Mendikate: Elkarrekin loturiko mendien lerro handia

Mendikatea euren artean antzekoak diren bata bestearen atzean doazen mendi taldea da.

Gune tolestuak edo tolesten ari direnak dira. Geosinklinal edo kontinenteen ertzetan dauden gune luzeetan, sedimentu lodiera handia biltzen da; material hauek, alboko bultzaden ondorioz, trinkotze indartsua jasaten dutenean, tolestu eta altxatu egiten dira, mendilerro edo mendikateak eratuz. Mota honetakoak dira mendilerro edo mendikate kontinental gehienak, Alpeak, Himalaia eta Andeak kasu. Planetaren barne indarrez gain, erliebearen modelatzean, kanpo faktoreek ere parte hartzen dute, ura edo haizea kasu, baita klima, landaretza eta lurzoruarekin lotuta dauden prozesuek ere.

Mendikate: Plaka tektonikoak, Sumendi aktibitatea, Higadura
Himalaiaren aireko ikuspegia. Everest mendia, irudiaren erditik gertu ikus daiteke.
Mendikate: Plaka tektonikoak, Sumendi aktibitatea, Higadura
Pirinioen satelite bidezko ikuspegia, Espainia eta Frantzia artean dagoena.

Plaka tektonikoak

Mendikate bat plaka tektonikoen mugimenduen ondorioz sor daiteke. Adibidez, Asiako Himalaia, Indiako plaka eta Asia hegoaldeko plakaren arteko talkaren ondorioz sortu zen, talka gunean altxatze bat eragin ondoren. Batzuetan, honek, sumendi bat ere sor dezake. Hau da Vesuvioren kasua.

Sumendi aktibitatea

Mendi bakartiak, sarri, prozesu bolkanikoen emaitza dira, baina, tokiren batzuetan, Hawaiin kasu, prozesu hauek, emaitza bezala, mendilerrotzat har daitekeen mendi talde bat eman dezakete.

Higadura

Gune altu eta bolkanikoek, higadura jasan dezakete, emaitza bezala, mendi guneak emanez. Urak eta izotzak eragindako higadura da esanguratsuena, haranen sakonera eta forma hazarazten baitu, gune beheretan sedimentuak pilatzen dituen aldi berean.

Klima

Mendiak, toki bateko kliman eragina duten faktoreetako bat dira. Modu nabarmenean eragiten dute euri kopuruan. Haizeak itsasoaren gainean jotzen duenean, aire heze beroa altxatu eta hoztu egiten da, euri orografikoa eratzeko. Orduan, aire lehor hotza alboaren gainean mugitzen da, haizebe aldera.

Tenperaturak ere badu eragina. Modu orokorrean, lurra zenbat eta altuago egon, hainbat eta hotzagoak dira tenperaturak. Magalen orientazioak ere badu bere eragina, ipar hemisferioan, iparraldeko aurpegiak hegoaldekoak baino hotzagoak baitira (eta alderantziz hego hemisferioan).

Mendikateak

Mendikate: Plaka tektonikoak, Sumendi aktibitatea, Higadura 
Erdialdeko Mendikatearen ikuspegia, Boliviako Isla del Soletik.

Euskal Herrian

Euskal Herriko mendikate nagusia Pirinioak dira, bertan jaio eta Mediterraneoraino iristen dena. Kantauriar mendikatea ere aipagarria da, berez Pirinioen jarraipena dena.

Espainian

Frantzian

Nazioartean

Kanpo estekak

Tags:

Mendikate Plaka tektonikoakMendikate Sumendi aktibitateaMendikate HigaduraMendikate KlimaMendikate akMendikate Kanpo estekakMendikateAlpeakAndeakHaizeHimalaiaKlimaKontinenteMendiMendilerroSedimentuSinklinalUr

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

1892InternazionalaFelix Goya UrbietaMikel Arteta1936Ibon MartínJentilbaratza Kultur ElkarteaAitziber GarmendiaNafarroa GaraiaMary KennerHerbehereakTourmaletEspainiaErrubrika (hezkuntza)Nerbio-sistemaAntartikaIrunAlemaniaP vs NP problemaArtzain nindagoienianSpreenMaria Luisa Prada SarasuaKristobal KolonEuskaldunon EgunkariaIratzeAzalaJesús NavasOstadarLatinoamerikaBronkiolitis2002Joseba SarrionandiaSchool TiesLander GarroAlfabetatze Euskalduntze KoordinakundeaEnergia ez berriztagarriErrege BardeaLaura HojmanErresuma BatuaMartxoaren 26Nerea PenaMaxixatzenKastitate-gerrikoKapera SistinoaJacob ObrechtBrestItziar ItuñoAntton MaizKimika sendagarriZazpiko errugbiFrancis Scott Key zubia (Baltimore)IngelesTraci LordsUEFA Euro 2008ko azken faseaSendaiChipillyIslamTaula periodikoa1906Frantziako hiri nagusien zerrendaEuzko Alderdi JeltzaleaAsturiasko PrintzerriaSugaarHauteskundeak UrduñanJaioberriaren arnas distresaren sindrome1945PornhubYiddishEgan (musika taldea)2015Errusia🡆 More