Traol: # ikurra

Traola mundu osoan (batez ere ingelesezko testuetan) zenbaki zeinutzat erabiltzen den # ikurraren euskal izena da.

Forma bera duen arrantza tresnatik datorkio izena. Euskaraz beste hainbat izen ere erabili dira adiera horretarako (laukitxo, kuxin...), baina usadioko euskal hitz hori (traol) da erabiliena gaur egun.

Traol: Izena, Ikus, gainera, Erreferentziak
Traola

Traola edo traol hitza deitzen zaio ikur hori erabiltzen duen metadatuen etiketari ere, ingeleseko hashtag hitzaren esanahi berarekin. Twitterren moduko sare sozialetan, mezua etiketatzeko erabiltzen da traol (#) ikurraz hasita idazten den karaktere segida. Karaktere segida horretan klik eginez, traol hitz bera duten mezuak berreskura daitezke. Gai zehatz baten inguruan aritzeko erabiltzen da.

Traol ezagun batzuk kanpaina ere bihurtzen dira, edo mugimendu bat izendatzeraino irits daitezke hala nola #MeToo kanpainaren kasuan.

Izena

Orotariko Euskal Hiztegian, tragol aldaeraren barruan bilduta ageri dira izenaren lau aldaera: tragol, traol, trebol eta treboil). Hala ere, egungo euskal hiztegi nagusietan, traol idatzita ageri da bai arrantza tresnaren izena, bai ikurraren izena.

Traol hitzak «aparailua biltzeko zurezko laukia» esan nahi du usadiozko erabileran (gaur egun, plastikozko traolak ere badira). Arrantzarako tresna horren forma berdina duelako erabiltzen da gaur egun # ikurra izendatzeko ere.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Traol IzenaTraol Ikus, gaineraTraol ErreferentziakTraol Kanpo estekakTraolEuskaraIkurIngeles

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Metal AroaMichael PraedHaritzBirkenwaldAlexandro HandiaBlåhajPagoOtsoKareharriEnergiaHizkuntza gutxituLekeitioDolores IbarruriEkosistemaAro GaraikideaIrabazi arte! (telesaila)Giza eskubideakSergio MattarellaArteriosklerosiAitana EtxeberriaEukaliptoZuberoako maskaradakULMA TaldeaKontsumismoBigarren Mundu GerraBarbudaIxtebe PellotOligarkiaJuduBilboSinapsiEn Tol SarmientoBulego (musika taldea)SumendiInteresEuskal dantzakLoteriaMarie CurieZinedine ZidaneLordeIpar Euskal HerriaEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakEuskararen jatorriaHarri-jasotzeEuskaldunIrulegiko EskuaEuskal Autonomia ErkidegoaGatz (kimika)Elikadura-piramideBelakiArrainTartaRamadanKoldo IzagirreTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaApirilaren 11IranFestina auziaNetiketaCuthbert SebastianHezkuntzaErrusiaInflazioSalmonellaApustu-artekariGarizumaBarakaldoLord ByronLourdes IriondoBihotzIkuskizun🡆 More