Benjamin Bibi Netanyahu (hebreeraz: בִּנְיָמִין נְתַנְיָהוּ, arabieraz: بنيامين نتنياهو, Binyyameen Netanyahu; Tel Aviv, 1949ko urriaren 21a) israeldar politikaria da.
2009ko martxoaren 31tik Israelgo lehen ministroa da. 1996 eta 1999 bitartean kargu bera izan zuen. Likud alderdiaren burua ere da. Israelgo estatua fundatu ostean jaiotako aurreneko lehen ministroa izan zen (eta orain arte, bakarra).
Haren familia Polonia eta Belarusen dauka jatorria, eta haien berezko abizena Mileikowsky zen, 1920ko hamarraldian Netanyahu hartu zuten arte.
1996 eta 1999. urteen artean lehen ministro karguan jardun zen. Horren ostean, Finantza ministroa izan zen 2005eko abuztuaren 9 arte. Izan ere, Ariel Sharon lehen ministroak armada Gazako zerrendatik ateratzea erabaki zuenean, Netanyahuk desadostasuna agertu eta dimisioa aurkeztu zuen. Ariel Sharonek Likud utzitakoan, Netanyahu alderdiburu izendatu zuten.
2009ko otsaileko hauteskundetan Likud alderdia bigarren geratu zen, eta eskuineko alderdiei esker Netanyahu lehen ministro bihurtu zen, berriz ere.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Netanyahu |
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Benjamin Netanyahu, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.