1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1985eko urriaren 27 eta 1986ko martxoaren 23 bitartean ospatu zen.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren IX. edizioa izan zen, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko lehena, eta bertan, Euskal Herriko 90 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 21 saio izan zituen, bakoitzean goiz eta arratsaldeko ekitaldiak izan ziren, horien artean 14 final-laurden, 6 finalaurreko (goiz eta arratsaldeko saioak) eta finala. Finala 1986ko martxoaren 23an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Sebastian Lizasok irabazi zuen.
Guztira 90 bertsolarik eta 14 epailek hartu zuten parte.
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Sebastian Lizaso | 1867,00 |
2 | Jon Lopategi | 1850,50 |
3 | Xabier Amuriza | 1846,00 |
4 | Jon Enbeita | 1835,00 |
5 | Iñaki Murua | 1812,50 |
6 | Andoni Egaña | 1809,00 |
7 | Jon Sarasua | 1804,50 |
8 | Anjel Mari Peñagarikano | 1790,50 |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.