Dian Fossey

Dian Fossey (San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko urtarrilaren 16a - Ruanda, 1985eko abenduaren 27an hilik aurkitua) zoologoa izan zen.

Virunga mendietan (Ruandan eta Zairen) gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna.

Dian Fossey
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1933ko urtarrilaren 16a
HerrialdeaDian Fossey Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaKarisoke Research Center (en) Itzuli1985eko abenduaren 26a (52 urte)
Hobiratze lekuaKarisoke Research Center (en) Itzuli
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza
Hezkuntza
HeziketaDarwin College (en) Itzuli
College of Marin (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
University of California, Davis (en) Itzuli
San José State University (en) Itzuli
Lowell High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakWiki Euskaraantropologoa, primatologist (en) Itzuli, etologoa, Wiki Euskarazoologoa, Wiki Euskarabiologoa, akademikoa, idazlea eta ekologoa
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea

IMDB: nm0287638 Find a Grave: 7412313 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ikasketak amaituta, haurrentzako erietxe batean lan egin zuen Kentuckyn. Goerge B. Schaller estatubatuar zoologoaren idatziek bultzatuta, Fosseyk bidaia bat egin zuen Afrikara, 1963an. Han Louis Leakey britainiar antropologoa ezagutu zuen, tximino handien jokabidea aztertzen ari zena, gizakiaren bilakaera argitzen lagunduko ziolakoan, eta berak adoretu zuen gorilei buruzko azterketa sakona egitera. Fosseyk banan-banan aztertu zuen zimino bakoitzaren portaera eta izaera, eta ordu arteko iritzi nagusia gezurtatuz, gorilak animalia sozial otzanak zirela ondorioztatu zuen. Hogeita bi urte igaro zituen gorilen ingurunea eta portaera aztertzen, eta lan horren guztiaren emaitza Gorillas in the Mist (1983, Gorilak lainopean) liburua izan zen.

1985ean Fossey hilda aurkitu zuten bere kanpalekuan. Agintarien ustez, gorilen eta beste animalia batzuen ezkutuko ehizari aurre egiteagatik hil bide zuten. Karisoken hilobiratu zuten, berak eraiki zuen ehiztariek eraildako gorilen hilerrian. New York, Washington eta Kalifornian omenaldi ugari egin zitzaizkion.

Fosseyk egin zuen ikerketa eta kontserbazio lanari esker, mendiko gorilak Ruandako gobernuaren eta nazioarteko zientzia-elkarteen babespean daude egun.

Zinema

Gorilak lainopean liburu arrakastatsua izan zen eta Michael Apted zuzendariak filme arrakastatsua egin zuen 1988 urtean Gorillas in the Mist. Sigourney Weaver aktoreak egin zuen Dian Fosseyren papera.

Erreferentziak

Tags:

19321985Abenduaren 27Ameriketako Estatu BatuakGorilaRuandaSan Frantzisko (Kalifornia)Urtarrilaren 16Virunga mendiak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kuku-belarUrAustraliaLa Polla RecordsTxakurIkastolaBasajaunNiloTxikori belarGrândolaSistema eragileBiomasaInternational Standard Book NumberTerma1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaArrasateErlijioHizkuntzaCobweb (2023ko estatubatuar filma)NekazaritzaBegoña GómezKobrePizkundeaMesopotamiaOpilaren egunaHarri-jasotzeJude BellinghamGernikako bonbardaketaEuskal pilotaHuntza taldeaTrapezioTina ThörnerEkosistemaMaialen BerasategiSindikatuIván Martín NúñezElastikotasun (fisika)Gernu-aparatuThe BeatlesHipotesiErramun MartikorenaSistema hirurogeitarBakterioMusikaren historiaEspainiako trantsizioaMiguel Indurain Sari NagusiaAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaArkupeSexu harremanXVIII. mendeaEnergia eolikoBaliabide naturalMiren LeanizbarrutiaGotzone SagarduiIgor OyonoJesus Maria LeizaolaBiolinUztarriaEuskadi Ta AskatasunaErrubrika (hezkuntza)Zelula nukleoUrdaibaiOkilKarmele JaioKortatuBaionaOzeano AtlantikoaEusebio MugerzaAiako harriaAdimen artifizialKuku-praka🡆 More