Viktor Pintxuk

Viktor Mykhailovytx Pintxuk (Ukraineraz, Віктор Миха́йлович Пінчýк; Kiev, 1960ko abenduaren 14an jaioa) enpresaburu eta oligarka ukrainar bat da.

2021. urtean, Forbes agerkariak Ukrainako bigarren pertsona aberatsenentzat jo zuen 2.500 milioi dolarreko jabetza kalkulatuta. Bere jabetzetan aktibo industrialak sartzen dira, hala nola tutuen eta hodien ekoizpena, trenbide-ibilgailuen gurpilak, altzairu eta aleazio bereziak, makineria eta komunikabideak.

Viktor Pintxuk
Viktor Pintxuk
Ukrainako diputatua

2002ko maiatzaren 14a - 2006ko maiatzaren 25a
Hautetsia: 4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Ukrainako diputatua

1998ko maiatzaren 12a - 2002ko maiatzaren 14a
Hautetsia: 3rd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKiev1960ko abenduaren 14a (63 urte)
HerrialdeaViktor Pintxuk Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Viktor Pintxuk Ukraina
Talde etnikoaJuduak
Familia
Ezkontidea(k)Olena Pinchuk
Familia
Hezkuntza
HeziketaNational Metallurgical Academy of Ukraine (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaCandidate of Technical Sciences (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekintzailea, mezenasa, Promyshlennik (en) Itzuli eta oligarka
Jasotako sariak
Kidetza4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
3rd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLabour Ukraine (en) Itzuli
pinchukfund.org

Olena Pintxuk bere emaztea Ukrainako presidente ohi Leonid Kutxmaren alaba da.

Pintxuken jabetzak bi enpresaren bidez kudeatzen dira batik bat. EastOne Group LLC Londresen kokatua dago, eta inbertsiorako, proiektuak finantzatzeko eta finantza-aholkularitzarako nazioarteko enpresa bat da. Ukrainan Interpipe Group taldearen jabe da, bertako hodi, gurpil eta altzairu-ekoizle nagusietakoa.

Ibilbide pertsonala

Pintxuk 1960an jaio zen Kieven, guraso juduak zituen, eta laster Dnipropetrovsk hiri industrialera joan ziren bizitzera.

Bere jabetzako arte galeria bateko biografia ofizialaren arabera, Dnipropetrovsk-eko Metalurgia Institutuan graduatu zen, industria-ingeniaritzako doktoretza batekin 1987an; eta hiru urte geroago, Interpipe sortu zuelarik, bere izenean patentatutako berrikuntzetan oinarrituta negozioa egiten hasi zen, berrikuntza horiek Sobietar Batasuna zeneko metalurgia-fabrika nagusietan sartu baitziren. Biografia ofizialetatik aparte, fortuna pribatizazio garai kaotikoan egin zuela argitaratu dute beste batzuek; bereziki, Elena Kutxmarekin ezkonduta egonez, Leonid Kutxma presidentearen suhia bilakaturik alegia, 1994-2005 agintaldiko pribatizazio eskema ez oso argietan egin zuela dirutza.

Diruarekin eragin mediatikoa irabazten saiatu den gizona da. ICTV, Novy Kanal eta STB telebista kanalen eta egunkari tabkoide ezagun baten (Fakty i Kommentarii) jabea da. Urtero Kieven zenbait urtez konferentzia bat babestu izan zuen zeinean Tony Blair, Bill Clinton eta Hillary Clinton ohiko gonbidatuak izan diren (Yalta European Strategy edo YES izeneko biltzarra). Luxurako ere erabili du dirua, nola ez: 50 urte bete zituenean, 4 edo 5 milioi dolarreko jaia antolatu zuen Courchevel eski estazioan, Alpeetan, non Cirque du Soleilen aktuazioa egon zen, eta Alain Ducasse sukaldari izarra jana prestatzen. Show-businesseko izarrekin egotea ere gustatzen zaio: Elton John laguna du, Paul McCartneyren kontzertu ireki bat antolatu zuen Kieven 2008an, eta 2016an YES biltzarreko bere gonbidatu nagusia Kevin Spacey izan zen.

Errusiar oligarkak bezala, Londresen luxuzko etxeak erosi izanagatik ere ezaguna da. Izatez, garai batez Londresko etxe erosketa garestienaren errekorra berea izan zen, 80 milioi libratako villa bat Kensigntonen, emaztearen bidez erosia 2008an.

Kryvorizhstal auzia

2004an, Pintxuk eta Rinat Akhmetov Ukrainako gizon aberatsenek Kryvorizhstal altzairuzko fabrika erosi zuten 800 milioi dolarren truke. Leonid Kutxma presidenteak, Pintxuken aitaginarrebak, estatuaren aktiboen salmenta hori baimendu zuen, baina lehiakideek salatu zuten merkatuko preziotik oso azpitik ordaindu. Geroago, Julia Tymoxenkoren lehen gobernuak salmenta hori atzerarazi zuen, eta enkante publikoan (telebistaz emanikoa) 4.800 milioi dolarretan bersaldu zen. 2006an, eta eroslea Lakshmi Mittal (Mittal Steel) izan zen, gero ArcelorMittal bihurtuko zen taldearen orduko izena.

Londresko Kolomoysky-Boholiubov auzia

2015ean, Pintxukek auzitara eraman ziruen Ihor Kolomoysky eta Hennadi Boholiubov Ukrainako beste oligarka batzuen aurka Londresko Justizia Auzitegi Nagusian, 2004an Ukrainako meatzari-konpainia bat erosteko saiakerak zirela tartean. Krivorozhskiy Zhelezorudnyy Kombinat (KZhRK) izeneko lantegia erosi zuten Kolomoysky eta Boholiubovek 143 milioi dolarretan, baina jokaldian tratua omen zegoen jabetza Pintxukek hartuko zuela (Pintxuken arabera). Operazioa berez zen susmagarria zen KZhRK-ren balioa salmenta preziotik oso gora zegoen, eta baita auzia argitu zezaketen bi pertsona gako hilda zeudelako, auziko prozeduretan salatzen zenez 2004ko salmenta hura baimendu eta gainikusi zutenen arrtean egon ziren Mykhaylo Txetxetov (Ukrainako Estatu Jabetzen Funtseko burua) eta Valentyna Semeniuk (Legebiltzarreko pribatizazio batzordeko burua). 2014an, Semeniuk hilda aurkitu zuten bere etxean, suizidoa ebatzi zuelarik Poliziak, nahiz Slidstvo.Info webguneko kazetariek hilketa zantzuak aurkitu. 7 hilabete geroago, etxeorratz bateko leihotik salto egin zuen Txetxetovek eta hau ere hil zen.

2016ko urtarrilean, epaiketa hasi baino lehentxeago, ebazpen estrajudiziala lortu zuten aldeek, auzia isilpera igaroz.

Jarrera politikoak

Ukrainako Verkhovna Rada parlamentuko kide izan da Pintxuk, 1998tik 2006ra bi legegintzaldi jarraitutan.

2016ko abenduan, Viktor Pintxuk-ek artikulu bat argitaratu zuen Wall Street Journalen: "Ukrainak konpromiso mingarriak hartu behar ditu Errusiarekin bakea lortzeko". Artikulu horretan, defendatu zuen Ukrainak Europako Batasunera atxikitzeko plana aldi baterako bertan behera uztea, NATOko kide izatea baztertzea eta Errusiarekin konpromisoa erdiestea Krimea dela-eta, Ukrainan bakea lortzeko.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Victor Pinchuk» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-01 data duen 1074573015 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

Tags:

Viktor Pintxuk Ibilbide pertsonalaViktor Pintxuk Jarrera politikoakViktor Pintxuk ErreferentziakViktor Pintxuk Kanpo estekakViktor PintxukForbesKievUkrainaUkrainar oligarkaUkrainera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Haurren Eskubideei buruzko HitzarmenaMesopotamiaTxillardegiAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianBULEGO (musika taldea)Arnaldo OtegiGaztelaniazko WikipediaErromatar InperioaPalestinako Landa Historia ProiektuaFuntzio (matematika)GreziaKaskabeltzArantzazuko santutegiaArte erromanikoaGaixotasun infekziosoOkilArrasateBehin batean LoiolanLimaGorrindolBeñat GerenabarrenaAfrikaAlaitz eta MaiderIzar-malkoakDorreHizkuntza1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaBarry CunliffeKarmele JaioLehen Mundu GerraNire aitaren etxea defendituko dutGaztelaniaKanoi gangaElisabet I.a GaztelakoaJohann Sebastian BachInternazionalaIñaki PerurenaEroankortasun elektrikoAl-AndalusAntzinako ErromaPedro Miguel EtxenikeDCCPOlinpiar JokoakThe BeatlesPigmentuEnergia nuklearChiara ConsoliniKareharriUrbasa-Andia natura parkeaEroskiJoanes LeizarragaEhun (biologia)OtxandioCookieSabindarren euskara garbiaIberiar penintsulaKorrikaTundraLandareErrege BardeaMasturbazioBihotzAbeltzaintzaIzaro Andres ZelaietaBalearrakNazio Batuen ErakundeaFrantziako IraultzaErrementariIkurrinMike PinderPortugaleteko mareometroaBaztango Donejakue bideaMutazioPlayStationAnjel AlkainPirritx, Porrotx eta MariMotots🡆 More