Ameriketako Bisonte

Amerikako bisontea, (Bison bison), bovido handi mota bat da.

Garai batean Mexiko ipar aldean, Ameriketako Estatu Batuak zein Kanadako Ordoki handietan bizi omen zen. Bisonteak samalda handietan biltzen ziren Esklaboen Aintzira Handiatik Mexikoraino, Durango eta Nuevo León Estatuetaraino hain zuzen, eta Oregongo ekialdetik Apalatxeak mendietaraino.

Ameriketako bisonte
Ameriketako Bisonte
Iraute egoera
Ameriketako Bisonte
Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
Espeziea Bison bison
Linneaus, 1758
Azpibanaketa
Basoko bisonte (B. b. athabascae)

Ordokietako bisontea (B. b. bison)

Banaketa mapa
Ameriketako Bisonte
Datu orokorrak
Ernaldia285 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbison meat (en) Itzuli
Masa20 kg (pisua jaiotzean)
Kumaldiaren tamaina1
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Egun Amerikako bisontearen bi azpiespezie daude: Ordokietako bisontea (Bison bison bison) eta Basoko bisontea deitutakoa, (Bison bison athabascae). Azken hau bereziki Kanadako oihanetan bizi da. Dena den garai bateko bisonteen samalda handiak Ipar Amerikako belaze zabaletan kokatzen ziren, eta ez basoetan.

Bisontea oso garrantzitsua zen Ipar Amerikako tribu amerindiar askoren kulturan eta bizimoduan. "Ordoki handietako" amerindiarren ekonomia animali hauen ehizean oinarritzen zen. Indioak etengabe mugitzen ziren bisonteen samalda handiak jarraituz.

Etimologia

Bisonte grezieraz "idiaren antzeko aberea" esanahia dauka. Bufalo hitza bere aldetik larrurako basa-piztiak harrapaketan zebilen piztialari frantziarrek jarri zioten. Beraiek ere bisontea Bœufs deitu zuten, "idia" esanahiarekin baita ere. Gauzak horrela, hastapenean "bisonteak" eta "bufaloak" esanahi parekoa zuten.

Ingelesez American bison, Amerikako bufaloa, deitzen dute, nahiz eta adituentzat "bufalo" sailkapena ez dator espeziearekin. Benetako bufaloak Asiar bufaloak eta Afrikar bufaloak omen dira. Hala ere esan beharra dago espezieari dagokionez "bufalo" adiera 1635. urtetik datorrela, eta berriz "bisontea" 1774. urtean erabiltzen hasi zela.

Ezaugarriak

Ameriketako Bisonte 

Amerikako bisonteak ilaia naroa dauka, luze eta arre ilun kolorekoa neguan eta arina eta arre argi kolorekoa udan.

Bisonteak 2 metro altuera soin gurutzera hartzen du eta 900-1000 kg. ar handienen kasuan. Betabereen artean ohikoa denez, arrak emeak baino zertxobait handiagoak dira. Ezagutzen den bisonterik handienak 1.100 kg. pisua zeukan.

Burua oso handia daukate, eta aurrealdea indartsua. Ar eta emeek adar motz eta okerrak dauzkate. Adarrak aberearen defentsarako zein bisonteen arteko borroketan erabiltzen dituzte, animaliak samaldaren barne daukan hierarkia postua mantentzeko edo hobetzeko.

Ohiturak

Bisontea belarjalea da, eta belar luze zein ihiak jaten ditu. Arrak goiz eta arratsaldetan bazkatzen dira, eta emeak berriz egun guztian zehar. Abuztu eta irailean izaten da susa garaia Amerikako bisonteentzat. Haurdunaldiak 285 egun inguru irauten du. Jeneralean kume bakarra jaiotzen da hurrengo udaberrian, gorrixka kolorekoa. Amak urte batean zainduko du kumea eta hau heldua izango da hiru urtetan. Bisonteek batz beste 15 urte bizi dira naturan libre eta 25 urte arte etxekotzerakoan.

Bisonte jaio berriek, bizitzaren lehendabiziko hiru hilabetetan, helduek baino kolore apalagoak dauzkate. Oso kasu bitxia "bufalo zuria"rena da. Halakoetan txekorra edo urruxa erabat zuria da, albinoa, eta kasu hauetan animali hauek sakratuak dira tribu amerindiarrentzat.

Europako bisontearekiko ezberdintasunak

Nahiz eta itxuraz oso antzekoak izan, Amerikako bisonteak eta Europako bisonteak elkarrekiko hainbat ezberdintasun daukate, bai ezaugarri fisiko zein etologiari dagokienez.

Amerikako bisonteak 15 saihets dauzka eta Europakoak berriz 14. Amerikako bisonteak lau gerri-ornoak dauzka eta Europakoak berriz bost.

Kopurua eta populazioen egoera

Badaude etxekotutako 500.000 Amerikako bisonte inguru, gehienak Ordokietako bisonteak 4000 errantxo pribatuetan banaturik. IUCNko zerrenda gorriaren irizpideen arabera, etxekotutako populazioak ez dira kontutan hartzen espezie basati baten egoera definitzeko.

Basati bizi diren bisonteen kopurua berriz 30.000 mila inguru da, haietatik 20.000 mila baino ez datoz jatorrizko populazioetatik.

Kopuru honetatik soilik 15.000 bison jotzen dira benetako bisonte basatitzat, hau da, erabat baldintza naturaletan bizi direnak. Gizakiaren inolako kontrolik gabe eta hesirik gabe dauden populazioak.

Bisontea abeltzaintzan

Aspalditik Amerikako bisontea etxe-abere bezala erabiltzeko saiakerak egin dira, arrakastatsuak gainera. Alde batetik bisonteak etxeko aziendarekin nahastuz beefaloak zein yakaloak lortzeko. Bestetik bisonte beraiek azienda bezala hazten arrantxoetan.

Amerikako Estatu Batuetan bisontearen haragia komertzializatzen da, eta asko famatzen dute. Bisontearen haragiak behi haragiaren proteinak baino % 4 gehiago ditu, kaloria kopuru erdia, kolesterola % 45 gutxiago eragiten du eta 100 gramo haragitan 2,5 miligramo gantz besterik ez dago.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Tags:

Ameriketako Bisonte EtimologiaAmeriketako Bisonte EzaugarriakAmeriketako Bisonte OhiturakAmeriketako Bisonte Kopurua eta populazioen egoeraAmeriketako Bisonte Bisontea abeltzaintzanAmeriketako Bisonte Ikus, gaineraAmeriketako Bisonte ErreferentziakAmeriketako Bisonte BibliografiaAmeriketako Bisonte Kanpo estekakAmeriketako BisonteAmeriketako Estatu BatuakAppalacheakBisonteBovidaeDurango (Mexiko)Esklaboen Aintzira HandiaKanadaMexikoNuevo LeonOregonSamalda

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZeltaPorntip NakhirunkanokOmango golkoaUranio-233Mikel ElizegiBertsolaritzaOperaEuskararen jatorriaIdazketaren historiaFrancoren diktadura Euskal HerrianSistema eragileSinbolismoArgia (aldizkaria)LamiakoGanga (arkitektura)Energia iturriErrementari (filma)Izkiko Parke NaturalaAthleticOzeano Bareko Suzko Eraztunasyo04Jude BellinghamOmanJose Manuel LujanbioGaztelaniaBakterioOlinpiar JokoakGlobalizazioHarkaitz CanoEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaC++Gernu-aparatuHizkuntzaBiolinLokomozio-aparatuAzpeitiaTermaBilintxMonarkiaEukarioto1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaArrasateBizardunakHaurren Eskubideen AldarrikapenaLucía LapiedraDinamikaLauaxetaSindikatuNormandiako LehorreratzeaZuberoaMikel Arrizabalaga AizpuruaCeleste CaeiroMateriaItsas intrusioEuropaAustraliaMasturbazioXake mate (eleberria)Berri TxarrakGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaBizkaiaAbeltzaintza1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaNerea IbarzabalISO 8601SaskibaloiAnimaliaJoanes LeizarragaLandareIkaskuntzaren Diseinu Unibertsala🡆 More