Lurrunketa materiaren egoera aldaketa da, likidotik gasera igarotzean datzana.
Horretarako, gainazal tentsioa gainditzeko energia nahikoa hartu beharko du aurretik likidoak.
Lurrunketa arraroa da, baina bizitzarako ezinbestekoa. Ura esaterako, hodei bihurtzen da lurrunketa bidez eta ondoren euri, elur, lanbro edo ihintz moduan itzultzen da berriro.
Materiaren aldaketa egoera likidotik gas egoerara emateko faktore desberdinek hartzen dute parte.
Faktore horietako bat kontzentrazioa da.
Aire korrontea ere kontuan hartu beharreko faktorea da. Aire korrontea substantziaren inguruan badabil denbora guztian, lurrunketa faboratuta egongo da. Molekulen arteko indarrak zenbat eta handiagoak izan, energia gehiago beharko da lurrunketa gerta dadin.
Presio baxuko lekuetan lurrunketa azkarrago gertatzen da, gainazal tentsioa ez delako hain handia. Gainera, gainazal handiko substantziak errazago lurruntzen dira. Tenperatura zenbat eta altuagoa izan aldiz, lurrunketa lehenago emango da eta dentsitatea altua bada, lurrunketa nekezagoa izango da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lurrunketa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.