Andaman eta Nikobar uharteak (tamileraz: அந்தமான் நிகோபார் தீவுகள்; hindiz: अंडमान और निकोबार द्वीप; ingelesez: Andaman and Nicobar Islands) Indiako ozeanoan dagoen Indiako lurraldea da.
Hiriburua Port Blair dute.
Andaman eta Nikobar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Herrialdea | India | ||||||||
ISO 3166-2 | IN-AN | ||||||||
Hiriburua | Port Blair (en) | ||||||||
Geografia | |||||||||
Koordenatuak | 11°41′N 92°43′E / 11.68°N 92.72°E | ||||||||
Azalera | 8,249 km² | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria | 356.152 (2005) | ||||||||
| |||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 43 bizt/km² | ||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||
Hizkuntza ofiziala | hindi, Tamilera eta Nicobarese (en) | ||||||||
www.and.nic.in |
Andaman Handuman hindizko Hanuman tximino-jainkotik dator. Nikobar, berriz, malaysieraz herriaren lurra esan nahi du.
XIII. mendean Marco Polo esploratzaile veneziatarrak bisitatu zituen. XVII. mendean Maratha Inperioak hartu zituen eta Erresuma Batuak bitan: 1789-1796 eta azkenekoz 1858an.
1947an Indiak independentzia lortu zuenean, herrialdeko sei estatuen bat bihurtu ziren.
2004ko abenduaren 26an Ozeano Bareko kostaldeak suntsitu zituen 10 metroko tsunamiak uharteak eraso zituen. 7.000 biztnale hil ziren, gehienak kolonoak bertokoek bazekitelako lurrikarak daudenenan mendietara jo behar zela.
Lurraldeak 570 uharte baino gehiago ditu, horietatik 38 biztanleak dituztenak. Gehienak (550 inguru) Andaman uharteetakoak dira, horietatik 26 biztanleak dituztenak. Nikobar uharteak 22 dira (horietatik 10 biztanleak dituztenak). Uhartedi bien artean kanal bat dago: 150 km zabalera duen Ten Degree Channel edo Hamar Graduko Kanala.
Andaman uharteek 6.408 km² azalera dute; Nikobar uharteek 1.841 km².
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Andaman eta Nikobar uharteak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.