Willendorfeko Venusa

Willendorfeko venusa (alemanez: Venus von Willendorf) emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da.

Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen, Danubioko ibaiertzean, Josef Szombathy izeneko arkeologo austriar batek 1908an.

Willendorfeko venusa
Willendorfeko Venusa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Mugimenduapaleolitoko pinturak
Aurkikuntza lekuaWillendorf II (en) Itzuli
Aurkikuntza data1908ko abuztuaren 7a
Honen izena daramaWillendorf (en) Itzuli
Aurkitzailea edo asmatzaileaJosef Szombathy (en) Itzuli
KulturaGravettiarra
Ezaugarriak
Materiala(k)oolitic limestone (en) Itzuli
Dimentsioak11,1 (altuera) cm
Genero artistikoaPaleolitoko Venusa
Deskribapena
Kokapena
LekuaAustria
BildumaNatural History Museum, Vienna (en) Itzuli
Koordenatuak47°47′00″N 16°03′00″E / 47.7833°N 16.05°E / 47.7833; 16.05

Paleolitoko Venusetatik ezagunena da. Aurpegi zehaztugabea eta amatasunarekin lotuta dauden gorputzeko atalen handizkatze nabari bat (sabel handia, bular ikaragarriak eta hanka lodiak) dituzten emakume-irudiak dira. Erabat biluzik dagoen emakume lodi horren irudia Neolitoko eskultura egiptoar, greko eta Babiloniakoetan ere ohikoa zen.

Willendorfeko venusaren deskribapena

Emakume horren irudia, biluzik, 11,1 zentimetro garaieran, 5,7 zabaleran eta 4,5 lodieran 15 zentimetroko zirkunferentziarekin eta lodikotea, lekukoa ez den kareharrian zizelkatua izan zen, eta okre gorriz tindatua.

Irudiak frontaltasun-legea betetzen du, buruak, arinki, eskuineko bularralderantz begiratzen duela badirudi ere.

Errepresentazio konbentzionala dirudi, ez errealista, sabelaldea, bulba, ipurmasailak eta bularrak tamaina handikoak direlako. Azterketa askok, hor, ugalkortasunaren kontzeptuarekiko erlazioa dagoela ondorioztatu dute.

Eskuak oso argalak dira eta ia hautemanezinak. Aurpegia ez dago begi-bistan, burua ilekordak diruditen formekin estaltzen zaiolarik orrazkera edo txapel motaren batekin, eta aurrerantz okertuta dago.

Sabelaldean, zilborra irudikatuz, nabaria den hutsune bat ageri da. Izter lodien gainean pubis lodi bat hedatzen da.

Hankak anatomikoki oso egokiak badira ere, belaunak elkarrengandik gertuegi daude eta oinak irudikatu ez badira ere (edo galdu egin dira) banatuta egongo lirateke, eskultura orkatila parean bukatuko litzatekeelarik.

Zaintza

Venusa Vienako Naturhistorisches Museum, Historia Naturalaren Museoaren parte da. Lausselgo venusarekin eta Grimaldiren venusarekin batera Paleolitoko Venusik ezagunenetakoa da.

Hiru dimentsiotan

Willendorfeko Venusa 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Willendorfeko Venusa Willendorfeko venusaren deskribapenaWillendorfeko Venusa ZaintzaWillendorfeko Venusa Hiru dimentsiotanWillendorfeko Venusa ErreferentziakWillendorfeko Venusa Kanpo estekakWillendorfeko VenusaAlemanAntropomorfismoDanubio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Soinu kutsaduraJoxe Mari AgirretxeVeneziaXIX. mendeaHenry David ThoreauLezkaSan Andres eliza (Eibar)Maria BaldóProtestantismoMaurizia AldeiturriagaWolfgang Amadeus MozartCharles DarwinSokatiraCelsius graduEne begiek (abestia)JuduHormabularThe Shape of WaterBaiduLoteriaZumaiaGalaxia eliptikoZelulaBartzelonaSektore ekonomikoEuskaltzaindiaGoogleMariIP helbideOskorriProzesioBirkenwaldJoxe AzurmendiKolitis ultzeradunIlargiaren aldiEOrnodunSainte-JalleMarrazoNetiketaKatuPaul TanuiChazey-sur-AinPeziza ammophilaEuskal Pentatloi SariaXVIII. mendeaZaloa GómezTximeletaErrobi (taldea)Eguzki-sistemaPepito IantziGiza eskubideakPinuFrantziako IraultzaEuskal antzerkigintzaBotere-banaketaHinduismoMetal AroaPulveroboletus hemichrysusAireportuNeoconger mucronatusAmarotzEguzki-energiaFilosofia politikoMarie EquiAztarna ekologikoBizantziar egutegiaGreziaItaliaLeBron JamesTxikipediaAmaiur gaztelu baltzaJaponiaInaxio PerurenaHistoriaurreaBerlingo harresiaULMA TaldeaIkaskuntzaren Diseinu Unibertsala🡆 More