Desbideratze Estandar

Probabilitate teorian eta estatistikan, desbideratze estandarra edo desbideratze tipikoa aldagai kuantitatibo bati buruzko datu-multzoen eta probabilitate-banakuntzen sakabanatze neurri absolutu bat da.

Jatorrian eta datu-multzo baterako, datu bakoitza batezbesteko aritmetiko sinpletik batez beste zenbat desbideratzen den adierazten du. Horrela, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetiko sinplearen adierazgarritasun-neurria da: zenbat eta handiagoa izan, datuak orokorrean batezbestekotik orduan eta gehiago desbideratzen dira, eta beraz, batezbestekoak adierazgarritasuna galtzen du. Beste alde batetik, bariantza desbideratze estandarraren karratua da. Biak ala biak dira estatistikan gehien erabiltzen diren sakabanatze neurriak, bereziki euren propietate matematikoengatik. Hala ere, datu multzo desberdinen sakabanatze-mailak alderatzeko erabili behar denean, dagokion sakabanatze neurri erlatiboa hobesten da, aldakortasun koefizientea hain zuzen, desbideratze estandarra zati batezbestekoa eginez kalkulatzen dena.

Desbideratze Estandar
Sakabanatze txikiagoa dutela eta, maiztasun-poligono gorriko datuek desbideratze estandar txikiagoa dute.

Kalkulua (datuak)

    Kalkuluari buruzko xehetasunak eta adibideak ikusteko, ikus Bariantza, jakinda desbideratze estandarra bariantzaren erro karratu positiboa dela.

Datu multzoetarako honela izendatu eta kalkulatzen da, Desbideratze Estandar  datuetarako:

    Desbideratze Estandar 

Aurreko formulari jarraiki, pauso hauek jarraitu behar dira kalkulurako:

  1. batezbesteko aritmetiko sinplea (Desbideratze Estandar ) kalkulatu;
  2. Desbideratze Estandar , datu bakoitzak batez bestekora duen distantzia alegia, kalkulatu;
  3. distantzia hauen batezbesteko koadratikoa kalkulatu: distantzia karratuak eman, batu, datu kopuruaz zatitu eta emaitzaren erro karratu positiboa eman.

Laburrago kalkulatzeko formula bat ere badago, aurreko formulatik erator daitekeena:

    Desbideratze Estandar 

Kalkulua (probabilitate banaketa)

Probabilitate banakuntzetarako honela izendatu eta kalkulatzen da:

    Desbideratze Estandar 

non Desbideratze Estandar  jatorriari buruzko bigarren eta lehenengo mailako momentuak diren, hurrenez hurren.

Propietateak

Jatorri aldaketa

Desbideratze Estandar  (Desbideratze Estandar  konstante) aldagai aldaketa egiten bada, desbideratze estandarra ez da aldatzen:


    Desbideratze Estandar 


Hau da, banaketaren balio guztiak (datu guztiak) gehi konstante bat egiten bada, desbideratze estandarra ez da aldatzen.

Eskala aldaketa

Desbideratze Estandar  (Desbideratze Estandar  konstante) aldagai aldaketa egiten bada, desbideratze estandarra honela aldatzen da:


    Desbideratze Estandar 


Hau da, banaketaren balio guztiak (datu guztiak) gehi konstante bat egiten bada, aldagai berriaren desbideratze estandarra bider Desbideratze Estandar  eginda geratzen da.

Kanpo estekak

Tags:

Desbideratze Estandar Kalkulua (datuak)Desbideratze Estandar Kalkulua (probabilitate banaketa)Desbideratze Estandar PropietateakDesbideratze Estandar Kanpo estekakDesbideratze EstandarAldagai kuantitatiboAldakortasun-koefizienteBariantzaBatezbesteko aritmetiko sinpleEstatistikaProbabilitate banaketaProbabilitate teoriaSakabanatze (estatistika)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Titi-koitoaLurzoruAitor AranaMasustaLa Tour-sur-OrbEsklerotika1998ZakilAustraliaEuzko Alderdi JeltzaleaSoziolinguistikaMaiatzaren 15Urtarrilaren 16MafaldaAna ObregónXX. mendeaBFelzinsKoalaEdurne AzkarateIzaro Andres ZelaietaMartin TxikiTeresa Jiménez VílchezRotten XIIIOrojaleGuido MünchErramu IgandeaMarrazoKonjuntibaAndy WarholKantauriBadmintonIrisBergaraAtarrabiaSri LankaEuskal Herriko demografiaEuroBaionaKristalinoPanda gorriBizenta MogelGutun formalErromantizismoBarne produktu gordinGonneville-en-AugeMondegreenJorge OteizaGarapen iraunkorIndustria IraultzaZizareEuskadi Ta AskatasunaReichstagMatematikaJimmy WalesGazteluNarrastiUrrexolagaraiko guduaEuskal literaturaIzurdeJuduLehoiBasurdeIbon Martín20232009Elhuyar HiztegiaJasangarritasunLuis VII.a FrantziakoaLehen Mundu GerraEleaniztasunWikidataEnergia zinetiko🡆 More