Balore-burtsa baloreen salerosketarako negoziazioak bideratu egiten dituen erakundea da.
Baloreak honako hauek izan daitezke: sozietateen akzioak, bonu publikoak eta pribatuak, ziurtagiriak, partaidetza-tituluak, eta abar. Balore-burtsako salerosketetarako, agente guztien artean erabaki eta adostutako prezioak hartzen dira oinarri. Horretarako, balore-burtsak inbertsoreentzako ingurune seguru, garden eta doituta eskaintzen du transakzioak burutzeko. Balore-burtsak kapital-merkatua indartzen du eta garapen ekonomikoa eta finantzarioa bultzatzen du.
Lehenengo erakundeak Anberesen funtzionatu zuen 1531n. Espainian, balore-merkatuaren (edo balore-burtsaren) aurrekari historikoa Bartzelonako lonja izan zen, XIV. mendean; han, salgaiekin eragiketak egiten zituzten merkatariek. Burtsa gisa aitortu zuten lehenengoa Madrilgoa izan zen, 1831n; geroago Bilbokoa, Bartzelonakoa eta Valentziakoa sortu ziren.[erreferentzia behar]
Baloreen Merkatuko legearen 2. eta 3. artikuluen arabera, negoziagarri diren baloreak hauek litzateke:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Balore-burtsa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.