Bonnie Eta Clyde

Bonnie Elizabeth Parker (1910ko urriaren 1a, Rowena, Texas – 1934ko maiatzaren 23a, Bienville Parish, Louisiana) eta Clyde Chestnut Barrow (1909ko martxoaren 24a, Ellis County – 1934ko maiatzaren 23a, Bienville Parish, Louisiana) Depresio Handiaren garaiko estatubatuar gaizkile eta lapur batzuk izan ziren.

Bonnie eta Clyde bikoteak garaiko estatubatuar hedabideen harreta bereganatu zuten eta 1931-1934 bitartean "etsai publikotzat" joak izan ziren. Nahiz eta haien lapur taldea bakuen lapurretengatik ezaguna egin izan, Clyde Barrowek maila apalagoko denda txiki eta gasolindegien lapurretak burutzea gogokoagoa izan zuen.

Bonnie eta Clyde
Bonnie Eta Clyde
Datuak
Motaduoa
Osatuta
Bonnie Parker
Clyde Barrow

Nahiz eta hiritarrek Bonnie taldeko burutzat hartu izan, gaur egun Bonnie Parkerren errola ikerketua eta eztabaidatua dago. Talde hartako W.D. Jones eta Ralph Fults kideen testigantzaren arabera, behin ere ez zuten Bonnie pistola bat hartzen ikusi eta bere errola gai logistikoetara mugatzen omen zen. Jonesen hitzetan: "Bonniek ez zuen inoiz armarik hartu, tiroketa handietatik kanpo mantendu zen." Phillip Steelek burututako The Family Story of Bonnie and Clyde artikuluan Clyde familiako arreba gazteena zen Marie Barrow-ek ziurtatzen zuenez "Bonniek ez zuen inoiz tiro bakar bat ere eman. Bere anaia jarraitu zuen, edonora zihoala ere." Playboy aldizkariko elkarrizketa honetan, W.D. Jones-ek Bonnieri buruz hau aipatu zuen: "Nik dakidanez, Bonniek ez zuen inoiz armarik eskuan eduki. Beharbada autoan baten bat gordeta eramatea beharrezkoa izango zuen. Baina tiroketa handietan zehar, nik ez nian inoiz arma batekin ikusi".

"Bonnie and Clyde: Romeo and Juliet in a Getaway Car" artikuluan, Joseph Geringer idazleak zioenez, garaiko estatubatuar gizartearen zati handi batek Bonnie eta Clyde bikotea ongi ikusia zuen, edota haienganako nolabaiteko begikotasuna zuen, bikotea Robin Hood garaikide batzuekin parekatuz, gainera haien heriotz tragikoak kondaira mailara aupatu zituen.

Zinema

1967an Arthur Penn estatubatuar zinema zuzendariak bikote honetan oinarritutako Bonnie and Clyde filma burutu zuen, Bonnie eta Clyde bikotea hurrenez-hurren Faye Dunaway eta Warren Beatty aktoreek antzeztu zituztelarik.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonnie eta Clyde Bonnie Eta Clyde 

Tags:

Bonnie Eta Clyde ZinemaBonnie Eta Clyde IruditegiaBonnie Eta Clyde ErreferentziakBonnie Eta Clyde Kanpo estekakBonnie Eta Clyde1909191019311934Ameriketako Estatu BatuakBienville parrokia (Louisiana)Depresio HandiaEllis konderria (Texas)LouisianaMaiatzaren 23Martxoaren 24TexasUrriaren 1

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GorostiFidela BernatAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianZornotzaAnne IgartiburuNafarroa BehereaEuskal Rock ErradikalaNico WilliamsIzabaMamuLionel MessiTrikuOtxandioSindikatuEspainiako Bigarren ErrepublikaIruñeaSexu harremanBernart EtxepareThe BeatlesZirkuluLehen Mundu GerraTxillardegiMaría Jesús MonteroGiza eboluzioaMika (hegaztia)Eusko LegebiltzarraDCCPTxolarreElhuyar HiztegiaRadiocrimenGas naturalPink FloydMarie CurieEnergia nuklearJokin GorostidiBasajaunJ MartinaEukariotoParpain-arkuAntoine de Saint-ExupéryHammurabiren KodeaErromako foroaGozategiBizkaiko udalerrien zerrendaIlargiaren aldiAro GaraikideaGuadalcanalgo KanpainaBarraskiloEuskal literaturaArku zorrotzHuntza taldeaPaleolitoaOtsoFrancoren diktadura Euskal HerrianKristautasunTxakurSkabideanEkain (leizea)Laskorain IkastolaTxikori belarBihotzNerea LoiolaErrepublikaIratzeLucía LapiedraZorokiainKubismoEritasunNeolitoa🡆 More