Castelldefelseko Tren Istripua

Castelldefelseko tren istripua 2010eko ekainaren 23an Bartzelonako probintziako Castelldefels hiriko Castelldefels Platja geltokian gertatutako tren istripua izan zen.

Castelldefelseko tren istripua
Castelldefelseko Tren Istripua
Alaris ETR-490 trena, istripuan izandakoaren antzekoa.
LekuaPlatja de Castelldefels, Castelldefels
Castelldefelseko Tren Istripua Katalunia
Data2010eko ekainaren 23a
Istripu motaTrenak harrapatuak
Heriotzak12
Zaurituak14

San Joan bezperako gauean gazteak Castelldefelseko hondartzara zihozten San Joan suko festa ospatzera. Aldiriko zerbitzuko tren batetik jendea jaitsi zen hondartzara joateko eta 30-40 pertsonako talde bat igarobidetik joan ordez, trenbideetatik pasatu ziren eta beste norantzan zetorren Euromed Alaris tren batek taldea harrapatu zuen. Trenak Alacant-Bartzelona ibilbidea egiten zuen.

12 pertsona hil ziren eta beste 14 zauritu egon ziren. Istripua azken 30 urteetan Espainian izandako bigarren tren istripurik larriena da. Europan gertaturiko istripurik larriena 2000ko azaroan gertatu zen Austrian. Tunel batean sutea jazo, eta ondorioz funikular bat harrapatuta geratu zen. 155 pertsona hil ziren.

Heriotzak

Kataluniako Generalitateko José Montilla presidentearen arabera hildako guztiak gazteak ziren eta hegoamerikarrak gehienbat. 14 zaurituak honako ospitaletara eraman zituzten:

Herritartasuna Hildakoak
Castelldefelseko Tren Istripua  Ekuador 7
Castelldefelseko Tren Istripua  Bolivia 2
Castelldefelseko Tren Istripua  Kolonbia 2
Castelldefelseko Tren Istripua  Errumania 1
Guztira 12

Hildako gorputzak Bartzelonako Lege Medikuntzako Institutura eraman zituzten autopsiak egin ahal izateko. Kataluniako Justizia sailburuaren arabera identifikazioak hainbat egunez luzatuko ziren.

Ondorioak

Mossos d'Esquadrak Castelldefels Platja geltokia itxi zuten eta ondorioz, Sitges-Castelldefels trenbidea ere itxi zuten, ibilbidea autobus bidez ordezkatu zelarik.

Bestalde hildako eta zauritutakoen familiak Castelldefelseko Joan XIII plazako Frederic Mompou zentru zibikoak jaso zituzten eta atentzio psikologikoa jaso zuten.

Espainiako Joan Karlos I.a erregeak bertan behera utzi zituen bere santuaren omeneko harrerak San Joan egunean. Kataluniako Generalitateko José Montilla presidenteak dolu egun ofiziala ezarri zuen istripua gertatutako lekua bisitatu ondoren.

Ikerketa

Hiru ikerketa jarri ziren martxan: bat Adifek, beste bat Renfe Operadorak eta azkena gertatutakoa zegokion epaitegiak (Gavàko epaitegia). Lehen ikerketen arabera trena 139 km/h abiaduran zihoan 150 km/h abiadura maximoko zonalde batean eta trenak klaxona jo zuela hainbat aldiz trenbideak zeharkatzen ari zen jendea ohartaraziz. José Montilla Kataluniako presidenteak, Sustapen ministroak, Castelldefelseko alkateak, Joan Saurak besteak beste hildako eta zauritutakoei zuhurtziarik gabe jarreraz jokatu zutela egotzi zien trenbideak zeharkatzeagatik eta igarobidetik ez joateagatik. Gainera, José Blanco Sustapen ministroak adierazi zuen Renfe Operadoraren sare osoan debekatuta dagoela trenbideak zeharkatzea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

41°16′01″N 1°57′26″E / 41.2670°N 1.9571°E / 41.2670; 1.9571

Tags:

Castelldefelseko Tren Istripua HeriotzakCastelldefelseko Tren Istripua OndorioakCastelldefelseko Tren Istripua IkerketaCastelldefelseko Tren Istripua ErreferentziakCastelldefelseko Tren Istripua Kanpo estekakCastelldefelseko Tren Istripua2010Bartzelonako probintziaCastelldefelsEkainaren 23Platja de Castelldefels geltokia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kondor operazioaTeodosia OrtegaTxistu (musika tresna)PastoralTxikipediaArtizarraErramu IgandeaAmaia UribeMaria UrcelayAntzinako EgiptoBigarren Mundu GerraAztarna ekologikoDanio erythromicronMaria ArrillagaHuntza taldeaAutonomia erkidegoWeb nabigatzaileEuskal jaiakGernika (margolana)Kongoko Errepublika DemokratikoaToles eta zamalkadura gerrikoArroka sedimentarioBiomolekulaUgalketa asexualAmaiurko gaztelua606IrunZuberoaZilarDatu mota osoaEn Tol SarmientoSozialismoDiktaduraArteriosklerosiOrnodunInesa GaxenEuskararen historiaSua EnparantzaAtomoKatuBelestarUrteberriGiza Garapenaren IndizeaProtistoGernikako bonbardaketaJoachim von RibbentropGalaxia irregularAnimaliaMoldaviaEuskal dantzakNetiketaCharles DarwinAzalaOstegun SantuaIratiBingoEnergia elektrikoOperaDolores IbarruriKubismoEuskarazko Wikipedia (webgunea)UrHayao MiyazakiSorginArrasateKontinenteAndy WarholElektroiBlåhajWMusikaren historia🡆 More