Eboluzioaren Teoria Sintetikoa

Eboluzioaren teoria sintetikoa edo, besterik gabe, teoria sintetikoa, XX.

mendearen lehen erdian, biologiaren eremu guztietan egin ziren aurrerapenei esker neodarwinismotik eboluzioaren ideiaren inguruan egindako interpretazio berria da.

1930. urtean, genetikaren alorrean egindako aurkikuntzen bidez, zientzialari talde batek eboluzioaren teoria berria egin ahal izan zuten. Teoria horren arabera, mutazioak, birkonbinazio genetikoa eta hautespen naturala ziren eboluzio-aldaketaren motor nagusiak. Teoria horrek, biologiaren hainbat eremu batzen baititu; esaterako, genetika, paleontologia, biokimika eta ekologia.

Historia

1940. urte ingurukoa da eboluzioarenteoria sintetikoa, Darwinen ideiak eta genetikaren aurkikuntzak bateratzen dituena. Teoria honen abiapuntua Darwinen hastapen bat da; hastapen honek dioenez, populazio biologikoetan ageri diren bariazio genetikoei eragiten diela-eta, hautespen naturala da eboluzioaren motorra. Ingurunearen ezaugarrien arabera, era askotakoa izan daiteke hautaketa horren eragina.

Bariazioaren eta hautespenaren ondorioz sortzen dira mota berriak (espeziazioa), aurreko motetatik abiatuta. Prozesu hori gertatzeko, beharrezko da ugalketa hesiak agertzea, mota baten baitan organismo talde bakartuak sor daitezen. Mekanismo bakartzaile horiek geografia espeziazioaren ereduan oso mantso, bi alditan, agertzen dira, eta bat-batean berriz espeziazio lasterraren ereduan. XX. mendearen erdia arte ia, Darwinen hautespen naturalaren teoria zen zientzialarien artean nagusia. Teoria horrek ordea eragozpen handiak zituen bariazioak eta bariazio horiek nola heredatzen diren esplikatzeko.

Mendelen legeen berraurkikuntzaren ondoren (1900) eta De Vriesek mutazioak aurkituta, auzitan jarri zen hautespen naturala aski ote zenik bilakaeraren prozesu nagusi gisa. Genetikaren aurkikuntza berriak ez ziruditen bat zetozenik Darwinen ideiekin: genetika bariazio kualitatiboez mintzo zen (bariazio bat-bateko eta zehatzez), eta pixkana-pixkana pilatzen diren bariazio kuantitatibo txikiez berriz Darwin zaleak.

Bi joeren arteko eztabaidak hamarralditan luzatu ziren, garbi-garbi frogatu zen arte ezaugarri kuantitatiboek ere (pisuak, neurriak, etab.) Mendelen legeak betetzen zituztela, baina, gene bakar batek eraginak izan gabe, gene bakar baten baino gehiagoren mendeko izanik (herentzia faktore-anitza edo kuantitatiboa). Era horretan hasi ziren genetika eta Darwinen teoria elkarrengana hurbiltzen; azkenean, 1937an, Dobzhanskyk Genetika eta moten jatorria argitaratu zuenean, bilakaeraren teoria sintetikoaren oinarriak ipini zituen. Hurrengo hamarraldian behin betiko garatu zen teoria hori, hainbat zientzialariren lan bikainari esker: Mayr, Simpson, Huxley, etab.

Gaur egun teoria sintetikoak du onespen zabalena, baina teoria berriak ere agertu dira, hala oreka etendunaren teoria, eta mutazio neutroena.

Ezaugarriak

  • Lamarckismoa baztertzen du. Ezaugarri eskuratuen teoria ukatzen du.
  • Aldakortasun genetikoa bi prozesuk eragiten dute: mutazioak eta birkonbinazioak. Ugalketa asexuala duten banakoen aldakortasun-iturri bakarra mutazioak dira. Sexu bidezko ugalketa duten banakoetan, birkonbinazio genetikoaren prozesu gertatzen da.
  • Hautespen naturalak eragina du aldakortasun genetikoan. Populazio bateko banako bakoitzak hainbat alelo horien eraginez, fenotipo bat du. Hautespen naturalak eragina du aldakortasunetan.
  • Hautespen naturalak populazio baten aleloak aldatzen ditu. Banakoei fenotipo onuragarriak ematen dizkien aleloak gero eta banako gehiagotan agertuko dira.
  • Populazioak eboluzionatzen du, ez banakoek. Honela definitzen dute populazioa: eremu beran bizi diren espezie bereko banakoen taldea. Elkarren artean gurutzatu eta ondorengo emankorrak sortzen dituzte.
  • Pixkanaka gertatzen da eboluzioa. Populazio bateko hainbat aleloren kopuruetan aldaketa txikia sortzen gertatzen da eboluzioa. Espezie berri bat azaltzeko prozesu luzea da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Eboluzioaren Teoria Sintetikoa HistoriaEboluzioaren Teoria Sintetikoa EzaugarriakEboluzioaren Teoria Sintetikoa Ikus, gaineraEboluzioaren Teoria Sintetikoa ErreferentziakEboluzioaren Teoria Sintetikoa Kanpo estekakEboluzioaren Teoria SintetikoaNeodarwinismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PlayStationErrepublikaJoselu AnayakEzteiErromatar ErrepublikaOzeano Bareko Suzko EraztunaIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaZornotzaGozategiHiru Erregeen MahaiaFelix MarañaLondresAntzinaroaGarazi ArrulaHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuAlexandro HandiaTxikipediaBiotopoJon SarasuaJorma SandelinPruden GartziaXXXTentacion1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaErromantizismoIkuska (dokumental-saila)DCCPZortziko txikiHigiduraUgal-aparatuDiario VascoSexu harremanKubismoEn Tol SarmientoALMENPavel TonkovEhun (biologia)Jude BellinghamBirusLandareCantinoren planisferioaEnergia geotermikoEdurne LarrazaGipuzkoaCortinarius brunneusKontrapasCeleste CaeiroSakanaCookieGernikako ArbolaTxomin AgirreAntoine de Saint-ExupéryZangolanMiren LeanizbarrutiaInternazionalaEuskarazko Wikipedia (webgunea)MesopotamiaBehin batean LoiolanHernaniJose Gonzalo ZulaikaEduardo TxillidaLudwig van BeethovenMetal AroaPornhubEnergia elektrikoEspainiako trantsizioaBertsolari Txapelketa NagusiaGenero-indarkeriaMike PinderCaponataJoanes LeizarragaZentral hidroelektriko itzulgarriPadura🡆 More