Uguzne Mezo: Futbolari bizkaitarra

Uguzne Mezo Garro (Zornotza, 1979ko martxoaren 20a) euskal herritar futbolari ohia da.

Athletic Clubekin hiru aldiz irabazi zuen Superliga 2002, 2003 eta 2004an. Atezain moduan jokatzen zuen

Uguzne Mezo
Bizitza
JaiotzaZornotza1979ko martxoaren 20a (45 urte)
HerrialdeaUguzne Mezo: Ibilbide meteorikoa, Kirol ibilbidea, Palmaresa Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Uguzne Mezo: Ibilbide meteorikoa, Kirol ibilbidea, Palmaresa Athletic /
Uguzne Mezo: Ibilbide meteorikoa, Kirol ibilbidea, Palmaresa Athletic Club2002 / 200641
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua62 kilogramo
Altuera158 zentimetro, 5,18373 oin, 1,58 metro, 62,20476 hazbete

Ibilbide meteorikoa

Sondikako taldean hasi zen futbolean jolasten. Gero Amorebietakora pasa zen. 2000 urtean zuzenean pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera. Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazi zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko azaroaren 17an debutatu zuen Uguznek Athleticekin, 23 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.

Guztira Athleticen 4 denboraldi egin zituen, 47 partida eta 70 gol bakarrik jaso zituen.

Kirol ibilbidea

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Jas. golak Part. Jas. golak Part. Jas. golak
Athletic Club 1. 2005-06 20 33 2 8 - -
Athletic Club 1. 2004-05 3 0 0 0 1 1
Athletic Club 1. 2003-04 12 14 0 0 3 10
Athletic Club 1. 2002-03 6 4 0 0 - -
Leioa - 2001-02 - - - - - -
Leioa - 2000-01 - - - - - -
Amorebieta - - - - - - -
Sondika - - - - - - -

Palmaresa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Uguzne Mezo Ibilbide meteorikoaUguzne Mezo Kirol ibilbideaUguzne Mezo PalmaresaUguzne Mezo ErreferentziakUguzne Mezo Ikus, gaineraUguzne Mezo Kanpo estekakUguzne Mezo1979Athletic (emakumezkoen taldea)Espainiako Emakumezkoen Futbol SuperligaFutbolMartxoaren 20Zornotza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BirusHipatia AlexandriakoaArte erromanikoaBertsolari Txapelketa NagusiaOpenStreetMapSinbiosiCentral ParkPoligono erregularAlabamaIrati (filma)Xerocomus tumidusPenintsula2012Ekainaren 15MutazioXVideosEgiptoKoalaKatherine JohnsonLady GagaLa Tour-sur-Orb2013Sorgin-orratzHolokaustoaProtistoMichel FoucaultMartxoaren 31NobleziaNarrastiEsklerotikaBrasilHaurdunaldiHistoriaurreaAlkandora beltzakKantauriJaponiaEuskaltzaindiaIndiaZuberoaOrnogabeLizar arruntIOSBCharles CoburnBulgariaPitagorasen teoremaMikel SantosAbuztuaren 30VietnamXabier TolosaLekeitio1984Madonna (abeslaria)EspezieArrainJazzFrantsesIndustria IraultzaInna AfinogenovaVendetta (musika taldea)SisifoIslamLehoiEuskaraGiza Garapenaren IndizeaAzaroaren 11InstagramJanari transgenikoJara NavarlazArgi-oilarArotzaren eskuakEuskal Herriko musikaCarmen HermosínHausterre-egun🡆 More