2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak

2022ko Frantziako hauteskunde legegileen lehen eta bigarren itzuliak ekainaren 12an eta 19an izan ziren hurrenez hurren, Frantziako Bosgarren Errepublikaren Nazio Biltzarraren XVI.

legealdirako 577 hautetsiak aukeratzeko.

Infotaula eleccions2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
Gertaera-data2022ko ekainaren 12a, Frantziako hauteskunde legegileen lehen itzulia, 2022
2022ko ekainaren 19a, Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia, 2022
MotaFrantziako hauteskunde legegileak
Hautatu duen karguaFrantziako Nazio Biltzarreko kidea. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Lehen itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.953.748 Edit the value on Wikidata
2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak23.256.207
   47.51٪
Ehuneko-puntu 1.19
Baliozko boto kopurua22.744.708    Boto zuri kopurua 362.193   Baliogabeko boto kopurua 149.306
Bigarren itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.589.606 Edit the value on Wikidata
2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak22.464.299
   46.23٪
Ehuneko-puntu 3.59
Baliozko boto kopurua20.747.083    Boto zuri kopurua 1.239.928   Baliogabeko boto kopurua 477.288
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata Edit the value on Wikidata
2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
NUPES  — Jean-Luc Mélenchon
1
5.949.119   26.16٪
2
6.772.556   32.64٪
2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
Elkarrekin  — Richard Ferrand
1
5.869.248   25.8٪
2
8.014.341   38.63٪

2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
 ← 2017Frantzia 2027 (en) Itzuli  → 

Hauteskunde legegile hauek urte bereko apirilean izandako hauteskunde presidentzialen ondoren izan ziren, zeinetan Emmanuel Macronek Frantziako presidente kargua berretsi zuen Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurka. Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoaren hautagaia Le Penengandik gertu geratu zen lehen itzulian.

Bigarren itzulitik kanpo geratu ondoren, Mélenchonek "lehen ministro izendatzea" eskatu zion hauteslegoari, eta kohabitazioa lortzea ezarri zuen helburu gisa. Hauteskunde presidentzialen ondorengo asteetan, Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) koalizioa sortzeko negoziazioak abiarazi zituen gainerako alderdi ezkertiar nagusiekin: Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista eta Alderdi Sozialista. Nazio Biltzarrean Macron sostengatzen zuten alderdiek (Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Agir eta Horizons) koalizio bat osatu zuten ere, Elkarrekin deitua.

Lehen itzulian, abstentzioa inoizko altuena izan zen (%52,5), eta NUPES eta Elkarrekin koalizioek berdindu egin zuten. Biak elkarrengandik hain hurbil zeuden, polemika piztu zela emaitzen inguruan. Izan ere, Barne Ministerioaren emaitzetan NUPESen hautagai gutxi batzuk independente gisa ageri ziren, eta ondorioz iturriaren arabera NUPESek ala Elkarrekin-ek irabazi zuen lehen itzulia. Abstentzioa are altuagoa izan zen bigarren itzulian (%53,8), baina 2017ko hauteskundeekin alderatuta jaitsi egin zen. Ensemble koalizioak eskuratu zituen berriz ere eserleku gehien (246), baina hauteskundeen aurretik zeukan gehiengo osoa galdu zuen. NUPES ezkerreko koalizioa izan zen bigarren indarra 142 eserlekurekin, haren ordezkaritza bikoiztuz; eta Bilgune Nazionalak (Fronte Nazional ohia) izugarrizko emaitza lortu zuen, eta 8 hautetsi izatetik 89 izatera igaro zen, eskuin-muturrak Nazio Biltzarrean inoiz lortutako ordezkaritzarik handiena. Errepublikanoek eta Demokrata eta Independenteen Batasunak osatutako koalizioak zeuzkan eserlekuen erdia galdu eta 64 hautetsi lortu zituen, oposizioko hirugarren indarra bihurtuta.

1988ko hauteskundeetatik lehenengo aldiz, presidentearen alderdiak ez zuen gehiengo osoa bereganatu. Politika adituen iritziz, emaitza hauek Emmanuel Macronen aurkako bozka adierazten dute, eta ezegonkortasun politikoaren eta instituzioen blokeoaren arriskua ekartzen dute, Biltzarrako indarrak oso polarizatuak eta zatituak baitaude, akordioetarako beta mugatuz.


Nazio Biltzarraren egoera

Honako hau zen XV. legealdiko Nazio Biltzarraren osaera hauteskundeetarako desegin zenean:

XV. legealdiko Biltzarra 2022ko ekainaren 15ean
Taldeak Osaera Diputatuak
Aulkiak Guztira
LREM Errepublika Martxan Taldekideak 262 266
Hurbilekoak 3
LR Errepublikanoak Taldekideak 92 100
Hurbilekoak 8
MoDem Mugimendu Demokrata eta hurbileko demokratak Taldekideak 53 57
Hurbilekoak 4
SOC Sozialistak eta hurbilekoak Taldekideak 25 28
Hurbilekoak 3
AE Elkarrekin Jardun Taldekideak 22 22
Hurbilekoak 0
UDI UDI eta Independenteak Taldekideak 19 19
Hurbilekoak 0
LT Askatasunak eta Lurraldeak Taldekideak 17 18
Hurbilekoak 1
LFI Frantzia Intsumisoa Taldekideak 17 17
Hurbilekoak 0
GDR Ezker demokratiko eta errepublikanoa Taldekideak 15 15
Hurbilekoak 0
Talderik gabeko diputatuak 25
Guztira 567
Eserleku hutsak 10


Hauteskunde sistema

2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak 
Hauteskundeen ikurra.

Frantziako Nazio Biltzarra 577 hautetsiz dago osatuta, bost urtean behin bi itzuliko hauteskundeen bidez hautatzen direnak. Hautetsi bakoitzak hautesbarruti bat ordezkatzen du Biltzarrean.

Hautesbarruti bakoitzean, lehen itzulian eserlekua lortzeko beharrezkoa da emandako bozken erdia eta erroldatutako hautesleen laurdenaren sostengua eskuratzea. Hautagai batek ere ez badu hori lortzen, erroldaren %12,5aren sostengua lortu duten hautagaiak bigarren itzuli batera igarotzen dira; baina hautagai bakar batek edo batek ere ez badu lortzen %12,5eko langa gainditzea, lehen itzuliko lehenengo bi hautagaiak igarotzen dira bigarren itzulira. Bigarren itzulian bozka gehien lortzen dituen hautagaia hautatzen da diputatu.

Gainditu beharreko %12,5eko langa erroldatutako hautesle kopuruan oinarritzen denez, zenbat eta abstentzio altuagoa izan orduan eta zailagoa da bigarren itzulira igarotzea. Hala ere, posiblea da bigarren itzulian bi hautagai baino gehiago lehiatzea. Bigarren itzulian hiru hautagai dauden hauteskundeei "triangular" deitzen zaie.


Hautagaitzak

Ondoko taula honetan hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi eta koalizio nagusiak ageri dira, 2017ko hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera ordenatuta:

Alderdiak Buruzagia Ideologia Aurreko emaitzak
(% 1. itzulian)
MP.
Botoak (%) Aulkiak
Errepublika Martxan (LREM) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Stanislas Guerini Zentroa / Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Europazaletasun, Hirugarren bidea, Erreformismo
%28,21 308 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Y
Errepublikanoak (LR) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Christian Jacob Zentro-eskuina / Eskuina
Gaullismo, Kontserbadurismo, Kristau-demokrazia
%15,77 112 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Bilgune Nazionala (RN) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Marine Le Pen Eskuin-muturra
Frantses nazionalismo, Anti-immigrazio, Euroeszeptizismo
%13,20 8 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Frantzia Intsumisoa (LFI) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Jean-Luc Mélenchon Ezkerra / Ezker-muturra
Sozialismo demokratiko, Aurrerakoitasun, Sozialdemokrazia, Ekosozialismo
%11,03 17 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Alderdi Sozialista (PS) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Olivier Faure Zentro-ezkerra
Sozialdemokrazia, Aurrerakoitasun
%7,44 30 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Mugimendu Demokrata (MoDem) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  François Bayrou Zentroa / Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Kristau-demokrazia, Europar federalismo
%4,12 42 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Y
Demokrata eta Independenteen Batasuna (UDI) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Jean-Christophe Lagarde Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Kristau-demokrazia, Europazaletasun
%3,03 18 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Frantziako Alderdi Komunista (PCF) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Fabien Roussel Ezkerra
Eurokomunismo
%2,72 11 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Ezkerreko Alderdi Erradikala (PRG)
Guillaume Lacroix Zentro-ezkerra
Erradikalismo, Laizismo, Errepublikanismo, Liberalismo sozial
%0,5 3 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Europa Ekologia-Berdeak (EELV) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Julien Bayou Ezkerra
Ekologismo, Europar federalismo
% ? 1 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Frantzia Altxatuta (DLF) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Nicolas Dupont-Aignan Eskuina / Eskuin-muturra
Subiranismo, Gaullismo, Kontserbadurismo nazionalista
%1,17 1 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Errekonkista! (REC) 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak  Éric Zemmour Eskuin-muturra
Frantses nazionalismo, Kontserbadurismo nazionalista, Anti-immigrazio, Anti-islam.
Berria 2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak N
Koalizioak Koalizio-kideak
Elkarrekin (ENS) Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Horizons, Aurrerapen Lurraldeak, Agir, En Commun, Alderdi Erradikala
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) Frantzia Intsumisoa, Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista, Alderdi Sozialista, Ezkerreko Alderdia, Génération.s, Picardie debout, Elkarrekin!, Ekologia Belaunaldia, Demokrata Berriak, Bizitzaren aldeko Iraultza Ekologikoa, Langileen Alderdi Independentea, Réunion-en Alde
Eskuinaren eta Zentroaren Batasuna (UDC) Errepublikanoak, Demokrata eta Independenteen Batasuna, Zentristak
Frantziaren Aldeko Batasuna (UPF) Frantzia Altxatuta, Abertzaleak, Herri Batasun Errepublikanoa

Emaitzak

Parte-hartzea

Hauteskundeen parte-hartzea (Metropolitar Frantzian)
Parte-hartzea 1. itzulia 2. itzulia Bi itzulien
arteko aldea
2017 2022 Aldea 2017 2022 Aldea
12:00
%19,24
%18,43
0,81
%17,75
%18,99
1,24 0,56
17:00
%40,75
%39,42
1,33
%35,33
%38,11
2,78 1,31
Behin-betikoa
%48,70
%47,51
1,19
%42,64
%46,23
3,59 1,28

Emaitzak Frantzia mailan

2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak 
Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Aulkiak Bozak % Aulkiak
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria NUPES 5.949.119 26,16 4 6.772.556 32,64 138 142 85
Elkarrekin ENS 5.869.248 25,80 1 8.014.341 38,63 245 246 104
Bilgune Nazionala RN 4.248.537 18,68 0 3.589.269 17,30 89 89 81
Eskuinaren eta Zentroaren Batasuna UDC 2.569.926 11,30 0 1.509.366 7,28 64 64 66
Errekonkista! REC 967.335 4,25 0 0 b.
Besteak DIV 864.070 3,80 0 11.336 0,05 1 1 2
Divers gauche DVG 750.932 3,30 0 279.730 1,35 13 13 1
Divers droite DVD 437.052 1,92 0 192.912 0,93 9 9 3
Divers centre DVC 295.798 1,30 0 132.747 0,64 5 5 b.
Eskuin-muturra EXD 275.424 1,21 0 45.561 0,22 2 2
Ezker-muturra EXG 268.936 1,18 0 11.229 0,05 0 0
Erregionalistak (eta independentistak) REG 248.331 1,09 0 188.036 0,91 6 6 1
Erroldatuak 48.953.748 100 48.589.606 100
Abstentzioak 25.697.541 52,49 1,19 26.125.307 53,77 3,59
Parte-hartzea 23.256.207 47,51 1,19 22.464.299 46,23 3,59
Zuriak 362.193 1,56 1.239.928 5,52
Baliogabeak 149.306 0,64 477.288 2,12
Baliodunak 22.744.708 97,80 20.747.083 92,36
Iturria: lemonde.fr

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Nazio Biltzarraren egoera2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Hauteskunde sistema2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Hautagaitzak2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Emaitzak2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Erreferentziak2022Ko Frantziako Hauteskunde Legegileak Kanpo estekak2022Ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEkainaren 12Ekainaren 19Frantziako Bosgarren ErrepublikaFrantziako Nazio Biltzarra

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jorma SandelinFinlandiaLehoiPavel TonkovEuskal HerriaEspainiako geografiaKarmele JaioPortugalAmeriketako Estatu BatuakParisPigmentuAMIA analisiUrteBilintxArtzibarTaula periodikoaKike AmonarrizKaskabeltzBideokontsolaNazio Batuen ErakundeaEroankortasun elektrikoPedro Miguel EtxenikeLawfareTxikipediaDeba (ibaia)BaionaBarraskiloBakterioXerxes I.aPolinizazioEustakio MendizabalEtsaiakMasturbazioGiza eboluzioaIndar1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaZuhaitzHistoriaurreaSamuli PiippoInperioGorrindolIgor OyonoOihana EtxebarrietaIker VicenteDublinBegoña Muruaga LacaArabaTiranoEuskaraOñatiko UnibertsitateaOligarkiaAndrokantoFrida KahloErrobi (taldea)Ramona Zapatero ZapatelBernardo AtxagaMiren LeanizbarrutiaHertzainakDonostiaZireneSindikatuErrementari (filma)Giza eskubideakJuan Sebastian ElkanoKontrapasEuskarAbenturaAndoainPruden Gartzia🡆 More