Bigarren Hizkuntza Eskuratze: Norbaitek hizkuntza bat ikastea eta bere egitea

Bigarren hizkuntza eskuratzea (BHE), bigarren hizkuntza ikastea edo H2 (2.

hizkuntza) eskuratzea, pertsonek erabiltzen duten ikasketa-prozesu bat da, bigarren hizkuntza ikasteko. Beste hitz batzuetan, lehen hizkuntzaren hastapenak eskuratu direnetik aurrera, hots, bost urtetik aurrera, gutxi gorabehera, beste hizkuntza bat ikasteko prozesua. Bigarren hizkuntza eskuratzea hizkuntzalaritza aplikatuko diziplina bat da, baina beste diziplina batzuek ere badute eragina prozesu honengan, esate baterako, psikologiak edota hezkuntzak.

Bigarren Hizkuntza Eskuratze: Sarrera hipotesia, Periodo-kritiko hipotesia, Bigarren hizkuntzako higadura
Hizkuntza laborategia. Garai batean bigarren hizkuntzak ikasteko erabiltzen zen metodo audio-lingualak asko baloratu zuen lanabesa.

BHEren ikerketan gai nagusietako bat tarteko hizkuntza da. Fenomeno hori, bigarren hizkuntza hori ikasten ari diren pertsonek poliki-poliki garatzen joango dira. Behin bigarren hizkuntza hori ikasita, hizkuntza berri horri buruz jasotako ezaugarriak iraunkor mantentzen dira, nahiz eta ikasten ari denak ama-hizkuntza desberdina izan. Aipatzekoa da, pertsona batek hizkuntzaren bat oso ondo baldin badaki, eragin handia izan dezakeela bigarren hizkuntza ikasteko prozesu horretan. Eragin horri hizkuntza-transferentzia deritzo.

BHE bultzatzeko alderdi garrantzitsuenetako bat ikastunek jasotzen duten hizkuntza-ekarpena da. Denborarekin, ikastunek, bigarren hizkuntza horretan gero eta murgilduago egon, hizkuntza horren erabiltzaile aurreratuago bilakatzeko aukerak handitzen dira, eta, beraien aisialdian, bere kabuz ikastera joko dute.

Sarrera hipotesia

Stephen Krashen hizkuntzalariak garatutako sarrera -hipotesian, hizkuntzaren eskuratzea eta hizkuntzaren ikasketaren arteko bereizketa egiten du. Bertan, eskuratzea prozesu subkontzientea dela dio, ikasketa, prozesu kontzientea dela esaten duen bitartean. Bere hipotesiaren arabera, eskuratze-prozesua H2ri (2. hizkuntzari) dagokionez, H1i (1. hizkuntzari) dagokionaren berbera da. Ikasketa-prozesua hizkuntza bat ikastean datza, ezaguerarekin, eta, horri esker, ikastunek, maila aurreratuago bat lortu ahal izango dute.

Ikerketak non ikastunek hizkuntza berri bat zehazki nola eskuratzen duten jasotzen dutenak hainbat eremuri buruzko informazioa biltzen duten. Oinarrizko gaitasun linguistikoak (izaera) berezkoak diren, eskuratutakoak (hornikuntza) diren edo bi atributuren arteko konbinazioa egiaztatzen duen ikuspegiak dira. BHE ikerketaren ikuspegi kognitiboek hizkuntzaren eskuratzea onartzen duten garapenen prozesuak jorratzen dituzte, esate baterako, hizkuntzari arreta nola egitean edo hizkuntzaren eskuratzean epe motz edo epe luzeko memoriarekin erlazionatzen den.

Ikuspegi soziokulturalek BHE soilik fenomeno psikologiko bat dela baztertzen dute eta testuinguru sozial batean azaltzen saiatzen dira. BHEan eragina duten faktore sozial nagusiak murgiltze-maila, H2 komunitatearekiko lotura eta generoa dira. Hizkuntza-ikuspegiak hizkuntza beste ezagutza motetatik bereizita kontsideratzen dute eta linguistikaren ikerkuntzako aurkikuntzak erabiltzen saiatzen dira BHE azaltzeko. Era berean, hainbat ikerketa daude BHEri nola eragin dezaketen, hala nola faktore indibidualak, adinak eta ikasketa-estrategiak.

Periodo-kritiko hipotesia

BHEn, adinaren inguruan oro har eztabaidatutako gaia periodo-kritiko hipotesia da. Hipotesi honek iradokitzen du gizabanakoek haurtzaroko adin jakin baten ondoren hizkuntza bat ikasteko gaitasuna galduko dutela.

Beste gai interesgarri bat helduen eta umeen arteko ezberdintasunak dira. Ikaskuntza-estrategiak ikaskuntzaren edo komunikazioaren estrategien arabera sailkatzen dira, eta beren gaitasunen eskuratzea hobetzeko garatzen dira. Faktore afektiboak, faktore emozionalak, dira, norbanakoaren hizkuntza berri bat ikasteko gaitasunean eragiten dutenak. Eragina duten faktore afektibo komunak antsietatea, nortasuna, jarrera sozialak eta motibazioa dira.

Bigarren hizkuntzako higadura

Pertsona batek ere hizkuntza bat gal dezake bigarren hizkuntzako higadura izeneko prozesu baten bidez. Sarritan, hizkuntzaren erabilera ezak edo esposizioak denboran zehar eragiten du. Desegitearen larritasuna faktore ugariren araberakoa da, gaitasun maila, adina, faktore sozialak eta eskuratze garaiko motibazioa. Azkenik, ikasgelan egindako ikerketak hizkuntza-jarraibideak hizkuntzaren eskuratzeak duen eraginaren ingurukoa da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Bigarren Hizkuntza Eskuratze Sarrera hipotesiaBigarren Hizkuntza Eskuratze Periodo-kritiko hipotesiaBigarren Hizkuntza Eskuratze Bigarren hizkuntzako higaduraBigarren Hizkuntza Eskuratze Ikus, gaineraBigarren Hizkuntza Eskuratze ErreferentziakBigarren Hizkuntza Eskuratze Kanpo estekakBigarren Hizkuntza EskuratzeBigarren hizkuntzaHezkuntzaHizkuntzalaritza aplikatuLehen hizkuntzaPsikologia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Emakume Langilearen Nazioarteko EgunaHedy LamarrEmmanuel MacronZornotzaAntzinaroaEgonkortasun PlanaUrtarrilaren 8UgalketaAmpuisLeturiaren egunkari ezkutuaFutbolArteriosklerosiBonoboOlatz ArrizabalagaJorge OteizaEuskal Herriko kulturaEslovakiako futbol selekzio nazionalaUrkiChazey-sur-AinAxular2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakBirikaMiru gorriBingoBernart EtxepareHormabularGiza eskubideakRamadanGari-alearen parabolaAnimaliaAsier SerranoInka InperioaKanariakErika OlaizolaZelulaUIxtebe PellotUdalerri Euskaldunen MankomunitateaErrege Bardea2017EreinotzLorea IntxaustiAfro-asiar hizkuntzakPagoetako natura parkeaSeychelleakDatu mota osoaGenetikaAnkerKlarineteEutanasiaFangataufaBernardo AtxagaGorbeiako natura parkeaLanbideDesobedientzia zibilIbaiMarrazoGernika (margolana)LasseubetatWiki CommonsCharles DarwinGetxoAmancay Gaztañaga1997DagbaniMendukiloPott BandaMaria AntonietaArnas-aparatuBilboThe SimpsonsWikipedia🡆 More