Éric Rohmer —jaiotza-izena: Jean-Marie Maurice Schérer— (Tulle, Frantzia, 1920ko martxoaren 21a - Paris, Frantzia, 2010eko urtarrilaren 11) zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria izan zen.
Éric Rohmer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice Henri Joseph Schérer |
Jaiotza | Tulle, 1920ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 2010eko urtarrilaren 11 (89 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa |
Hizkuntzak | frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, kazetaria, idazlea, gidoilaria, zinema-kritikaria, film-muntatzailea, irakaslea, aktorea, eleberrigilea, antzerki zuzendaria eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Cahiers du cinéma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jean Renoir |
Mugimendua | Nouvelle Vaguea |
Izengoitia(k) | Éric Rohmer eta Gilbert Cordier |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
|
Rohmer izan zen Nouvelle Vague mugimenduaren azken zuzendaria Munduko Bigarren Gerraren ondoren. Cahiers du cinéma agerkariaren arduraduna izan zen 1957tik 1963ra, bere lankide gehienek (Jean-Luc Godard eta François Truffaut tartean) trantsizioa egiten zuten bitartean film kritikariak izatetik zinemagileak izatera, nazioartean arreta bereganatuz.
Ospea mundu mailan lortu zuen Oscar Sarietarako izendatuta izan zenean 1969an Ma nuit chez Maud pelikularekin. Bi urte geroago Donostiako Zinemaldian sari nagusia eskuratu zuen Le Genou de Claire-rekin eta Veneziako Mostran 1986an Le rayon vert-ekin .
Bere heriotzaren ostean 2010ean, The Daily Telegraph egunkariko hil-mezuan deskribatu zuten "Frantziako Uhin Berriaren zinemagilerik iraunkorren" moduan, baita bere azken urteetan "oraindik publikoak ikusi nahi zituzten pelikulak egiteagatik" nabarmendu ere.
Zinema-irakaslea izan zen, eta zinema-kritikak idatzi zituen Gazette du Cinéma eta Cahiers du Cinéma aldizkarietan; 1957an Alfred Hitchcocki buruzko liburu bat idatzi zuen Claude Chabrolekin batera. Nouvelle Vague mugimenduko kidea izan zen. Hasieran film laburrak egin zituen; 1959an lehen film luzea egin zuen, Le signe du lion (Lehoiaren zeinua). Telebistarako film pedagogikoak ere egin zituen.
Rohmerren filmografiak bi sail nabarmen ditu; Contes moraux (Ipuin moralak) da lehena, zazpi filmetan gizon baten eta bi emakumeren historia umore handiz eta antzezle ezezagunekin, komedia moduan kontatzen duena: La collectionneuse (1967, Bildumagilea), Ma nuit chez Maud (1969, Mauderenean pasa nuen gaua), Le genou de Claire (1970, Claireren belauna). Gero bi eleberri klasiko egokitu zituen: La marquise d´O (1976, O-ko markesa) eta Perceval, le gallois (1978, Perceval, galiarra).
1980tik aurrera Comédies et Proverbes saila (Komediak eta esaera zaharrak) egin zuen; egunoroko pasadizoak kontatzen dituzten filmak, hizketen bat-batekotasuna, kronika kutsua eta umorea ezaugarri dutenak eta antzezle ezezagunekin eginak: La femme de l´aviateur (1981, Abiadorearen emaztea), Le beau mariage (1982, Ezkontza ederra), Le rayon vert (1986, Izpi berdea).
1990ean beste sail bat hasi zuen, Contes des quatre saisons (Lau urtaroetako ipuinak): Conte de printemps (1990, Udaberriko ipuina) eta Conte d´hiver (1991, Neguko ipuina).
Les Amours d'Astrée et Céladon (2007) du azken filma.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Éric Rohmer |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Éric Rohmer, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.