Viktor Kortxnoi

Viktor Lvovitx Kortxnoi (errusieraz: Ви́ктор Льво́вич Корчно́й) (Leningrado, 1931ko martxoaren 23a - Wohlen, Suitza, 2016ko ekainaren 6a) sobietar-suitzar xake jokalaria eta Nazioarteko Maisu Handia izan zen.

Munduko xake txapelketa irabazterik lortu ez duen xakelari hoberentzat hartua da Paul Keres eta Akiba Rubinsteinekin batera. Luzaz egon zen goi mailan eta munduko 100 jokalari onenen zerrendan egon zen 2007 arte (75 urte zituen orduan). Bere bizitzako azken urteak Suitzan eman zituen eta suitzar naziotasuna zuen.

Viktor Kortxnoi
Viktor Kortxnoi
(2011)
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1931ko martxoaren 23a
HerrialdeaViktor Kortxnoi Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1977)
aberrigabea  (1977 -  1979)
Viktor Kortxnoi Suitza  (1979 -
BizilekuaSan Petersburgo
HeriotzaWohlen (AG)2016ko ekainaren 6a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg State Institute of History (en) Itzuli
Annenschule (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
ingelesa
Irakaslea(k)Vladimir Zak (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakxakelaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaMikhail Chigorin Club (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaViktor Kortxnoi Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

1976an Sobietar Batasunetik Herbehereetara ihes egin zuen. Handik gutxira bi aldiz jokatu zuen munduko xake txapelketa, 1978an eta 1981n, eta biak galdu zituen Anatoli Karpoven aurka. Kortxnoik Sobietar Batasuna berriki utzia zuenez gero, presio politikoak tarteko, Karpoven aurkako txapelketa horiek tentsio eta polemika handikoak izan ziren.

SESBeko xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen (1961, 1962, 1964 eta 1970), Xake Olinpiadetan SESBeko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen sei aldiz (1960, 1966, 1968, 1970, 1972 eta 1974) eta Europako taldekako xake txapelketa bost taldiz (1957, 1961, 1965, 1970 eta 1973). 2006an Munduko Senior Xake Txapelketa irabazi zuen.

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Kortxnoi Viktor Kortxnoi 

Kanpo estekak

Tags:

19312016Ekainaren 6ErrusieraMartxoaren 23Munduko xake txapelketaNazioarteko Maisu HandiaSan PetersburgoSuitzaWohlen (Argovia)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TxillardegiAmaia AldaiIndoeuropar hizkuntzakSainte-JalleMieltxo SaralegiAro GaraikideaIratiGabriel ArestiSeo (argipena)Jon MirandeKoalaMarie EquiPenafielErnestina ChampourcinDikaryaLordeThibaut CourtoisSoy boyJoxe Mari AgirretxeThe SmithsAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaEuskal antzerkigintzaGeneAmeriketako Estatu BatuakUraren zikloaProteinaLolita TorresKubismoEnergia ez berriztagarriZarautzHaltzApustuHezkuntzaKirmen UribeZErrusiaAsiaGiza Garapenaren IndizeaAntzinako ErromaItaliaXIX. mendeaDentsitate (fisika)HaritzGreziaElektrizitateAzeri-buztanErrege BardeaEuskal Herriko naturagune babestuakShorty RogersNorvegiaDagbaniSeychelleakMaria ArrillagaEuskal Herriko futbol selekzioaCollageJuan Sebastian ElkanoKai NakaiAngkor WatSergio MattarellaAsunFaxismoMiru gorriMasturbazioZirkulazio-aparatuErresuma BatuaBilboko Burdin HesiaEuskararen jatorriaPastoralUrtarrilaren 18🡆 More