Aditz Perifrastiko

Aditz perifrastikoa edo aditz elkartua bi hitzez osatuta dagoen aditza da.

Aditz trinkoetan informazio guztia hitz bakar batean bilduta dago (nator; daramatzat; dakarzkit), baina perifrastikoetan, bi hitzetan ematen da (etortzen naiz; eramaten ditut; ekartzen dizkit):

  • Batetik, etortzen, eramaten eta ekartzen aditz nagusiez, esanahia eta aspektua ([± bukatua], [± gerokoa]) adierazten dira:
    • Zer gertatzen da? Ni etortzen naizela. Gauza batzuk eramaten ditudala; Gauza batzuk ekartzen dizkidala.
    • Noiz? Beti. Askotan.
  • Bestetik, naiz, ditut eta dizkit aditz laguntzaileez, pertsona (singularrezkoa ala pluralezkoa; lehena, bigarrena ala hirugarrena), modua (indikatiboa, ahalezkoa, subjuntiboa ala agintera) eta denbora ([± iragana]) agertzen dira:
    • Nor etortzen da? Ni.
    • Nork eramaten ditu gauzak? Neuk.
    • Noiz? Ez iraganean (etortzen nintzen; eramaten nituen; ekartzen zizkidan, aldiz, iraganekoak dira).
    • Zer ekartzen dizu? Gauza batzuk.
    • Nork ekartzen dizkizu gauza batzuk? Hark.
    • Nori ekartzen dizkio gauza batzuk? Neuri.
    • Zer / Nor eramaten duzu? Gauza / Pertsona batzuk.

Kanpo estekak


Aditz Perifrastiko  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

AditzAditz trinko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aro GaraikideaSabindarren euskara garbiaGernikako bonbardaketaEuskal Herriko kastroakCaponataFelix MarañaBilboGarazi ArrulaIzarBiskositateEnergia geotermikoIzar-malkoakAlegia (literatura)Mónica OltraPanda handiKaotikoPalankaCreative CommonsAsel LuzarragaEusko Jaurlaritzako lehendakariaInternational Standard Book NumberElizabeth WurtzelInperioAtaunHasier OleagaAfrikaAngel Etxaniz OlabarriaKaze (MC)Raúl Sánchez CedilloSlumdog MillionaireNerea ReparazKoltanIraitz-sistemaHarri-jasotzePagoetako natura parkeaErrubrika (hezkuntza)Apirilaren 26IntsektuISO 8601TxantxangorriEzteiIndustria IraultzaDanborEusko JaurlaritzaEuskal Herria BilduUrretxuEuskararen jatorriaGorrindolJules VerneMaria AntonietaSamuli PiippoTxanpon-makinaHizkuntza-komunitateHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaJose Gonzalo ZulaikaZirkulazio-aparatuGobernuJokin GorostidiBernart EtxepareUnidad AlavesaJoxe AzurmendiAmaiurko gazteluaBaztango Donejakue bideaErrementariEroskiGoogleMikel ElizegiAutonomia erkidegoGaztelaniazko WikipediaMamuOiartzunLa Polla Records🡆 More