Anne-Marie Garat: Idazle frantziarra

Anne-Marie Garat (Bordele, 1946ko urriaren 9a - Paris, 2022ko uztailaren 26a) eleberrigile frantziarra izan zen.

Haren liburuetan protagonistak emakumeak izaten dira; pertsonai horiek psikologikoki oso landuak egoten dira. Dans la main du diable eleberri luzeak (2006) nazioarteko ospea eman zion.

Anne-Marie Garat
Anne-Marie Garat: Biografia, Ideologia, Obra
(2011)
Maison des écrivains et de la littérature (en) Itzuli presidentea

2007ko ekaina - 2009ko ekaina
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Marie Jeanne Garat
JaiotzaBordele1946ko urriaren 9a
HerrialdeaAnne-Marie Garat: Biografia, Ideologia, Obra Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 20. barrutia eta Paris2022ko uztailaren 26a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jean-Claude Chevalier (en) Itzuli  2018)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne diplôme d'études approfondies (en) Itzuli
Bordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
anne-marie-garat.com

Biografia

Anne-Marie Garat 1946an Bordeleko langile-auzo batean jaio zen. Bordelen Letretako lizentzia lortu zuen eta, ondoren, gradu ondorengo zinematografiaz diploma Sorbonako unibertsitatean lortu zuen. Geroztik Parisen bizi izan da. Zinema eta argazkilaritza irakasten du. Jack Lang ministroa izan zenean zinema eskoletan sartzeko lana eman zion. Jean-Claude Chevalier (1925-2018) hizkuntzalariarekin ezkonduta zegoen.

Ideologia

Garatek emakumeen aldeko jarrera aktiboa erakutsi du bere eleberrietan. Pertsonaia nagusiak emakumeak dira gehienetan eta psikologikoki oso landuak dira. Normalean, argumentuak momentu historiko zehatzetan kokatzen dira, batez ere mundu mailako gerretan. Dena dela, bere helburua ez da eleberri historikoak lantzea baizik eta totalitarismoen igoerak salatzea. Azkeneko liburuek joera oso antifaxista dute. Zentzu horretan 2008an Sarkozyren askatasunaren aurkako politika salatu zuen: etorkineen aurkako politikak, poliziaren basakeriak, prentsa isilarazteko politikak...

Obra

  • L'homme de Blaye, Flammarion, 1984.
  • Voie non classée, Flammarion, 1985.
  • L'insomniaque, Flammarion, 1987. Premio François Mauriac, 1987.
  • Le monarque égaré, Flammarion, 1989 ; Seuil, 1996.
  • Chambre noire, Flammarion, 1990. Alain-Fournier saria, 1991.
  • Aden, Seuil, 1992, (Femina saria ). Bigarren edizioa, 2007.
  • Photos de familles, Seuil, 1994.
  • Merle, Seuil, 1996.
  • Dans la pente du toit, Seuil, 1998.
  • L'amour de loin, Actes Sud, 1998.
  • Itsvan arrive par le train du soir, Seuil, 1999. Thyde-Monnier saria, 1999.
  • Les mal famées, Actes Sud, 2000 (Marguerite Audoux saria)
  • Nous nous connaissons déjà, Actes Sud, 2003.
  • La Rotonde, Actes Sud, 2004.
  • Un tout petit coeur, Actes Sud junior, 2004.
  • Une faim de loup. Lecture du Petit Chaperon rouge, Actes Sud, 2004.
  • Dans la main du diable, Actes Sud, 2006.
  • On ne peut pas continuer comme ça, Atelier In8, 2006.
  • L'enfant des ténèbres, Actes Sud 2008.
  • Hongrie, Actes Sud, 2009.

Sari nagusiak

  • 1991: Alain-Fournier saria, Chambre noire eleberriarekin.
  • 1992: Femina saria, Aden eleberriarekin.
  • 1999: Thyde-Monnier saria, Itsvan arrive par le train du soir eleberriarekin.
  • 2000: Marguerite Audoux saria, Les mal famées eleberriarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Anne-Marie Garat BiografiaAnne-Marie Garat IdeologiaAnne-Marie Garat ObraAnne-Marie Garat Sari nagusiakAnne-Marie Garat ErreferentziakAnne-Marie Garat Kanpo estekakAnne-Marie Garat19462022BordeleParisUrriaren 9Uztailaren 26

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LurrikaraEpikuroProzesioAmpuis1997VeneziaEnergiaHaut-LieuMInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)UpTrikuharriLoteriaElektrizitateErrusiaBizkaiaErdi AroaPaleolitoa71. Oscar SariakEnergia ez berriztagarriIpar Euskal HerriaGiza aluHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Kristalezko sabaiaSalmonellaAutismoEspainiako garapen-planakAmaia Uribe1938HaritzLoreak (filma)Gernikako bonbardaketaLorea IntxaustiNatxo de FelipeZuntz optikoIrunMcOnakMerkataritzaHausterre-egunCreative CommonsAna NafarroakoaGuruin endokrinoTGaizka MendietaDaniel KaluuyaAnimaliaEuropar BatasunaAlegiaJosu Zabala AjuriagerraOlatz ArrizabalagaPello ReparazIbaiBilboko Burdin HesiaGarizumaMatalas apaizaren matxinadaFrankfurteko EskolaEuskal mitologiaEmilia LandaluceLokomozio-aparatuAitana OcañaBelestarJoanes LeizarragaKlima aldaketaPizkundeaEhizaBakhmutLekeitioAntzerkiaren Nazioarteko EgunaAnkerIgaraba arruntGarapen Jasangarrirako HelburuakEne begiek (abestia)🡆 More