lapurdiko Herrietako Ezizenak

Lapurdiko herrietako ezizenak herrialde honetako herri bakoitzeko biztanleak izendatzeko jarri ohi diren ezizenak dira.

Batzuetan deskriptiboak edo herri honetako nortasun ikur bati erreferentzia egiten diotenak dira; gehienetan ironikoak edo peioratiboak, sarritan auzo-herrietakoek jarriak eta zenbaitetan norberak bere buruari harrotasunez eskainiak; batzuk oso zabalduak, beste batzuk gutxik erabilitakoak. Kasu guztietan herri-kulturaren adierazlea dira, Euskal Herrian eta munduko leku guztietan.

Ikerketak

Lapurdiren kasuan zerrenda osoa egin zuen Koldo Ameztoik Dena dela...Lapurdiko bere liburuan, iturri desberdinak erabiliz; ipuin bana ere egin zuen. Zerrenda horretan agertzen direnekin hasten dira taulako erreferentziak. Arruetarrak Lapurdiko herri guztietako euskarazko ezizenak biltzea lortu zuen, salbuespen ulergarri batekin: Bokale. Herri hau historikoki garai batzuetan herrialdetik kanpo egon da eta linguistikoki mendeetan gaskoiaren -okzitanieraren- eremuan egon da. Herriez gain udalerria izan gabe nortasun handiko auzo edo entitate batzuetakoak (Akotz, Arruntza, Elizaberri, Gerezieta, Olheta, Pausua, Urkodoi, Zokoa...) ere biltzen ditu; ezizen bakoitzaren ondoan herriarena eta -ko agertzen dira, adibidez Sator biltzaile Ahetzeko, goitizenak esateko euskaraz (Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Garaian...) egiteko dagoen ohiturari jarraituz.

Ameztoik erabili zituen iturri zaharragoen artean Julien Vinson hizkuntzalariaren Le Folk-lore du Pays Basque liburuan bildutakoak daude. Vinsonek ere herriaren izena-ko gehituz jaso zituen.

Okzitanierazkoak

Euskaraz bildu direnen aberastasunaz gain, herrialde honetako zenbait lekutan gaskoia edo okzitanieraren presentziak ere bere eragina utzi du, batez ere oraindik bizirik dagoen lekuetan edo auzo-herrietan. Hizkuntza honetan chafre deitzen direnak ere sarritan erabiltzen dira herrietako ezaugarriak azalerazteko. Herri hauetako okzitanierazko ezizenak bildu dira: Ahurti, Angelu (bi, herriko eremuaren arabera), Baiona, Bardoze, Biarritz (auzo batekoa), Bokale eta Gixune.

Iturriei dagokienez, tokiko monografia batzuekin batera Andreu de Horcada (fr. André Hourcade) ikertzailearen Bearnoko esamoldeei buruzko lanean Ahurtikoa (481.or.), Bardoze (417.or.) eta Gixunekoa (436.or.) jasotzen dira. Chafres gascons lanean Gaskoiniako asko bilduta daude; Lapurdiri dagozkion batzuk Pirinio Atlantikoetako goitizenen zerrendan daude.

Ezizenen zerrenda

Herria Ezizena Azalpenak
Ahetze Sator biltzaile
Ahurti Beti gose
Los mosquits

Okzitanieraz "eltxoak".
Ainhoa Saltsa jale
Angelu Galtza xuri (handi), galtza xuri
Pantalon handi
Los graolhèrs
Los malhons



Okzitanieraz graolhèr = "igel"

Malhon = "antxeta, kaio". Herriko elkarte baten izena da.
Arbona Nor gara gu
Arrangoitze Baxera egile
Dena makila
Azkaine Zoko moko
Zozo-moko
Baiona Gormant guz(t)iak
Atanturra handi
Judu eta kaskoin
Los carrècs
Okzitanierazko gormant (fr. gourmand) = jale handia.
Atanturra = literalki zintzilikario; "jende" esanahia du.
Juduak eta gaskoiak garrantzi handiko komunitateak dira Baionan.
Okzitanieraz carrèc = "kargu (politiko)". Hiriburukoak kargudunak direla adierazten du.
Bardoze Xarnegu arraza

Los sents
Xarnegu: gaskoi eta euskaldunen eraginen arteko nahasketa duen pertsona edo herria. Bardozen urtero "Xarnegu Eguna" izeneko jaialdia antolatzen da.
Gaskoiz sent (okzitaniera estandarrean sant) = "santu".
Basusarri Dena barta Barta urak estal dezakeen ibai baten ertzeko lautada da.
Beskoitze Itzain astidunak
Biarritz Oro sorgin
Sorginkeria

Los ahumats: Saint-Charles auzoa.



Gaskoiniako okzitanieraz hum (okzitaniera arautuan fum) = "ke". Los Sablacats (sable = "hondar") izeneko gunean 1764an ez zegoen etxerik; beranduago lantegi bat ezarri zelako "Gasaren auzoa" izena eman zitzaion eta bere tximinia altutik ateratzen zen keagatik auzokideek ahumats ("keztatuak") ezizena irabazi zuten. Desagertu zen lantegia egun Saint-Charles auzoa denaren barruan zegoen.
Bidarte Arrain saltzaile
Mot(t)o zuri
Dena dantzari
Idi adar haundi
Moko guri
Orain ez bezala, XVII. mendean 500 arrantzale biltzen zituen portua izan zuen.
Moto = "buruko zapi"; Bidarteko andrazkoek zapi zuria janzten zuten.



Biriatu Okots handi
Ardi zahar jale
Arrano jale
Bokale Los haurs Gaskoiniako okzitanieraz haur, haure = "arotz, errementari"; frantsesez ere (forgeron) erabilia, batez ere errugbi taldearekin. Forges de l'Adour lantegiak herri honetako eta auzo-herria den Tarnoseko historia markatu du; bien artean Ciutat de las Hargas ("Aroztegiaren Hiria", fr. Cité des Forges) delako auzoa dago eta Tarnosen Place Dous Haous (okzitaniera arautuan Plaça deus Haurs) izenekoa dago.
Donibane Lohizune Xokolat edale
Idia adar makur, idi adar: Akotz

Ikus Bidarten idi adar haundi; Akotz Bidarteren ondoan dagoen auzoa da.
Ezpeleta Haxoa prestatzaile
Sisti-sasta
Sistakeria
Axoa, alegia.
Zartakoka dabiltzanak

Getaria Dena sorgin
Moto zuri

Moto = "buruko zapi"
Gixune Miseria kantatzale
Los lolòis, los tolòis

Okzitanieraz lolòi = "gaixo"; -òi atzizkia gehienetan peioratiboa da.
Haltsu Bele jale
Esne saltzaile
Hazparne Tripa handi
Kopeta gora: Urkodoi
Hendaia Itsas lapur
Itsas ohoinak
Mantxeta handi


Mantxeta = "mauka mutur"
Hiriburu Arin eta airos
Itsasu Pinpi panpa
Gerezi saltzaile ainitz
Azhor-kakor
Makilakada dabiltzanak
Egun ere Itsasu gereziaren herria da.
Azhor-kakor= haserreak eta kolpeak.
Jatsu Sorgin beldur
Sorgin beldur ainitz
Kanbo Gormant handi
Arno edale
Larresoro Saski e(g)ile
Xipa xorro, xipa zorro

Xipa = "ezkailu"; arrain hori jaten dutenak.
Lehuntze Baratxuri jale
Lekorne Fatxada eder
Barne mendekios: Gerezieta
Lekuine Jende arina
Luhuso Hiritar uste
Makea Burua xut
Milafranga Kafe edale handi
Moda berri
Mugerre Asto ainitz
Sara Gizon ederra
Mintza(tza)ile eder
Ikatz-egile
Senpere Belaun buru handi
Nehor ez ageri: Apalaga

Uztaritzeko oihanaren erdian dagoen Apalagan ia inoiz ez duzu lagunik topatuko.
Urketa Ahi jale
Urruña Ohore handi
Ohore nahi
Oro(k) ezkondu nahi: Olheta
Langile barea: Pausua
Itsas ondarkin biltzale: Zokoa
Uztaritze Auzilari jende
Arno edale
Oihu handi: Arruntza
Arraxina saltzaile: Arruntza
Dantzari handi: Arruntza
Nehor ez ageri: Apalaga


Arraxina = "erretxinazko kandela"


Apalaga: ikus Senpere.
Ziburu Kaxkarotak nausi
Moto zikin
Ausart aire
Oro ohoin: Bordagain
Itsas ondarkin biltzale: Zokoa
Ziburu kaskaroten herria da.
Moto = "buruko zapi"

Denak lapur, alegia.



Zuraide Tipula jale
Tipula saltsa jale

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Tags:

lapurdiko Herrietako Ezizenak Ikerketaklapurdiko Herrietako Ezizenak Okzitanierazkoaklapurdiko Herrietako Ezizenak Ezizenen zerrendalapurdiko Herrietako Ezizenak Erreferentziaklapurdiko Herrietako Ezizenak Ikus, gaineralapurdiko Herrietako Ezizenak Kanpo loturaklapurdiko Herrietako EzizenakEuskal HerriaEzizenLapurdiPeioratibo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BakterioApalis flavigularisGuido MünchEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaKristalinoXVideosKongoko Errepublika DemokratikoaNafarroako ErresumaPott BandaEkologiaZarautzIñigo AstizAzaroaren 11FaxismoKanadaKono1977DastamenMApirilaren 11Hizkuntza-komunitateIñaki PerurenaMoluskuXenpelarEnergia berriztagarriEuskalkiUrtarrilaren 13LandareAtenasIraitz-sistemaJazzGazte TopaguneaInesa GaxenOVendetta (musika taldea)BirikaNASAUrkiKareharriAdimen artifizialFrantziako IraultzaKomoreakMarie EquiBizenta MogelAste SantuaSugaarTxinako Herri ErrepublikaArte erromanikoaBernart EtxepareAltzairuzko oihalaAlbert EinsteinOlaia InziarteAndoni SalameroIzen-sintagmaHaritzLaosIsaac NewtonMedinaTxalapartaOrkestraBilboko Burdin HesiaSoziolinguistikaLokomozio-aparatuAgurainAntzinako GreziaErromatar arkitekturaHomo sapiensErrusiar BalletakArrasateEuskal Autonomia ErkidegoaJuana WhitneyUgaztunArdiCharles CoburnOrnodun🡆 More