Aïr mendiak edo Aïr mendigunea, Nigerreko triangelu itxura duen mendigunea da.
Saharako ekolurraldearen zatia da.
Aïr mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mont Idoukal-n-Taghès |
Garaiera | 2.022 m |
Mota | mendigune eta mendikate |
Luzera | 300 km |
Zabalera | 200 km |
Azalera | 84.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°16′37″N 7°59′58″E / 18.27692°N 7.99942°E |
Herrialdea | Niger |
Region of Niger | Agadez Region |
Department of Niger | Arlit Department |
Geologia | |
Garaia | Aurrekanbriar |
Mendebaldeko Sahararen zonalde lehorreko mendi xenofiloa da. 1800 metro gainetik altxatzen dira eta 84000 km2. Basamortuaren erdian kokatuta, klima baldintza bereziak ditu eta horri esker bizi-uhartea da. Giza-komunitate, landareria eta fauna ugari du. Halaber, geologikoki eta arkeologikoki balore handia du.
Espezie ugari aurki daitezke Aïr mendietan baina populazioaren handitze prozesua ingurumena asko kaltetzen ari da. Adibide ezagunena likaonena da, desagertzeko zorian dagoen ugaztuna eta zonaldetik azken urtetan desagertuta. Oraindik orain gepardo (Acinonyx jubatus) batzuk gelditzen dira, 15 eta 20 artean, eta tximino batzuk: 70 inguru Papio anubis espeziekoak eta 500 inguru Erythrocebus patas.
Ofizialki 40 ugaztun espezie aurki daiteke inguru honetan, 165 hegazti, 18 narrasti eta anfibio bat. Zonaldeko 9 espezie Nigerrerako IUCNk egindako zerrenda gorrian daude.
Unescok 1991n zonaldea Gizateriaren Ondarea izendatu zuen, Ténéré inguruarekin batera. Bi erreserba hauek 7.736.000 ha dituzte. 1992an Gizateriaren Ondarea arriskuan dagoen zerrendan sartu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Aïr mendiak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.