Uharte-arkuak plaken arteko muga konbergentetan, subdukzio azpiozeanikoa den inguruneetan bolkanez osatutako arku geometriadun gerriko luzeak dira, jarduera sismiko bortitzak erakusten dutenak.
Subdukzio gune batean, plaka baten ertza, beste baten azpian irristatzen da, zapalduz. Kontinente bat, subdukzio gune batetik gertu dagoenean, bere kostaldean, Lurraren barneko tentsioa askatzeko balbula natural bezala funtzionatzen duten sumendiak sortzen dira, subduzitzen den plakak, zapaldutako plakaren aurka egindako bultzadak eragina. Tenperaturek eta presioak (sakonerarekin gorantz egiten dutenak), subduzitzen den plakaren osagaien zati baten lurrunketa eragiten dute, bere mantuaren fusioa eraginez eta litosferatik, lurrazalaren bidez, gainazalera igotzen den dentsitate baxuko magma bat eragiten dute. Baina, subdukzio gune batetik gertu lurrik ez badago, irtengo den sumendi katea, itsas ohantzetik, uharte bolkanikoak eratuz irtengo da eta presionatutako plakaren mugarekiko paraleloa den arku forma bat hartuko du, aldi berean, subduzitzen den plakarekiko ganbila dena. Hau, azalera esferiko baten ertzaren luzeran zapaltzen den plaka esferikoaren geometriaren ondorio da.
Orokorrean 3 serie bolkaniko daude, uharte-arkuetako arroka bolkanikoak sortzen dituztenak:
• Serie toleitikoa- Basalto andesitikoa eta andesitak
• Serie kalkoalkalinoa- andesitak
• Serie alkalinoa- basalto alkalinoen subtaldea eta oso arraroak, potasio kantitate handiak dituztenak.
Serie bolkanikoak subdukzioaren eremuaren adinaren eta sakoneraren araberakoa da. Magma toleitikoa sakonera txikiko magmez osatutako subdukzio gazteetan errepresentatuta agertzen da. Serie kalkoalkalinoa eta serie alkalinoa subdukzio eremu zaharragoetan ikusi daitezke eta sakonera handiko magemekin erlazionatuta daude. Andesita eta basalto andesitikoa dira arroka bolkaniko ugarienak uharte-arkuetan, magma kalkoalkalinoen adierazle direlarik. Uharte-arku batzuek serie bolkaniko sakabanatua daukate, Japoneko uharte-arkuan ikus daitekeen moduan. Bertan, arroka bokanikoak serie toleitikotik, kalkoalkalinora eta alkalinora aldatzen dira, fosatik dauden distantziarekiko.
Uharte-arkuetan kimismoa denboran eta espazioan aztertuta aldaketa progresiboak gertatzen direla ikusten da.
K2O-aren eta hondoratutako plakaren sakoneraren arteko erlazioa aztertuta uharte-arku gehienetan eredu bat betetzen da: K gutxiko toleitak fosatik gertuen azaleratzen diren arroka bolkanikoak dira eta progresiboki fosatik urrundu ahala K ertaineko eta K altuko magma kalkoalkalinoak agertzen dira.
Denboran zehar ere uharte-arkuetako bolkanismoak aldaketak jasaten ditu. Normalean hasierako urratsak toleitikoak izan ohi dira eta denborarekin bolkanismo kalkoalkalinoagoa bihurtzen da.
Uharte-arkuetako magmen jatorria mantuan dago.
H2O-aren portzentaia ere garrantzitsua da, bere kontzentrazioak hondoratzen den plakaren gainetik gelditzen den mantuko fusioa gertatzeko beharrezkoa den ur-proportzioaren etengabeko hornitzaileak balira bezala jokatzen dute. Askatutako ur horri esker, plaka zamalkatzailearen mantuko peridotiten fusio-puntua jeitsi egiten da eta magma kopuru izugarriak garatzen dira.
Uharte-arkuetako magmen sorreran parte hartzen duten prozesu nagusiak:
Uharte arkutik gertu (subdukzio gunearen ertzera ematen duen aldetik), lurrazal mailan, plaka konbergenteen artean subdukzioa gertatzen den tokia argi uzten duen itsas hobi sakon eta estu bat sortzen da. Itsas hobi hori, beste baten ertza bere azpian irristatzen den plaka baten ertzak beherantz jasaten duen beheranzko bultzadaren marruskaduraren ondorioz eratzen da. Marruskadura hori, subdukzio lerroan gertatzen diren lurrikara ugariren jatorria da, epizentro sismikoak, lurrazaletik beherako sakonera handietan dituztenak.
Subdukzioen ondorioz murrizte prozesuan dauden ozeano arroak, ozeano hondakinak deituak dira, motelki txikitu egingo baitira, ondoriozko talka orogenikoa gertatzean estutuak geratuz. Prozesu hau, behin eta berriz gertatu da Lurraren historian.
Apraiz, A. (2005): Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. UEU, Bilbao (355-363-orr.)
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Uharte arku, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.