Txetxenia-Inguxiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa (txetxeneraz: Нохч-ГІалгІайн Автономнин Советски Социалистически Республика; errusieraz: Чече́но-Ингу́шская Автономная Советская Социалистическая Республика) Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa barneko errepublika autonomoa izan zen.
1979an 19.300 km²ko eremua eta 1.277.000 biztanle (%53 txetxenak; %12 inguxak; %29 errusiarrak) zituen. Hiriburua Grozni zen.
Txetxenia-Inguxiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa Нохч-ГІалгІайн Автономнин Советски Социалистически Республика Чече́но-Ингу́шская Автономная Советская Социалистическая Республика | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1936 – 1991 | |||||||||
| |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Grozni | ||||||||
Biztanleria | 1.277.000 | ||||||||
Azalera | 19.300 km² | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 1934ko urtarrilak 15 | ||||||||
Errepublikaren deuseztatzea | 1944ko martxoak 3 | ||||||||
Errepublikaren berrezartzea | 1957ko urtarrilak 9 | ||||||||
Independentziaren aldarrikapena | 1991ko maiatza | ||||||||
|
Hiru eskualde nagusi bereizten dira eskualde honetan. Hegoaldea oso menditsua da, Kaukasoko mendiak baitira (Tebulos mendia, 4.493 m; Shan mendia, 4.450 m). Argun eta Assa (Sunzha ibairen adarrak) dira alderdi horretako ibai nagusiak. Lurraldearen erdialdea Terek eta Sunzha ibaien ibarrek hartzen dute eta baso trinkoek estaltzen. Iparraldea ordoki zabala da, ia basamortua.
Laborantza (garia, garagarra, artoa), lurpeko aberastasunen ustiaketa (petrolioa, gasa) eta, hiri garrantzitsuenetan, industria (petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, ehungintza, nekazaritzarako makineria, musika tresnak) ziren ekonomia jarduera nagusiak.
Txetxenak eta inguxak herri musulmanak baitziren, errusiarren aurka borrokatu ziren XVIII. eta XIX. mendeetan, hain zuzen ere 1859an errusiarrek Imam Shamil buruzagi musulmana garaitu zuten arte. Ondorioz, Armeniara erbesteratu ziren txetxen eta ingux herriko biztanle asko.
1918. urtean sobietar errejimena ezarri zen Txetxenia eta Inguxian eta 1920an Armada Gorriak inbaditu zituen bi lurraldeok. 1924-1934. urteetan Errusiaren barnean egon ziren eta 1934. urtean lurralde bakarra, Txetxenia-Inguxiako oblast autonomoa, osatu zuten Txetxeniak eta Inguxiak. 1936. urtean Txetxenia-Inguxiako Errepublika Autonomoa eratu zen.
Baina 1944an, Stalinen aginduz, txetxen eta inguxak Erdialdeko Asiara deportatu zituzten, Bigarren Mundu Gerran nazien aldeko jarrera izan zutela egotzirik. Txetxenia-Inguxiako lurraldeak Stavropol kraia, Dagestango SESA, Ipar Osetiako SESA eta Georgiako SESren artean banatu zituzten. Errepublika 1957an berrezarria izan zen, eta bizirik iraun zutenei haien lurretara itzultzea baimendu zitzaien.
1991n, errepublikaren burujabetasuna zela eta, gatazka sortu zen Txetxenia-Inguxia eta Errusiarren artean. Inguxak ez zeuden independentziaren alde, eta Errusiako Federazio barneko Inguxetia errepublika autonomoa eratzea erabaki zuten.
1926ko errolda1 | 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970eko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda1 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Txetxenak | 295.762 (%61,4) | 368.446 (%52,9) | 243.974 (%34,3) | 508.898 (%47,8) | 611.405 (%52,9) | 734.501 (%57,8) | 1.127.050 (%71,7) |
Inguxak | 70.084 (%14,5) | 83.798 (%12,0) | 48.273 (%6,8) | 113.675 (%10,7) | 134.744 (%11,7) | 163.762 (%12,9) | 363.971 (%23,2) |
Errusiarrak | 78.196 (%16,2) | 201.010 (%28,8) | 348.343 (%49,0) | 366.959 (%34,5) | 336.044 (%29,1) | 293.771 (%23,1) | 46.204 (%2,9) |
Besteak | 38.038 (%7,9) | 43.761 (%6,3) | 69.834 (%9,8) | 74.939 (%7,0) | 73.612 (%6,4) | 78.395 (%6,2) | 33.755 (%2,1) |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Txetxenia-Inguxia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.