Agorregiko Burdinola: Aiako burdinola

Agorregiko burdinola instalazio hidrauliko historikoa da, Pagoetako natura parkean dagoena, Aian.

Konplexu berean atxikia du errota bat, nahiz eta egun batek ere ez duen funtzionamendurik, burdinola XIX. mende arte egon baitzen indarrean. Egun irauten duen eraikina 1754koa da, burdinola hiru mende lehenago sortua zen arren. Egun, zaharberrituta dago eta turista, ibiltari eta ikasleei harrera egiten die.

Agorregiko burdinola
Agorregiko Burdinola: Historia, Iruditegia, Erreferentziak
Kokapena
HerrialdeaAgorregiko Burdinola: Historia, Iruditegia, Erreferentziak Euskal Herria
ProbintziaAgorregiko Burdinola: Historia, Iruditegia, Erreferentziak Gipuzkoa
UdalerriaAia
Koordenatuak43°14′49″N 2°09′12″W / 43.24697772°N 2.15341017°W / 43.24697772; -2.15341017

Historia

Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko eta, agirietan jasota dagoenez, XV. mendekoa da Agorregi burdinola ere, Laurgaingo jaurerrian kokatuta. XVI. mendean, burdinolak funtzionamendu betean ziren euskal kostaldeko arrantza eta itsas merkataritza jarduerei lotuta.

1754an, Joakin Lardizabal burdinolaren jabeak plano berriak egiteko agindu zion Frantzisko Iberori. Azken honek urari albait probetxu handiena ateratzeko, sistema burutsu bat diseinatu zuen, inguruko erreketatik bost ur-hartune jarriz. Mailakatze sistema baten bitartez, uraren indarra behin eta berriz baliatzen zen, gabia mugiarazteko, gero errota, etab. Ia bi kilometroko ubide sarea eratu zuten, eta bi antapara (ur biltegi) eraiki, ura bideratzeko. Hau burdinola nagusia zen, beste txikiago batzuk baitzeuden; hemen, burdina ateratzen zuten, eta gero beste burdinola txikiagoetara bidaltzen, hor burdina lantzeko.

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Tags:

Agorregiko Burdinola HistoriaAgorregiko Burdinola IruditegiaAgorregiko Burdinola ErreferentziakAgorregiko Burdinola Ikus, gaineraAgorregiko Burdinola1754AiaErrotaPagoetako natura parkea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SaguzarPatataZorokiainAutonomia erkidegoMadrilEz Dok AmairuTenperaturaEguzki-loreTeknologiaHannah ArendtUmetokiko fibromaInperialismoSabin AranaEstirpe ImperialZentral hidroelektriko itzulgarriLorand EötvösPort-au-PrinceNarrastiKlimaEuskal HerriaOpilaren egunaLorea IntxaustiArt Nouveau Euskal HerrianJonathan SwiftGorrindolJuan Sebastian ElkanoAEguzki-energiaAndoainSur (Oman)Jude BellinghamPlanktonMiñanGernuSua Enparantzay7cauMontesquieuAndelosJaponiaKuku-belarDanbolinIlargiaren aldiEuskadi Ta AskatasunaObabakoakApirilaren 24Eduardo TxillidaJohann Sebastian BachNerea ReparazGiza eskubideakNerbio-sistemaBizkaiko udalerrien zerrendaNafarroako ErresumaMike PinderTrikuErrementariMiguel Indurain Sari NagusiaInstagramErromatar ErrepublikaFrancoren diktadura Euskal HerrianZozoDonostia1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaGreziar mitologiaKoebaluazioMunduko biztanleriaErik BerganzaEuskaraMalda (geometria)🡆 More