Do What U Want

Do What U Want (euskeraz, Nahi Duzuna Egin), Do What U Want (With My Body) modura ere ezaguna dena (euskeraz: Nahi Duzuna Egin (Nire Gorputzarekin)), 2013ko ARTPOP albumeko Lady Gaga abeslari eta musikagile estatubatuarraren abestia da.

R. Kelly-rekin batera kantatutako kolaborazio-abesti honetan, Gagak, R. Kelly-z gain, beste hainbat musika-ekoizleren laguntza jaso zuen: DJ White Shadow, DJ Snake eta Martin Bresso; hala ere, abesti-produkzio osoa Gaga berari eta DJ White Shadowri zor diegu. Jatorrian abestia ARTPOP albumeko lehen promozio-single modura kalteratu bazen ere, 2013ko urriaren 21ean, abestiak jasotako berehalako oniritzi orokorrak Interscope Records diskoetxeari "Venusen" trukean (jatorrizko ARTPOPeko bigarren singlea) "Do What U Want" albumeko bigarren single modura kaleratzera eraman zuen.

Do What U Want
Do What U Want
"Do What U Want" singlearen logoa
Lady Gaga(r)en abestia ARTPOP albumetik
Argitalpena2013ko urriaren 23a
FormatuaDeskarga digitala
Grabazioa2013
Musika motaSynth pop, electropop, R&B
HizkuntzaIngelesa
Iraupena3:47
DiskoetxeaInterscope Records
Streamline Records
IdazleaLady Gaga, DJ White Shadow, R. Kelly, DJ Snake eta Martin Bresso
EkoizleaLady Gaga eta DJ White Shadow
ARTPOP abesti zerrenda
"Manicure"
(6)
"Do What U Want"
(7)
"ARTPOP"
(8)

Abestia, kritikaren arabera, Christina Aguileraren zenbait abestiekin parekatu daiteke, erritmo oso ona duen "Lady Gagaren abesti onenetarikoen" artean kokatuz; hala, Metacritic web-orriko erabiltzaileek "2013ko abesti onenean" bigarren postuan ezarri zuten, Gaga beraren "Applause" abestiaren azpitik. Bestalde, "Do What U Want" Hungariako disken salmenta-zerrendaren lehen postura ailegatu zen, beste hainbat herrialdeetan (hala nola, Espainia, Kanada, Danimarka edo Erresuma Batua) lehen hamar postuetako batetan kokatu zen bezala. Ondorioz, IFPIk, FIMIk zein CRIAk urrezko diskarekin saritu zuten singlea. Euskal Herrian, hala ere, ez zuen lortu Top Gaztearen zerrendara ailegatzea lortu.

2019ko urtarrilaren 10ean, Lady Gagak singlea streaming-plataforma guztietatik ezabatu zuen, aireratu berri zen Surviving R. Kelly telebista-dokumentalaren ondorioz, non R. Kellyren iraganeko sexu-gehiegikeriak, 2002. urtetik aurrera, azaleratu ziren. Era berean, urte bereko azaroan abestia sortu berri ziren ARTPOP-album eta -binilo guztietatik ezabatua izan zen ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

2013ARTPOPAbeslariAbestiAlbum (musika)EstatubatuarEuskaraLady GagaMusikagileSingle (musika)Urriaren 21

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Angel GaritanoTiti-koitoaAnikilazionismoKirgizArbizuKaratMantentzeEsklusaZirkulazio-aparatuThe Legend of ZeldaTaula periodikoaTimothy HuttonArrested DevelopmentAro GaraikideaHondakin arriskutsuHome AloneHip hop musikaUgatzPanen txirulaGroenlandiaLaboral KutxaBizantziar egutegiaCharles DickensTelebistaren Arte eta Zientzien AkademiaSuediaLurrunketaBiopestizidaGiza Garapenaren IndizeaCBSAditzWikidataAlan RickmanObjektu zuzenIraitz-sistemaUrteGerra HotzaJaponiaLug (jainkoa)ItoizKaze (MC)Damatxo arriskuanFrantziaTestu-fitxategiEzkurFAro ModernoaMexikoEduard ArtemievAitor ElordiBeastie BoysGeena DavisAlex SarduiHitanoMilioiko parteAtari JaguarOrdiziaIEuskal HerriaLa Gazzetta dello SportBaginaBelatz handiGatibuAzalaLur ErrekondoCarrefour (Oiartzun)BerreketaDammarie-sur-LoingJames CosmoZatiki (matematika)Chipo ChungSaint-Pierre eta MikeluneSony MusicThe Usual SuspectsZeanuriZarautzGanbera orkestraGraziano🡆 More