Barbara Kruger: Margolari estatubatuarra

Barbara Kruger (Newark, New Jersey, 1945eko urtarrilaren 26a) estatuartuar artista kontzeptuala da eta bere lanek oso estilo pertsonala dute.

Barbara Kruger
Barbara Kruger: Bizitza, Lan-metodologia, Karrera artistikoa
Bizitza
JaiotzaNewark eta Wark (en) Itzuli1945eko urtarrilaren 26a (79 urte)
HerrialdeaBarbara Kruger: Bizitza, Lan-metodologia, Karrera artistikoa Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuar zuria
Hezkuntza
HeziketaSyracuseko unibertsitatea
Parsons The New School for Design
Weequahic High School (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, artista bisuala, conceptual artist (en) Itzuli, diseinatzailea, collagist (en) Itzuli, installation artist (en) Itzuli eta artista
Lantokia(k)Siena
Los Angeles eta New York
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon  (2021 -  2004)
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduaarte feminista
Arte kontzeptuala
Arte garaikidea
Izengoitia(k)Ḳruger, Barbara
Genero artistikoacollage (en) Itzuli
Kartela
instalazio artea
bideoartea

Twitter: barbarakruger Discogs: 618207 Edit the value on Wikidata
Barbara Kruger: Bizitza, Lan-metodologia, Karrera artistikoa
"Empatía". Mexikoko metro-estazioan.

Bizitza

Argazkigintzan oinarritutako bere lanengatik da ezaguna, diseinatzaile grafiko gisa duen formazioa bere poesiarekiko interesekin eta masa-komunikabideen eraginarekin konbinatzen dituelako. Syracuse University-n, arte bisualen eskolan, urtebete egon zen. Ondoren, Diane Arbus-ekin diseinua eta artea ikasi zituen Parsons School of Design-en, New York-en. Condé Nast Publications-en lan bat lortu zuen. Mademoiselle aldizkarian ere lan egin zuen eta diseinu-eremuko buru izatera iritsi zen. 1976an Kaliforniara joan zen, poesian eta artean lan egiteko asmoz. House and Garden eta Aperture aldizkarien artearen alorrean,  diseinatzaile grafiko, zuzendari artistiko eta argazki editore bezala lan egin zuen.

Artista eta diseinatzailea izateaz gain, beste hainbat tokitan irakasle lanak egin zituen, adibidez: Kaliforniako Arteen Institutuan, Chicagoko Arteen Institutuan eta Kaliforniako Unibertsitatean.

Publizitate eta komunikabideen hizkuntza bisualaren bidez, -karteletan, hesietan, kamisetetan, galerietan…- kontsumo-gizartearen ikonografia iraultzen du.

Lan-metodologia

Krugerren lana diziplinartekoa da eta idazketa eta irudia zein diseinua eta edizioa hartzen ditu bere baitan. Bere lanetan eragin handia izan zuen Alexander Wolcatt-en lanek. Barbara Krugerrek gure inguru soziokulturalaren inguruko hainbat galdera proposatzen ditu bere lanetan, besteak beste: gizartean sortzen diren hainbat egoeren inguruan, estereotipoen inguruan eta errealitate politikoen inguruan. Gainera boterea, sexualitatea eta errepresentazioa zalantzan jartzen ditu.

Karrera artistikoa

1960. hamarkada

Barbara Krugerren lehen lan artistikoak ehunezko materialez egindakoak izan ziren. 1960. hamarkada honetan, arte feminista artisautzaren munduan mugitzen zen, ehungintzaren mundua bezalaxe. Ikus daitekeenez hasieratik saiatu zen Kruger bere lanekin politikarekin lotutako gaiak jorratzen.

1970. hamarkada

1970. hamarkadaren hasieran oraindik ere ehungintzaren munduko material eta teknikekin lotutako hainbat lan egin zituen. Teknika horiek emakumeen eskuzko lanarekin lotzen ziren, urte horietan zenbait artista feministak artearen munduan aldarrikatu zituztenak. Hala ere, Barbara Krugerren lana lehen etapa honen ondoren hasi zen ezagutarazten, argazki eta testuekin lan egiten hasi zenean. Diseinatzaile gisa zuen prestakuntzak eragin handia izan zuen garai haietan eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du. Geroago, poesia idazten hasi zen, Patti Smith-engan inspiratuta. 1975ean bere obra artistikoa aldatzen hasi zen, nolabaiteko abstrakzio-balioa hartuz, baina hau esperimentazio aldi labur bat besterik ez zen izan. Hurrengo 4 urteek bere lan metodologia eta artista nortasuna eraikitzeko balio izan zioten. Garai horretan eskolak eman zituen hainbat zentrotan.

Bere sormen prozesuan, Krugerrek oso estilo pertsonala markatu zuen: orokorrean, lelo kritiko batzuk zuri-beltzez egindako argazkien gainean. Letrak beti argi ikusten dira eta gorriak, zuriak edo beltzak izan ohi dira. Futura Bold Oblique tipografia erabiltzen du. Bere lanetako esaldi askotan ingelesezko izenordainak erabiltzen ditu, hala nola "you", "Your", "I", "We" eta "they".

1980.hamarkada

1980. hamarkadan Krugerren lanek ikusgarritasun handiagoa lortu zuen dokumenta VII.ean, 1982ko Veneziako Bienalean eta 1983ko Whitneyn izan zuen parte-hartzeari esker. Bere lana artearen esparru komertzialaren zati izaten hasi zen. Komertzialki artearen munduan sartzearen eraginez hainbat kritika jaso zituen, berak kritikatzen zuen kontsumo-gizarte hori baitzen.

Erreferentziak

Tags:

Barbara Kruger BizitzaBarbara Kruger Lan-metodologiaBarbara Kruger Karrera artistikoaBarbara Kruger ErreferentziakBarbara Kruger1945Ameriketako Estatu BatuakArte kontzeptualNew JerseyNewark (New Jersey)Urtarrilaren 26

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

DomeinuTxikipediaIrakBell UH-1 IroquoisZinedine ZidaneMicrosoftUrtarrilaren 15ProzesioZornotzaUrtarrilaren 1Xabier TolosaEuropar BatasunaBurdinaBulgariaBasurdeHerri kirolHaurdunaldiInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Monarkia autoritarioXalbadorren heriotzeanVGeneBizenta MogelAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaZuberoaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaBiodibertsitateEdurne AzkarateMason MountFilosofia politikoEguzkiaNarrastiTxinga eramateErrege BardeaPepito IantziBlåhajIruñeaTurismoWEuskadiko OrkestraLordeEuskararen historiaLord ByronLizarraOrnogabeOrga jokoAminoazidoJose Saenz GarmendiaEbaluazio (hezkuntza)ULMA TaldeaBerri TxarrakZaloa GómezGalaxiaItsas izarMunduko biztanleriaAlexandro HandiaBotere-banaketaEskolaBSchool TiesOhmen legeaApirilaren 11DastamenOrkestraBectiveko abadetxeKatuProtozooMustelidaeProtistoDolores IbarruriXenpelarNancy PelosiQuit IndiaMadril🡆 More