Valentziar Herrialdeko eskualdeak XIX mendetik aurrera Valentziar Herrialdea banatzeko egin izan diren proposamenen ondorioak dira.
mendea">XIX mendetik aurrera Valentziar Herrialdea banatzeko egin izan diren proposamenen ondorioak dira. Historia, hizkuntza, giza harreman eta merkatu irizpideen arabera osatu izan dira, Katalan Herri guztietan ematen denaren antzean.
Valentziar Herrialdea, gaur egun, Valentziako Erkidegoa izena duen autonomia erkidego bezala eratzen da.
Eskualdeetan oinarritutako lehen lurralde-antolaketa proposamenak 1930eko hamarkadakoak dira. Espainiar estatuko zentralismoari aurre egingo zion antolaketa nahi zuen valentziar nazionalismoak eta horretarako nortasun historikoa zuten lurraldeen kohesioa bilatu zuten. Aldi berean beste hainbeste lekutan ere eztabaida bera ematen zen eta autogobernu handiagoaren eskaerarekin identifikatzen zen: Valentziar Herrialderako lehen proposamena Felip Mateuk egin zuen 1933an eta Kataluniarako Pau Vilak egina zuen, hilabete batzuk lehenago. 1934an Emili Beütek hitzaldi batean bestelako proposamen bat egin zuen baina ez zuen zabalkunde handirik erdietsi; 1970 arte (Geografia elemental del Regne de València izenburupean) ez zuten argitaratu.
Bigarren Errepublikako autonomia aurreproiektuek eskualdeen araberako banaketa aurreikusten zuten. Gerra Zibilaren hasierarekin bai autonomia egitasmoa bai valentziar nazionalismoaren garapena zapuztuta geratu ziren. Hala ere, frankismoan ere proposamen batzuk zabaldu ziren, ikuspegi fisiograkiko, historiko edota linguistikoetan oinarrituta baina erregimenak ez zuen probintzia ez zen banaketa administratiborik onartzen. Hamarkada horietakoak ditugu Querol Rosso (1946), Vicenç Maria Rosselló (1964) eta Manuel Sanchis i Guarnerren (1966) proposamenak.
Aipatu proposamenek eragin politiko zuzenik izan ez zuten arren, arlo geografiko eta toponimikoan garrantzitsuak izan ziren: Antonio López Gómez (1970), Joan Soler (1970) eta Pérez Puchalek (1979) ondorengo urteetan egindako banaketa sendoagoen oinarria izan ziren. Azkenik Sanchis Guarner eta López Gómezen laguntzaz Joan Solerrek egindakoa gailendu eta 1970eko hamarkadatik aurrera arlo guztietan -politikoa, kulturala, akademikoa, hezkuntza...- zabaldu egin zen.
Aldiz, 1980ko hamarkadan blaverismoak bultzatutako tentsio politikoaren barnean, sektore honek aipatu proposamena "pankatalanistatzat" jo zuen, probintzia mugak errespetatzen ez zituelakoan; horren ondorioz iritzi korronte horretatik Lo Rat Penat elkarteko burua zen Emili Beütena erabiltzeari ekin zioten, 1934an Beütek eginikoa zenbait kasutan aldatu behar izan zuten arren, horrek ere probintzia mugak saltatzen zituelako.
Interes kontrajarri horiek egon arren 1978an Autonomiaren aurreko Erakundearekin eta 1982an autonomia erkidegotik aurrera Joan Solerrena erabili izan duten barruti judizial, osasun-eremuak, eskola mapa, estatistika eta abar luzean. Irizpide linguistiko-historikoen balizko gehiegizko garrantzia konpentsatzeko, Maria José Ribera eta Bernardí Cabrerrek (1979), PREVASAk (1981) eta José Honrubiak (1982) egindako proposamenek iritzi urbanistiko eta ekonomikoak ere aintzat hartu eta Solerrenaren osagarriak izan ziren.
1987an Valentziako Generalitateak Demarcacions Territorials Homologades (DTH, "Lurralde Esparru Homologatuak") izeneko proposamen ofiziala argitaratu zuen; hiru gradu ditu: lehenak neurri handi batean "eskualde" kontzeptuarekin bat egiten du. Orain arte lurralde antolaketa honen ondorioak zenbait zerbitzuren deszentralizaziora mugatu dira: irakaskuntza, osasungintza, nekazaritza...Berez ez dago eskualdeari administrazio tresna ofizialak ematen dizkien legerik; horrez gain, udalerrien artean zerbitzuak konpartitzeko bultzatzen ari den figura mankomunitatearena da eta horiek sarritan ez dute eskualdeekin bat egiten.
|
|
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Valentziar Herrialdeko eskualdeak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.