Aditz-Lokuzio

Aditz-lokuzioa edo aditz-esapidea izena eta aditza konbinatuz sorturiko aditz elkartua da.

Esapide-mota bat da, bi hitz elkartuz sorturiko banako lexikala. Aditza sortzean berezko esanahiak hartzen dituztenez, elkarturik aztertu behar dira esapidea sortzen duten elementuak.

Euskaraz, aditz-esapideek honako egitura dute: [Izena] + [Aditza].

Aditza

Aditz-lokuzioak sortzeko aditz anitz erabil daitezke, baina hauek dira ohikoenak:

  • Izan (edo ukan) aditz laguntzailea: behar izan, ahal izan, ezin izan, nahi izan, ari izan, maite izan, bizi izan, balio izan, merezi izan, beldur izan, gose/egarri izan...
  • Egin: lo egin, lan egin, hitz/berba egin, dei egin, alde egin, ihes egin, jauzi egin, so egin, putz egin, negar/irri egin, pixa/kaka egin... Hauetako anitzek "eragin" aditza ere onartzen dute.
  • Eman eta hartu aditzak: musu eman, berri eman, atsegin eman/hartu, min eman/hartu, esku eman/hartu, atseden hartu, preso hartu, parte hartu...

Aditz-esapidearen aspektuari dagokionez, aditzari ezartzen zaio marka. Salbuespena, izan/ukan aditzarekin gertatzen da, forma trinkoan daudelarik. Kasu horretan aspektuaren marka izenari atxiki dakioke, baina ez beti.

Adibidez: joan beharKO dut = joan behar izanGO dut, baina joan beharTZEN dut* ez litzateke posible joan behar izaTEN dut esaldiaren ordez.

Aditz-lokuzio bat aditz jokatu edo jokatugabe moduan erabil daiteke. Lehen kasuan, aditza trinkoa edo perifrastikoa izan daiteke, hiru elementutako aditz sintagma gertatuz (lo egin nuen). Partikula modalak adizki jokatuaren aurrean jartzen dira, ohi bezala (parte hartu omen duzu).

Izena

Aditz-esapideetan, izena mugagabean joaten da, eta, hala izan ezean, ezin da esapidetzat hartu, eta esaldia posible denean esanahi ezberdina izango luke (Su eman diot etxeari / Sua eman diot Aneri, zigarreta pizteko). Ezezkoetan, posible da izena partitibo kasuan agertzea (zuk lo egin duzu, baina nik ez dut lorik egin).

Aditz-lokuzioaren idazkerari dagokionez, izena eta aditza bereiz idatzi behar dira. Salbuespen gutxi batzuk badira, hala ere (hitzartu, hitzeman, galdegin, jaregin, onartu, antzeman...).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Aditz-Lokuzio AditzaAditz-Lokuzio IzenaAditz-Lokuzio ErreferentziakAditz-Lokuzio Ikus, gaineraAditz-Lokuzio Kanpo estekakAditz-LokuzioAditzEsapideIzen

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrnogabeErrusiaItzuli (itzultzaile neuronala)WikidataZaharkitze programatu606ItsasoEuropar BatasunaEukaliptoGaltzagorriElixabete EtxanobeIruñeaEne begiek (abestia)VeneziaGaztela eta LeonJose Abad AzpilikuetaHizkuntza gutxituIzaro Andres ZelaietaJoxe AzurmendiEuskaraArroka sedimentarioAprileko azpiarrosaHarri-jasotzeHormabularBizkarroiEskola segregazioDwight David EisenhowerBilboko Burdin HesiaPirritx, Porrotx eta MariMototsBudismoSektore ekonomikoAxularArteriosklerosiThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainDatu mota osoaAndy WarholProtistoUrkiLezkaUrUztailaren 31Arin-arinZuberoako maskaradakOperaEl MasroigDanio erythromicronEutanasiaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaIbaiLoteriaLurraAmarotzIbon MartínBiomolekulaNetiketaArtizarraEuskal Pentatloi SariaPhyllobates aurotaeniaFrankfurteko EskolaCollageMaiatzaren 12Asier SerranoAmets ArzallusAutismoAhotsKirmen UribeNekazaritzaIxtebe PellotHinduismo🡆 More