Virginia Techeko sarraskia (Blacksburg, Virginia, AEB, 2007ko apirilaren 16a) Virginia Tech deritzon Virginiako Institutu Politeknikoa eta Unibertsitate Publikoan izandako hilketa masibo bat da.
Zorigaiztoko gertaera honetan, 33 pertsonek galdu zuten bizia, tiroketari hasiera eman zion autorea barne eta 29 pertsona larri zaurituta geratu ziren. Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateko historiaren unerik latzenetakoa izan da.
Virginia Techeko sarraskia | |
---|---|
Mota | school shooting (en) murder–suicide (en) masa hilketa tiroketa masibo |
Data | 2007ko apirilaren 16a |
Kokaleku | Virginia Tech (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Parte-hartzaileak | Seung-Hui Cho (en) |
Helburu | Virginia Tech (en) |
Pertsona hilak | 33 |
Pertsona zaurituak | 25 |
Sarraskiaren egilea Cho Seung-Hui izan zen, Virginian hezitako Ingeles literatura ikasten zuen hegokorearra eta unibertsitatean bizi zena.
Lehenengo tiroa 07:15ak aldera gertatu zen West Ambler Johnston Halleko ikasle egoitzako logeletan. 800 bat ikasle berri zeuden han eta bi pertsona hil ziren hasiera honetan.
Bi ordu geroago, Seung-Huik Norris Hallen hasi zen tiroka, hasierako geletatik 600 metrora, Ingeniaritzako eraikuntzan, eta 30 pertsona hil eta 29 zauritu arte ez zen geratu. Hiltzaileak 2 arma erabili zituen: 9mmko Glock 19 bat eta 22 kalibreko Walther P22 bat. Ikasleek, alde egin nahian, eraikuntzaren leihoetatik egin zuten salto. Egoeraren berri izan bezain pronto, unibertsitateak klaseak bertan behera utzi eta ikasleei logeletan egoteko eta leihoetan ez agertzeko aholkua eman zien.
Hasiera batean 2 erasotzaile ote ziren susmoa izan zen, baina badirudi dena batek egin zuela; ikertzaileek ez dute oraindik argitu erasotzailea nola ezkutatu zen 2 ordu horietan eta nola mugitu zen distantzia horretan. Egia esan, apirilaren 2 eta 13an ere unibertsitatean bonba jakinarazpenak jaso zituzten eta, gertakizun hauen egunean, alerta haiek egin zituena harrapatzen laguntzen zuenarentzako 5.000 euroko saria eskainita zegoen. Oraindik ez dakigu, gertakizun hauek Cho Seung-Huirekin zerikusia duen ala ez.
Poliziaz inguratuta eta irtenbiderik gabe, Seung-Huik bere buruaz beste egin zuen. Unibertsitatean hurrengo egunean eman zuen haren berri eta unibertsitateko campusean bizi zen ikasle bat zela argitu zuen. Poliziak esan zuenez, azken urtean zegoen 23 urteko ikasle hegokorearra zen.
Los Angeles Times egunkariaren arabera, Seung-Huik aste pare bat, behintzat, egon zen erasoa planifikatzen eta tarte horretan erosi zituen bi pistolak. Ziurrenik, aspalditik izango zuen asmoa eta hor erabaki zuen benetan gauzatzea.
Tiroketa batetik bestera geratu ziren 2 orduetan, hiltzailea New Yorkeko NBCra bere berri bidali zuen. Ez zuen helbidea ondo jarri eta berandu iritsi zen; horrela, arreta jartzerik ez zen izan , sarraskia egin baino lehen. Manifestu bat, argazkiak eta bideoak bidali zituen, gizarteari zion gorrotoa adieraziz. Cho Seung-Huik beti hitz egiten dion zuzen-zuzen kamerari:
Era horretako 27 fitxategi zeuden DVDan, 10 minutu denera.
Cho Seung-Huik 43 argazki ere bidali zituen, denetan kamera edo bere burua pistolaz apuntatzen.
Hiltzailea kenduta, 61 pertsonek jasan zituzten tiroak: 32 hil egin ziren eta 29 zaurituta geratu ziren.
Bi ikasle izan ziren:
Ikasleak:
Irakasleak
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Virginia Techeko sarraskia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.