zuberoako Herrietako Ezizenak

Zuberoako herrietako ezizenak herrialde honetako herri bakoitzeko biztanleak izendatzeko jarri ohi diren ezizenak dira.

Batzuetan deskriptiboak edo herri honetako nortasun ikur bati erreferentzia egiten diotenak dira; gehienetan ironikoak edo peioratiboak, sarritan auzo-herrietakoek jarriak eta zenbaitetan norberak bere buruari harrotasunez eskainiak; batzuk oso zabalduak, beste batzuk gutxik erabilitakoak. Kasu guztietan herri-kulturaren adierazlea dira, Euskal Herrian eta munduko leku guztietan.

Ikerketak

Herrialde honetako herri gehienetako goitizenak bi lanetan bilduta daude:

Bi iturriek herria izan gabe nortasun handia duen Lanbara edo Lanbarre auzo sakabanatuko ezizena biltzen dute: "xarpheruak" edo "txarpeuak", hau da traperoak; auzoa Urdiñarbe, Garindaine eta Ainharberen artean banatuta dago.

Fusioen ondorioz Zuberoako udalerri asko gaur egun bi edo hiru herrik osatzen dute; herri bakoitzak bere ezizena duenez, taulan herriak bereizita agertzen dira.

Falta direnak

Bi iturri nagusiekin herrialdeko herri gehien-gehienetakoak biltzen dira. Falta direnen artean batez ere Pettarrako batzuk daude; gaskoia tokiko hizkuntza nagusia den hiru kasuez (Ozaraine, Erribareita, Jeztaze) Ozarainekoa hizkuntaz honetan jasota dago eta oso adierazgarria da: okzitanieraren eremuan egonik ere, auzo-herri biarneseko biztanleek herriaren euskal nortasuna aitortzen diote, los bascos d'Ossaranh ezizena erabiltzen baitute.

Ezizenen zerrenda

Herria Ezizena Azalpenak
Ainharbe Uhuñak,
uhuiñ saintiak
"Uhuña" = ohoina, lapurra
.
Aloze
Ziboze

Onizegaine
Kantari handiak
Lohiz estaliak, lohidestak

Bilañak

"Lohidestak" = lohiz guztiz zikinduta

"Bila(i)ña" = bilaua, gaiztoa.
Altzai

Altzabeheti

Zunharreta
Andrekari (handi)ak,
jokülariak
Dantzari handiak,
dantzari gaixtuak
Orijinalak
"Andrekari" = andrezale




Altzürükü Eskalanpu handiak "Eskalanpu" = eskalapoi, zurezko oinetakoak.
Arrokiaga Phapakariak,
karakoil-biltzaliak
"Phapakari" = borrokalari.

Arüe
Ithorrotze
Olhaibi
Atharratze

Sorholüze
Banitatusak,
ballentiusak

"Banitatusa" = zuhur, diruzalea

.
Barkoxe Xorro gorriak,
jinko faltsiak
"Xorro" = sabel
Barkoxtarrak, jainko faltsuak.
Berrogaine
Lahüntze
Bildoze


Onizepea
Ardatxeruak,
belhagiliak,
krepautak
Sonü egiliak
"Ardatxeru" = ardatz egile.
"Belhagilia" = sorgin

"Sonü egilia" = biolin jolea.
Domintxaine
Berroeta
Eskiula Bahanka biltzailiak,
karakoil biltzailiak,
serora bühürtekariak
"Bahanka" = barea


Etxarri
Etxebarre (Jente) er(h)oak,
erruak
Ezpeize
Ündüreine
Südür okerrak
Uzker-egile handiak
Gamere
Zihiga
Saintü-jaliak
Ahüntz basa lasterkazaliak
Garindaine Gaizki ikasiak
Gotaine
Irabarne
Fraidiak
Tziminuak
Hauze Agaramuntes urgüllutsiak Herria agramondarren menpean egon zen, eta harro omen.
Idauze
Mendi
Ardu-edale handiak
Txipazorruak
Iruri Proseskariak "Proseskariak" = liskartiak.
Jeztaze
Lakarri


Arhane


Sarrikotagaine

Intzaur jale handiak,
arto jale handiak,
asekariak
Laminak
,arnegü egiliak
,hüme-egiliak
Serora üzkü apalak
Kota gorriak





"Arnegü" = hitz zatarra


"Kota" = gona.
Larraine Jente karesant (handiak) (bena fripuak),
koki handiak,
uhuñak
Larraintarrak, "karesant" -maitakor- (baina "fripuak", bihurriak)
"koki" = bihurri
.
Lexantzü

Zunharre
Jente txarrak
,ardunoiak
Intzaur (intzagor) jale handiak
Ligi

Atherei


Ezpel zanko okerrak,
xorogorritarrak
Arrantzaliak,
laminak,
ezpel zanko okerrak
Liginaga

Astüe


Itzal jankinak,
lamina gose-jankinak
Asto handiak,
gose jandinak,
asto-bürü itzal-jankinak


"Jandinak" = gosez hiltzen ari dena.
Lohitzüne
Oihergi
Maule

Lextarre
Jente txarra,
jente tzar inpartinentak

Mendikota Bühamiak,
buhame galantak
Mitikile



Larrori

Mendibile
Tratalant,
burhauti,
gezürti,
trünpürrak
Basa saintu zanko mehiak,
kartakariak

"Tratalant" =zaldi tratante
"Burhauti" = akats bilatzaile

"Trünpür" = tranpati



Montori/Berorize Higanautak "Higanautak" = protestanteak; herriko historian biztanle asko protestanteak izan dira.
Muskildi Buhamiak,
aztal beltz handiak
Ospitalepea Izoztatü,
minakaisto,
gorejankin,
pergüt,
eskele,
güsak

"Minakaisto" = musu triste
"Gorejankin" = gosez bizi dena
"Pergüt" = miserable
"Eskele" = eskale
"Güsa" = zarpailote
Ozaraine
Erribareita
Los bascos

Okzitanieraz; ahoskera: /lus 'baskus/.

Ozaze
Zühara
Jente txar üxkü-xilotak
Oihü-egile handiak
Pagola Erlijione gabiak
Santa Grazi/Urdatx Kontrabandista salbajiak,
salbajiak,
kuntrebandixt salbaje handiak
Sarrikotapea Haien sendizaliak
Sohüta Jente herrestak,
serora bühürtiak,
jente bankarrotak
"Herrestak" = zabarrak
"Serora bühürtia" = erlijiobidea utzi duen moja
.
Urdiñarbe Jente desunesta
Ürrüstoi

Larrabile

Killakariak,
jokülariak
Kartakariak,
basa saintü zanko mehiak
"Killakari" (oc quilha hitzetik) = bolo jokalari

"Kartakari" = karta jokalaria
.
Zalgize
Doneztebe
Itzal hotzak


Beste guztiak, manexak

Goitizenen arloarekin zerikusia duelakoan herrialde honetako euskal hiztunek sortu duten hitz ezagun bat ere ekar daiteke gogora: "manexak". Zuberotarrek hala deitzen diete beste euskaldun guztiei. Battittu Coyosek "manexina" forma femeninoa ere jaso du.

Baretosekoak

Zuberoarekin era guztietako harremanak izan dituen Baretos ibarreko herri batzuetakoak, baita Sarraltzüne auzokoa ere, bildu zituzten Vinsonek nahiz Ziberoko herrien epixtola delakoaren egileak. Konparaziorako okzitanieraz jasotakoekin batera azaltzen dira ondoko taulan:

Herria Ezizena euskaraz Ezizena okzitanieraz
Aramitze/Aràmits Bühame müstrüak (ijito handiak) Eths graulhèrs, eths bohèmis
Arhantze/Ansa Karreterak (bide egileak) Los cabòs
Ereta/Areta Broia jale handiak Los hartanèrs, los cabècs
Inhasi/Hiars Jente itsusia
Landa/Lana Xerxebrütak (auzi bilatzaileak)
Sarraltzune/eth Barlanés Karreterak


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Tags:

zuberoako Herrietako Ezizenak Ikerketakzuberoako Herrietako Ezizenak Falta direnakzuberoako Herrietako Ezizenak Ezizenen zerrendazuberoako Herrietako Ezizenak Beste guztiak, manexakzuberoako Herrietako Ezizenak Baretosekoakzuberoako Herrietako Ezizenak Erreferentziakzuberoako Herrietako Ezizenak Ikus, gainerazuberoako Herrietako Ezizenak Kanpo loturakzuberoako Herrietako EzizenakEuskal HerriaEzizenPeioratiboZuberoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Juan de PadillaEkologismoKote CabezudoGanga (arkitektura)Kai NakaiEuskal HerriaBerotegi-efektuaFelzinsKristauBoleibolBiodibertsitateEmakumearen ugaltze-aparatuAndy WarholZumaiaAlbiste faltsuEuropako Esparru EkonomikoaArabiaAraztaileIsaac NewtonWikiBasamortuBakioInstagramMary Agnes ChaseVietnamBertsolari Txapelketa NagusiaIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaBeroLBXerocomus tumidusKonpantziaAlabamaKantauriItaliaZozoHiba AboukErrusiar BalletakAutarkia (ekonomia)BilboBagina1977Patxi ZubizarretaJacint VerdaguerFestina auziaTxalapartaIzurdeArdiGramoAnimaliaDeiaZatiki (matematika)DonostiaGazte TopaguneaOlinpiar JokoakEnergia elektrikoArtizarraKAMIA analisiLos XeyNorvegiaNafarroako ErresumaAmets ArzallusSarpenAmuarrainMikel Laboa2009UrkiUrtarrilaren 17Diego MaradonaHizkuntza-komunitateEuskal mitologiaMalen Osa🡆 More