Weeds telesail estatubatuar bat da, Jenji Kohanek sortua eta Lionsgate Televisionek ekoiztua Showtime telebista katerako.
EE.BBtan telesail hau, Showtime ordaintzeko telebista kateak igorri zuen bere 7 denboraldietatik zehar, lehenengo denboraldia 2005 ko abuztuaren 8tik urriaren 10era izanik, eta zazpigarren denboraldia eta dirudienez azkena, 2011ko ekainaren 27tik irailaren 19ra izanik. Zazpigarren denboraldia 2011ko irailaren 27an lehengo aldiz aurkeztu zen. Espainian, estrenaldia Canal + eskutik izan zen 2006ko irailaren 18. Hala ere, Cuatro katean ere bai igortu zuten, baina 3. denboraldia amaitzean kendu egin zuten ikusleria baxua zelako. Telesaila guztira 89 kapitulu ditu, bakoitza ordu erdiko luzerarekin.
Weeds | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jenji Kohan (en) |
Izenburua | Weeds |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 102 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Marihuana |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, Umore beltza, satira, abenturazko telesaila eta polizia-telesaila |
Iraupena | 26 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Craig Zisk (en) |
Antzezlea(k) | |
Mary-Louise Parker Hunter Parrish Elizabeth Perkins Kevin Nealon Tonye Patano Romany Malco Alexander Gould Andy Milder Allie Grant Justin Kirk Indigo Danièle Watts Zooey Deschanel Joey Luthman Demián Bichir Pablo Schreiber Hannah Marks (en) Michelle Trachtenberg Aidan Quinn Brooke Smith Chris Williams Martin Short Brooke Langton Albert Brooks Devon Gearhart Matthew Modine Mary-Kate Olsen Daryl Sabara Sprague Grayden Snoop Dogg Haley Hudson Justin Chatwin Jeffrey Dean Morgan Allison Janney Manuel Urrego (en) Gloria Garayua Kevin Alejandro Lochlyn Munro Vincent Laresca Seychelle Gabriel Brent Sexton Carrie Fisher Lorna Raver Larry Joe Campbell Rodney Rowland Alanis Morissette Jennifer Jason Leigh Martin Donovan Shoshannah Stern Eric Lange (en) Ayla Kell Eden Sher Peter Stormare Richard Dreyfuss Dale Dickey Aisha Hinds Rachel Ticotin Julie Bowen John Ross Bowie Kat Foster (en) Jillian Rose Reed Andrew Rothenberg Holland Roden Olga Sosnovska Iqbal Theba Tequan Richmond (en) Stephnie Weir Natalie Dreyfuss David Clennon Jenji Kohan (en) Lisa Darr Amy Aquino (en) Eric Nenninger (en) Ken Lerner Debra Mooney (en) Erin Sanders Todd Stashwick (en) Michael Eric Reid Mateus Ward Bob Odenkirk Meredith Scott Lynn Todd Giebenhain (en) Dan Bucatinsky Ike Barinholtz David Julian Hirsh (en) Linda Hamilton Forrest Landis Michael Harney Peggy Stewart Meital Dohan (en) JD Cullum Matt Nolan (en) Jay R. Ferguson Page Kennedy Franc Ross Craig Anton Clayton Rohner Michelle Krusiec Jane Lynch Concetta Tomei (en) Shawn Schepps Ron Canada Dave Thomas Lily Knight Bob Koherr Patricia Belcher Kay Panabaker Lexington Steele (en) Matt Schulze James MacDonald Emilio Rivera Lee Majors Kate del Castillo. Ellen Hollman John Fleck Currie Graham Chris Marquette Jamie Renée Smith (en) Kate Micucci (en) Judith Hoag James Hanlon Gary Anthony Williams Lindsay Sloane Andy Umberger Chad Lindberg Daniel Roebuck Kevin Sussman Bill Fagerbakke (en) Tim Guinee Aubrey Dollar (en) Catherine Reitman Nate Mooney Natasha Lyonne Ariela Barer | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Lionsgate Television (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Malvina Reynolds |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Showtime |
Hasiera-data | 2005eko abuztuaren 7a |
Amaiera-data | 2012ko irailaren 16a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York, Los Angeles, San Diego, Seattle, Connecticut, Dearborn (Michigan) eta Kopenhage |
Argumentu nagusia | familia disfuntzionala eta Marihuana |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Primetime Emmy Award for Outstanding Main Title Design (en) Golden Globe Award for Best Television Series – Musical or Comedy (en) Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Drama (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Female Actor in a Comedy Series (en) Directors Guild of America Award for Outstanding Directing – Comedy Series (en) Satellite Award for Best Actor – Television Series Musical or Comedy (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Lead Actress in a Comedy Series (en) Satellite Award for Best Actor – Television Series Musical or Comedy (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Lead Actress in a Comedy Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Directing for a Comedy Series (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Female Actor in a Comedy Series (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Female Actor in a Comedy Series (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by an Ensemble in a Comedy Series (en) Satellite Award for Best Supporting Actress – Series, Miniseries or Television Film (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Female Actor in a Comedy Series (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by an Ensemble in a Comedy Series (en) Satellite Award for Best Actor – Television Series Musical or Comedy (en) Satellite Award for Best Actor – Television Series Musical or Comedy (en) Satellite Award for Best Supporting Actor – Series, Miniseries or Television Film (en) Satellite Award for Best Television Series – Musical or Comedy (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Lead Actress in a Comedy Series (en) Satellite Award for Best Actor – Television Series Musical or Comedy (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Supporting Actress in a Comedy Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Supporting Actress in a Comedy Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Cinematography for a Half-Hour Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Supporting Actress in a Comedy Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Single-Camera Picture Editing for a Comedy Series (en) Writers Guild of America Award for Television: Comedy Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Single-Camera Picture Editing for a Comedy Series (en) Komediazko telesail onenaren Primetime Emmy Saria Primetime Emmy Award for Outstanding Cinematography for a Half-Hour Series (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Casting for a Comedy Series (en) NAACP Image Award for Outstanding Supporting Actor in a Comedy Series (en) Golden Globe Award for Best Television Series – Musical or Comedy (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Casting for a Comedy Series (en) Golden Globe Award for Best Television Series – Musical or Comedy (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Casting for a Comedy Series (en) NAACP Image Award for Outstanding Supporting Actor in a Comedy Series (en) NAACP Image Award for Outstanding Supporting Actress in a Comedy Series (en) Satellite Award for Best Television Series – Musical or Comedy (en) |
webarchive.loc.gov… | |
|
| Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Agrestic deituriko fikziozko kaliforniar hiri batean girotuta dago. Telesaila Nancy Botwinen (Mary-Louise Parker) bizitza kontzatzen du, etxeko ama bat, bere senarraren (Judah) heriotza duela gutxikoa izanik. Ustekabean, marihuana saltzen hasten da bera bizi den auzo nahiko dirudun bateko auzokideen artean, orain arte duen erdi-klaseko bizitza maila mantendu ahal izateko. Bere bizitza osoa, bere semeen inguruan igarotzen da, Shane (Alexander Gould), zortzi urteko ume nahiko bitxia eta bakartia eta Silas Hunter Parrish Silas, sexuarekin obsesionatuta dagoen nerabea. Hirurak Agrestiken bizi dira, auzo idiliko eta paregabea dirudiena, baina benetan sekretu asko gordetzen dituen auzoa.
Fikziozko telesail hau, Agrestic deituriko irudimenezko hiri batean kokatzen da, Los Angelesen, California. Lehenengo denboraldian familia protagonista edo nagusia aurkezten du, Botwindarrak. Nancy Botwin, Judah Botwinen heriotzaren ondorioz alargun geratzen da; Judah Bowin bere semeekin korrika zebilela bihotzekoak jota hiltzen da. Telesailaren lehenendgo denboralidetan,Nancyren semeak, Silas eta Shane, Agrestickeko ikastetxe publikora joaten dira bertan ikastera. Lehenengo denboraldian Silasek 15 urte ditu eta Shanek berriz 10.
Judarekin zuen bizi-maila mantendu ahal izateko, Nancy marihuana saltzen hasten da bere lagun eta auzokideen artean. Andy Botwin,Judaren anaia txikia, Botwindarren etxera mugitzen da Nancyry bere kontuekin laguntzeko. Badirudi ez duela ezer egiten eta momentu askotan Nancy zirikatzen du. Nancyren droga hornitzailea Helya James da eta era berean Andyren laguna da.
Denboraldi honetan Nancyren gorabeherak ikusten ditugu; hasieran berezoak galtzen ditu marihuana legezkoa ez delako. Horren ondorioz eta bere kontularia, laguna eta bezeroa den Doug Wilsonen laguntzarekin, okindegi bat irekitzen du estalki baten moduan eta horrela bere irabaziak justifikatu ahal ditu. Silas, seme nagusia, Meganekin erlazio bat hasten du (Megan ikastetxeko neska ederra eta gorra da. Shane aldiz, bere aitaren heriotza ezin du oraindik ulertu eta modu bitxian jokatzen du.
Nancyren antagonista auzoan Celia Hodes da, manipulatzaile sutsua eta edertasunarekin obsesioa duen emakumea. Celia gurasoen asoziazioko burua da eta bere senarra Deanekin eta alaba Quinnekin ez du erlazio ona. Quinn Silasen neskalaguna da telesailaren hasieran eta sexualki aktiboa da. Alaba txiki bat du, Isabel 11 urte dituena; gehiegizko pisua du eta bere amak hitz negatiboak esaten dizkio bere egoeraren inguruan, ala ere, badirudi nahiko heldua dela duen urteetarako.
Bigarren deboraldia hau kutsu komikoa izaten jarraitzen duen arren, izera nahiko iluna du, izan ere, Nancy droga trafikatzaileen munduan sakonki murgiltzen da. Bigarren denboraldian Shanek 11 urte ditu eta Silasek 16. Nancy eta Conrad (Helyaren iloba) etxe bat alokatzen dute haien marihuana laborantza hazteko. Denboraldi honetan Nancy Peterrekin ezkontzen da izan ere,Peter Nancyren negozioak ezagutzen ditu eta orduan ezin izango du bere kontra testigatu. Dougen abokatuaren akats baten ondorioz, Celia Hodes kontseilari postu bat lortzen du hirian eta ondorioz, drogen kontrako kanpainari hasiera ematen dio.
Silas eta Meganen arteko erlazioa kulunkan dabil: ikastetxea amaitzean ez dira berriz ikusiko. Orduan Silas Megan haurdun uzten saiatzen da, baina ez du lortzen eta ondorioz haien erlazioa behin betirako apurtzen da. Andy armadara ez joateko ahalegin guztiak egiten ditu eta rabino bihurtzeko ikasketak hasten ditu, ondorioz ezin izango du armadaren kide bihurtu. Asmo honi jarraituz, Yael Hoffman (rabinoen ikastetxeko burua)ezagutzen du eta erlazio labur bar mantentzen dute.
Denboraldia aurrera doan heinean, Nancyren semeak bere negozioen berri izaten dute. Shane, ikastetxean eroso sentitzeko arazoak handitu egiten dira eta Gretchen deituriko neskaz erakarrita sentizen da, hala ere, berarekin apurtzen du Andyren neskalagunarekin obsesio itzela duelako, Kat.
Denboraldiari amaiera emateko, armeniar batzuk Nancyren etxearen inguruan haien marihuana laborantzak dituzte eta Nancy mehatxatu egiten dute. Beldurraren ondorioz Peterrei esaten dio eta hau neurri gogorrak hartzen ditu armeniarren kontra.
Weedsen hirugarren denboraldia subtrama askorekin hasten da eta bigarren denboraldiko azken zatian ikusitakoarekin jarraitzen du. Celia U-Turnen merkantzia aurkitu eta suntsitu egiten du, ondorioz, Nancy berarentzat lan egitera behartuta ikusten da. Silas atxilotu egiten dute, eta ondorioz zerbitzu komunitarioak betetzera zigortzen dute. Silas eta Shane adin berekoa dira, baina denboraldi honetan Shane 12 urte beteko ditu.
Denboraldi honetan Nancyren bigarren lanpostu legala ikusiko dugu: Sullivan Groffentzat idazkari lanak egiten. Silas bere amaren marihuana saltzen hasten da Judah ezizenarekin eta Tara ezagutzen du, neska kristaua eta marihuana erretzailea. Shane eta Isabel ikastetxe ultraerlijioso batean ezagutzen dira eta lagun egiten dira. Shane bere hildako aitarekin hizketak izaten ditu. DEAren deia Nancy guztiz beldurtzen du, ikertua izateko beldurra baitu. Ondorioz Nancy Valerie ezagutzen du, Peterren lehenengo emaztea.
Groff etxe berri bat oparitzen dio Celiari, ondorioz Doug gurutzea lapurtzen du eta Nancyren laborantzen barruan kokatzen du. Ondorioz laborantzak mugitzera behartuta ikusten dira. Andy laburki sartzen da pornoaren munduan. Conrad eta Nancy elkarrekin erlazio bar hasten dute baina ez du izango etorkizun askorik. Gero, Nancy Guillermo Diazi(trafikante mexikarren burua)laguntza eskatzen dio bera babesteko izan ere, motorista batzuk Nancy mehatxatzen dute bere merkantzia txarra saltzeko. Denboraldiaren amaieran, Nancyren etxea sutan ageri da Guillermok motoristen etxean egindako sutearen ondorioz. Sute hau auzo guztian zehar zabaltzen da.
Laugarren denboraldiko lehenengo kapitulua, hirugarren denboraldiaren azkenen kapituluarekin hasten da, Little Boxes kantarekin alegia. Denboraldi honetan Silasek 17 urte ditu eta Shanek 13 urte.
Etxea sutean galdu ondoren Nancy etxez aldatzea erabakitzen du bere familiarekin batera; Ren Mar deituriko fikziozko herria, Californian. Familiaren etxe berria Andy eta Judahren aitaren etxearen alboan dago. Celia marihuanaren laborantzarako zegoen etxearekin lotzen dute eta ondorioz espetxeratzen dute, hala ere, askatasuna lortzen du Nancy zelatatzen eta salatzen laguntzen badu. Andy Dougekin bat egiten du eta elkarrekin etorkinak muga mexikarretik pasatzen sahiatzen dira. Isabelle Celiarekin beste etxe batera mugitzen da bere amarekin Detroitra joan beharrean. Silas marihuanaren laborantzarako gela bat aurkizen du gazta denda baten biltegian; denda hau, 10 urte nagusiago den ama ezkongabea eramaten du: Bitartean, Silas klaseko mutil "txarrenara" erretilu batekin jotzen du eta ondorioz, Simone eta Harmonyren arreta deitzen du.
Nancy, Guillermo Diazi esker, amentzako arropa saltzen duen denda batean lan egiten hasten da. Baina denda hori estalkitzat erabiltzen dutela konturatzen dan; Mexikoko eta EEBB mugak lotzen dituen tunel bat da.
Azken kapituluan, Esteban Nancyren salaketaz berri izaten du eta orduan, Nancy harrapatzen du. Baina Nancy, seme bat itxaroten ari direla aitortzen dio, ondorioz, Nancy bere etxean hartzen du erditzearen egunerarte.
Nancy Estebani semearena aitortu ondoren, bizia barkatu egiten dio baina zenbait baldintzekin: bizkartzaina eraman behar du eta amatasun probak egin beharko ditu, itxaroten ari diren semea benetan berea den eta sexua jakiteko. Nancy bere ahizparen etxera bidaltzen du Shane. Bitartean Silas marihuana saltzeko negozioa irekitzen du Nancyren aurrezkiekin.
Quinn Celiaren ordez dirua jaso nahi du. Celia EEBBtara itzultzen denean Nancyren "sekretua" aurkitzen du. Baina denborarekin, Silas eta Shane Estebanen etxera mugitzen dira. Sei hilabete beranduago, Esteban ezkontzeko eskatzen dio Nancyri baina orduan bien bitartean Pilar Zuazo agertzen da. Azkenean Nancy semea erditzen du baina Esteban benetako aitatzat agertzea ez du gustoko eta Andyri eskatzen dio aitasun gutuna sinatzeko. Tiroteka batean, Shane beso batean zauritzen dute, baina Nancyren ustez benetan tirokatu nahi zutena bera zen.
Celia Nancyren "taldea"( Doug, Dean, Sanjay, Ignacio and Isabelle) batu egiten du marihuana saltzen hasteko. Denboraldi hau Nancy eta Pilarren arteko liskar batekin amaitzen da. Orduan Pilar hil egiten da Botwindarren kide bat tirokatu egiten duelako.
Shane Pilar erail ondoren, Botwindarrak iparraldera mugitzen dira. Geroago Andy-k beraiekin bat egiten du Audrarekin apurtu ondoren. Haurtxoaren jaiotza ziurtagiria izan barik, Nancy, Andy, Silas eta Shane, ezin izango zuten kanadiar muga zeharkatu, ondorioz, Newmansarren identitatea hartzen dute eta Seattlen finkatzen dira. Silasek 19 urte ditu eta Shanek 15.
Nancy, Andy eta Silas inguruko hotel baten lan egiten hasten dira, eta Nancy haxixa ekoizten hasten da. Familia guztia lanean dabilen bitartean, Shaneek Stevie zaintzen du. Bitartean, Cesar Estebani bere sema non dagoen eta berreskuratzeko eskatzen dio. Ren Marko etxean pistak bilatzen zeudela, Dougekin topo egiten dute eta Botwindarrak non dauden esatera behartzen dute .
Espainian, sei denboraldi eman zituzten Canal+ ordaintze-katearen bitartez, estreinaldia 2006 irailaren 18an izanik. Denbora igaro ahala, Cuatro katean eman zuten, ostiraleko "prime time" gunean, baina porrot izugarria izan zen. Izan ere, katearen bataz bestekoaren lau puntu azpitik geratu zen. Orduan, larunbateko "late night" gunera igaro zen, katearentzat onak ziren emaitzak jasoz; katearen bataz bestekoa baino bi puntu gorago geratu zen. Hala ere, telesail eskaintzatik kendu egin zuten hirugarren denboraldia amaitu zenean, audientzia maila baxua zuelako. Latinoamerikan Movie City katearen bitartez igorri egiten da eta Estatu Batuetan, Showtime telebista katearen bitartez.
Nancy Botwinen papera egiten duen aktoreak, Mary-Louise Parker-ek, telesaila utziko zuelaren zurrumurruak zabaldu ziren; orduan telesailari beste denboraldi bat gehitu zitzaion.
Saria | Izenburua | Irabazlea | Urtea |
---|---|---|---|
Satellite Sariak | Aktoresa hoberena komedia edo musikal telesail batean | Mary-Louise Parker | 2005 |
Urrezko globoa | Aktoresa hoberena komedia, musikal eta telesail batean | Mary-Louise Parker | 2006 |
Writers Guild of America] | Gidoio hoberena komedia telesail batean | Jenji Kohan | 2006 |
Young Artist | Aktore hoberena eta gazteena telesail batean | Alexander Gould | 2006 |
Satellite Sariak | Aktore hoberena komedia edo musikal telesail batean | Justin Kirk | 2008 |
Emmy | Argazkilarintza hoberena ordu erdiko telesail batean | Michael Trim | 2010 |
1. Showtime kateko web gune ofiziala [1]
2. Weeds telesailari buruzko informazio orokorra [2]
3. Canal +ko linka [3]
4. Weeds gaztelaniazko Wikipedian[4]
5. Weeds ingelesko Wikipedian [5]
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Weeds, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.