Izaskun Gaztelu: Athletic Clubeko jokalari ohia. txapelduna 2003an eta 2004an

Izaskun Gaztelu Miñaur (Bilbo, 1974ko otsailaren 28a) euskal futbolari ohia da, Athletic Clubarekin bi Superliga irabazi zituen 2003an eta 2004an.

Atzelari moduan jokatzen zuen.

Izaskun Gaztelu
Bizitza
JaiotzaBilbo1974ko otsailaren 28a (50 urte)
HerrialdeaIzaskun Gaztelu: Ibilbidea, Kirol ibilbidea, Palmaresa Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Izaskun Gaztelu: Ibilbidea, Kirol ibilbidea, Palmaresa Athletic Club2002 / 2004
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Ibilbidea

Sondikako taldean hasi zen futbolean jolasten 1995ean hogei urterekin. eta hortik zuzenean pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera 2000-2001 denboraldian. Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Izaskun Athleticekin, 28 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Izaskunek lehenengoan bakarrik jokatu zuen, erretiratu egin zen 2004an. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.

Guztira Athleticen 2 denboraldi egin zituen, 26 partida eta golik ez.

Kirol ibilbidea

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa
Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 1. 2003-04 7 0 0 0
Athletic Club 1. 2002-03 19 0 0 0
Leioa - 2001-02 - - - -
Leioa - 2000-01 - - - -
Sondika - 1999-00 - - - -
Sondika - 1998-99 - - - -
Sondika - 1997-98 - - - -
Sondika - 1996-97 - - - -
Sondika - 1995-96 - - - -

Palmaresa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Izaskun Gaztelu IbilbideaIzaskun Gaztelu Kirol ibilbideaIzaskun Gaztelu PalmaresaIzaskun Gaztelu ErreferentziakIzaskun Gaztelu Ikus, gaineraIzaskun Gaztelu Kanpo estekakIzaskun Gaztelu1974Athletic (emakumezkoen taldea)BilboFutbolOtsailaren 28

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OmanAsmatzaileNekazaritzaAro GaraikideaEuskal pilotaOier EtxebarriaPeruMartin Txiki1976HilerriMarie CurieZuberoako maskaradakFaraoiMitscherlichitaFederiko KrutwigEuskal aditzMiren NogalesMatematikaEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaTrikuharriHasdrubal BarkaUrtarrilaren 16Nazio Batuen ErakundeaLurraZea Mays (musika taldea)Altzairuzko oihalaReichstagToles eta zamalkadura gerrikoSugaarHareharriIruzur fiskalGiza Garapenaren IndizeaGibelGerra HotzaMartxoaren 9Alberto SchommerIñigo AstizCentral ParkBizantziar egutegiaMafaldaEnergia iturriEguzki-energiaRoyan kantonamendua1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaUrtarrilaren 18Artearen historiaMendiHizkuntza-komunitateSexismoTeha'amanaGasteizPuntu (puntuazioa)Apaizac obeto (espedizioa)Zibilizazio minoikoItsasontziRotten XIIIAieru (zientzia)Aberri EgunaAkuaponiaErromatar arkitekturaStand-upLurzoruBoxeoHondarribiaMartxoaren 28XVideosPalankaMailegu (finantza)Abrocoma shistaceaFrankismo🡆 More