Daniel Day-Lewis

Daniel Michael Blake Day-Lewis (Londres, 1957ko apirilaren 29a - ) britainiar aktorea da, irlandar hiritartasuna ere duena.

Hirutan irabazi du Gizonezko aktore onenaren Oscar saria. Cecil Day-Lewis ingeles-irlandar olerkariaren semea da.

Daniel Day-Lewis
Daniel Day-Lewis
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Michael Blake Day
JaiotzaKensington eta Londres1957ko apirilaren 29a (66 urte)
HerrialdeaDaniel Day-Lewis Irlandako Errepublika
Daniel Day-Lewis Erresuma Batua
BizilekuaWicklowko konderria
Talde etnikoaIngelesa
irlandarra
Juduak
Familia
AitaCecil Day-Lewis
AmaJill Balcon
Ezkontidea(k)Rebecca Miller  (1996 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBristol Old Vic Theatre School (en) Itzuli
Sevenoaks School (en) Itzuli
Bedales School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, artista, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoadrama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0000358 Allocine: 5501 Rottentomatoes: celebrity/daniel_daylewis Allmovie: p17559 TCM: 45745 TV.com: people/daniel-day-lewis
Facebook: DanielDayLewis Musicbrainz: 8d8edbbf-f37b-4efb-914c-ef4e64eb4539 Discogs: 2563592 Edit the value on Wikidata
Daniel Day-Lewis

Bizitza

Ama, Jill Balcon, antzezlea zuen eta amaren aldetiko aitona, sir Michael Balcon, Ingalaterrako Ealing Studios zinema etxeko zuzendaria izan zen denbora luzez. Aita, berriz, Cecil Day-Lewis, poeta entzutetsua, Ingalaterrako Errege Etxeko kide izan zen 1968tik 1972ra bitartean. Danielek Greenwichen eta Kenteko Sevenoaks Schoolen egin zituen ikasketak eta, gero, Bristolgo Old Vic antzerki eskolan ikasi zuen arte dramatikoa.

Artean oso gaztea zela egin zuen debuta zineman, John Schlesingerrek zuzendutako Sunday, Bloody Sunday (1971, «Igandea, zorigaitzeko igandea») filmean. 1982an, Another Country («Beste herrialde bat») antzerki laneko protagonista izan zen Londresen. 1985ean bi paper oso desberdin interpretatu zituen, maisutasun handiaz: alde batetik, punky homosexual baten papera egin zuen Stephen Frearsek zuzendutako My Beautiful Laundrette (1985, «Ene garbitegi ederra») filmean eta, bestetik, James Ivoryren zuzendaritzapean, dandy baten interpretazioa egin zuen A Room with a View (1986, «Ikusmiradun gela») pelikulan. 1988an, Milan Kunderaren eleberri batean oinarritutako The Unbearable Lightness of Being (1988, «Izatearen arintasun jasangaitza») filmeko protagonista izan zen, Philip Kaufman zuzendari zuela.

Hurrengo urtean, My Left Foot (1989, «Ene ezkerreko oina») filmean egindako interpretazioagatik (Christy Brown, irlandar artista elbarriaren papera egin zuen) Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Film hori egiten ari zirela, paperean hobeto sartzeagatik, gurpil-aulki batean eserita pasatzen zituen egunaren ordu gehienak, kameraren aurrean ez zegoenean ere. Hollywoodeko hainbat filmetan ere lan egin du: The Last of the Mohicans (1992, «Azken Mohikanoa», Michael Mannek zuzendua), The Age of Innocence («Errugabatesunaren adina», 1993, Martin Scorsesek zuzendua), In the Name of the Father («Aitaren izenean», 1994, Jim Sheridanek zuzendua), The Crucible («Arragoa», 1995, Nicholas Hytnerena).

2000tik aurrera film gutxitan aritu zen, baina bitan jaso zuen aktore onenaren Oscar saria: 2007an, Daniel Plainviewek zuzendutako There Will Be Blood-engatik, eta 2012an, Steven Spielbergek zuzendutako Lincoln-engatik. 2017ko ekainean, aktore lan gehiagorik ez zuela eginen adierazi zuen.

Filmografia

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
1971 Sunday Bloody Sunday Umea John Schlesinger
1982 Gandhi Colin Richard Attenborough
1984 The Bounty John Fryer Roger Donaldson
1985 My Beautiful Laundrette Johnny Stephen Frears
A Room with a View Cecil Vyse James Ivory
1986 Nanou Max Conny Templeman
1988 The Unbearable Lightness of Being Tomas Philip Kaufman
Stars and Bars Henderson Dores Pat O'Connor
1989 Eversmile, New Jersey Dr. Fergus O'Connell Carlos Sorin
My Left Foot Christy Brown Jim Sheridan
1992 The Last of the Mohicans Hawkeye (Nathaniel Poe) Michael Mann
1993 The Age of Innocence Newland Archer Martin Scorsese
In the Name of the Father Gerry Conlon Jim Sheridan
1996 The Crucible John Proctor Nicholas Hytner
1997 The Boxer Danny Flynn Jim Sheridan
2002 Gangs of New York Bill 'The Butcher' Cutting Martin Scorsese
2005 The Ballad of Jack and Rose Jack Slavin Rebecca Miller
2007 There Will Be Blood Daniel Plainview Paul Thomas Anderson
2009 Nine Guido Contini Rob Marshall
2012 Lincoln Abraham Lincoln Steven Spielberg
2017 Phantom Thread Charles James Paul Thomas Anderson

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Daniel Day-Lewis BizitzaDaniel Day-Lewis FilmografiaDaniel Day-Lewis ErreferentziakDaniel Day-Lewis Kanpo estekakDaniel Day-Lewis1957Apirilaren 29Cecil Day-LewisErresuma BatuaGizonezko aktore onenaren Oscar SariaIngalaterraIrlandaIrlandarLondres

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Berotegi-efektuaAzalerasyo04XXXTentacionHizkuntzaDCCPXVIII. mendea1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaJohann Sebastian BachSaskibaloiSamuli PiippoEuskarazko Wikipedia (webgunea)NeomakNormandiako LehorreratzeaBlogJude Bellingham2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakMasturbazioImanol PradalesAntzinaroaEuskal literaturaUgalketaJoseba Díez AntxustegiGiltzurrunBizenta MogelAdimen artifizialGenero-indarkeriaNekazaritzaBizkaiko Foru AldundiaBigarren Mundu GerraCandela PeñaBarry CunliffePello OtxandianoOtsoBULEGO (musika taldea)Euskal Herriko mendiakFuntzio (matematika)AMIA analisiWolfgang Amadeus MozartGobernuNegu GorriakMontesquieuWładysław BartoszewskiXake mate (eleberria)Haurren Eskubideen AldarrikapenaGipuzkoako Bertsolari TxapelketaJutta PoikolainenEtsaiakIzaro BilbaoEstirpe ImperialContact (1997ko filma)NarrastiLekeitioGoienaJabari publikoZuberoako maskaradakGernika (margolana)UrretxuEuskal musika tradizionalaErleOiartzunSaguzarParisZapelatz arruntUrbasa-Andia natura parkea🡆 More