Aritz Begino: Esku huskako pilotaria

Aritz Begino Etxarri, pilota arloan Begino deituraz ezaguna, (Auza, Nafarroa Garaia, 1980ko apirilaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da, atzelaria.

Begino
Izen osoa: Aritz Begino Etxarri
Jaiotza data: 1980ko apirilaren 2a (44 urte)
Jaioterria: Auza (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 96 kg
Debutatze data: 2001eko ekainaren 16
Debutatze pilotalekua: Ultzama (Larraintzar)
Erretiratze data: ̣2015eko abenduaren 26a
Erretiratze pilotalekua: Labrit (Iruñea)

Asegarce enpresarekin aritzen zen. Profesionaletako lehendabiziko partida 2001eko ekainaren 16an jokatu zuen, Larraintzarko Ultzama pilotalekuan. Pilotari ez ezik, zaldi-hazle ere aritu da, aitarekin batera, bere jaioterri Auzan. Hamalau urte eta erdiko ibilbidearen ondoren 2015aren hondarrean pilota profesionaletik erretiroa hartu zuenetik, nekazaritza du lanbide, Auzan bertan.

Pilotan, ospe handia izan du haren eskuin eskuaren kolpe indartsuak. 17 urte zituenetik, Ruben Belokik eta Fernando Arretxek sparring hartu zuten Begino, buruz buruko txapelketa nagusirako prestatzen ari zirenean. Adin hartan bertan sartu zen Asegarce enpresan, eta Salvador Bergara izan zuen irakasle, ezkerra lantzen eta lanbidea irakasten. Binaka nabarmendu zen, eta 2011ko binakako txapelketa nagusia irabazi zuen. 2013az geroztik, ordea, ez zuen txapelketa horretan jokatzeko aukerarik izan. Asegarce enpresak, izan ere, Begino baztertuta utzi zuen, Beginok bere soldata jaistea onartu ez zuelako. 2015eko abenduan erretiratu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19802001Apirilaren 2AsegarceAuza (Ultzama)Ekainaren 16Esku-huskako pilotaLarraintzarNekazaritzaPilota

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gazte TopaguneaTxistu (musika tresna)Udalerri Euskaldunen MankomunitateaIzenordainParagrafoEn Tol SarmientoBolumen (espazioa)Cristiano RonaldoRamadanKoliseoaIruñeaEuskal Herriko mendiakBerotegi-efektuaTrikuharriPizkundeaMieltxo SaralegiJuan Jose UnanueProtistoMadrilUrreGonzalo BoyeErramun MartikorenaAngiolo GabrielliGatz (kimika)Dwight David EisenhowerArteEnergia eolikoÖtziAmaiur gaztelu baltzaKote CabezudoWolfgang Amadeus MozartTxinako Herri ErrepublikaJoachim von RibbentropArotzaren eskuakGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batLapurdiArroka sedimentarioUpNogen (musika taldea)Iñaki PerurenaUrkiHaizearen orraziaInaxio PerurenaEreinotzEuskal Herriko historiaRaponeEuskal Herriko futbol selekzioaEuskadiko OrkestraMexikoDomeinu (biologia)Zuntz optikoSorginIslandiaIrizar ieLolita TorresSozialismoMiren NarbaizaZentral nuklearWikiHidrosferaMesopotamiaSan Genesio ed UnitiProkariotoAltsasu auziaItzulpen automatiko neuronalAzido desoxirribonukleikoIzaro Andres ZelaietaBurdinaElixabete EtxanobeOñatiLeBron JamesElektrizitateUrtarrilaren 8Botere-banaketaAskatasun🡆 More