Angelesen hil zen 1996an.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ella Fitzgerald |
Artikulu hau Virginiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ella Fitzgerald, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.