Xole Erbiti: Nafarroako irakasle euskaltzalea

Xole Erbiti Arbilla (Ilarregi, 1942ko otsailaren 3a -Iruñea, 2009ko azaroaren 29a) nafar irakasle eta euskara sustatzailea izan zen.

Nafarroako lehen euskara teknikaria izan zen.

Xole Erbiti
Bizitza
JaiotzaIlarregi1942ko otsailaren 3a
HerrialdeaXole Erbiti: Bizitza, Erreferentziak, Kanpo estekak Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2009ko azaroaren 29a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakteknikaria

Bizitza

Ilarregiko Urrikenia baserrian (Ultzama) familia euskaldun batean sortu zen. Hiru ahizpetan zaharrena zen. 11 urterekin Iruñera bidali zuten ikastera, mojetara. Bertan hartu zuen etxean natural jasotako hizkuntzarekiko kontzientzia, Julia Fernandez Zabaletaren eskutik. Irakasle-ikasketak egin zituen Zaragozan, eta gero Zuzenbideko lizentziatura ere lortu zuen (1973).

Euskaragintzan

Nafarroako Foru Aldundian lanean hasi eta irakasle aritu zen Nafarroako eremu euskalduneko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, eskolaz kanpoko ordutegian. 1972an oposizio publikoa gainditu eta, Nafarroako lehen euskara teknikaria bilakatu zen 1973an, Hezkuntza Zerbitzuan sortu berria zen Euskara Atalean. 1975ean, Espainiako Gobernuak tokian tokiko hizkuntzen irakaskuntza hezkuntza-sarean legeztatu zuen. Erbiti ia 10 urtez aritu zen lan horretan. Euskararen Legea onetsi zenean, irakaskuntzako euskarazko baliabideak sortzen jardun zuen.

Eusko-Ikaskuntzako bazkide eta Bizkaiko Euskerazaleak elkarteko kidea izan zen. Kili Kili haur-lehiaketa antolatzen aritu zen Nafarroan, eta Lan ta Lan liburua banatzen. Nafar egunkari eta aldizkarietan ere idazten zuen: Vianako Printzea Erakundearen euskal gehigarrian eta Diario de Navarran (Nafar hizkuntza orrian). Herriko kontuak izaten zituen hizpide, pertsonaia ezagunak eta ez hain ezagunak, ohiturak eta mendiak, bai eta kirolak ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Xole Erbiti BizitzaXole Erbiti ErreferentziakXole Erbiti Kanpo estekakXole Erbiti19422009Azaroaren 29IlarregiIruñeaNafarroa GaraiaOtsailaren 3

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UztarriaBasajaunBlas LezoItsas pinuErrepublikaElizabeth WurtzelMaria AntonietaEguzki-loreHammurabiren KodeaTeknologiaTiranoAthleticHerri kirolDonibane GaraziXXXTentacionHedy LamarrIhes beteaGarazi ArrulaPedro Miguel EtxenikeEuskararen jatorriaFrida KahloTenperaturaCandela PeñaFuntzio (matematika)Pello OtxandianoLekeitioXabier LeteTxoria txoriBertsolaritzaKorrikaGarapen Jasangarrirako HelburuakMonarkiaBerriaArnaitz FernandezUntxiMusikaren historiaEtsaiakErrege BardeaPaulo AzpiazuParpain-arkuGas naturalGamelanBerri TxarrakInstagramOmango golkoaZortziko txikiAmeriketako Estatu BatuakEnergia geotermikoBernart EtxepareOihana EtxebarrietaErrubrika (hezkuntza)Contact (1997ko filma)Joseba SarrionandiaDCCPNerea IbarzabalWikidataDiario VascoEustakio MendizabalGiza eboluzioaAlmeneko bertso-eskolaSaguzarAsiaEuskal pilotaAntzinako EgiptoAntso III.a GartzeitzUgalketaDublinNeolitoaAbeltzaintzaNoëlle McAfee🡆 More