Trumoi

Trumoia, halaber ihurtzuria, inusturia edo ostotsa, tximista batek eragindako talka uhinaren soinua da, tximistak berak, bere inguruko airea berotzen duenean, hodeien artean edo hodeietatik lurrerako bidean, 28.000 °C baino gehiagoko tenperaturan.

Aire oso bero hau bolumenean hazten da eta abiada handian mugitzen da, baina, inguruko aire hotzarekin nahastean, bat batean jaisten da bere tenperatura eta uzkurtu egiten da. Uzkurtze eta zabaltze azkar honek, trumoiaren soinua sortzen duten talka uhinak eratzen ditu.

Trumoi
Piracicaba, Brasil gainean tximista.

Izenak

Sarreran emandako izenez gain, hauek dira Euskaltzaindiaren Hiztegian aurkitzen ditugun beste aldaera batzuk: durunda (Zub.), ortzantz (Ipar.) eta trumonada (Bizk.).

Denbora neurria

Soinua eta argia, atmosferan zehar abiada ezberdinetan doazenez, bien arteko denbora tartea neur daiteke, tximista erori den distantziaren estimazio bat egiteko. Soinuaren abiadura, airean, gutxi gora-behera, 340 m/sko da. Argiarena, berriz, 300.000 km/skoa, eta, beraz, tximista, mikrosegundo batzuetan baino ezin da ikusi erori ondoren. Hala, gutxi gora-behera, tximistaren erorketa distantzia, tximista erori den unetik hiru segundoko kilometro bat da.

Mitologian

Tximistadun ekaitzak sarri gertatzen diren edo tximistek eurien iritsiera eta garai lehorraren amaiera iragartzen duten tokietan bizi ziren herri politeistek, trumoiaren jainko bat zuten. Hala, Zeus, Jupiter eta Thor aipa daitezke.

Kanpo estekak

Tags:

Trumoi IzenakTrumoi Denbora neurriaTrumoi MitologianTrumoi Kanpo estekakTrumoiHodeiTalka uhinTximista

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TxalapartaProkariotoZarautzHareharriEuzko Alderdi JeltzaleaGiltzurrunKoalaFallout 4ElorrioBilboko Burdin HesiaGernika-Lumo1995eko Munduko Errugbi KopaArtizarraKarlos X.a FrantziakoaGasteizPagoIker CasanovaZakilPaleolitoaArdiGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMoneroMartxoaren 8EuropaAMIA analisiAubigny-en-LaonnoisMyriostoma coliformeDominantzia (genetika)ArrazismoBigarren Mundu GerraSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaEuropar BatasunaInesa GaxenGaztelako ErresumaStand-upZetakZerainJoseba SarrionandiaKlima aldaketaPatata-zomorroAutarkia (ekonomia)MarokoHipatia AlexandriakoaTeodolitoEuskal Herriko ekonomiaJSinbiosi241Ostiral SantuaEspainiaAdolf HitlerQMartin TxikiLos XeyElbira ZipitriaLEzki hostozabalJacint VerdaguerUzkiEkainaren 15Gabrielle RoyInna AfinogenovaLa Tour-sur-OrbFelazioFaxismoAimar IrigoienKornea1981Erramun MartikorenaKrokodilo🡆 More