Théophile Gautier (Tarbe, Frantzia, 1811ko abuztuaren 30a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1872ko urriaren 23a) frantsesezko idazlea izan zen.
Théophile Gautier | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jules Pierre Théophile Gautier | ||
Jaiotza | Tarbe, 1811ko abuztuaren 30a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Hôtel de Fourcy (en) | ||
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1872ko urriaren 23a (61 urte) (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ernesta Grisi | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Charlemagne (en) Lycée Louis-le-Grand (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Louis-Édouard Rioult (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, libretista, arte-kritikaria, margolaria, literatura-kritikaria, argazkilaria, literatoa, kritikaria eta arte-historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Le Figaro | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Société héliographique (en) Jeune-France (en) Société nationale des beaux-arts (en) | ||
Mugimendua | erromantizismoa Parnasianismoa | ||
| |||
Nervalekin eta Borelekin oso gaztetatik izan zituen harremanak; hasieran koadroak egin zituen, baina azkenik idazten hasi zen, eta Victor Hugoren alde egin zuen Hernani deituriko gatazkan (1830). Hala ere, Albertus (1832) poema luzean eta Les Jeunes-France (1833) ipuin-bilduman erromantikoekiko askatasun osoa erakusten du. Mademoiselle de Maupin (1836) eleberriaren sarreran edertasun soila hartu zuen helburu nagusitzat.
Les Grotesques (1844) saiakera-liburuan Luis XIII.a Frantziakoaren garaia goraipatu zuen, eta Le Capitaine Fracasse (1863) eleberrian garai bera deskribatu zuen; Arria Marcella obran (1856) antzinako Ponpeiako bizitza agertzen du; Roman de la momie (1858) liburuan Antzinako Egipto; eta Le Spirite (1866) obran goi-izaerazko ideala azaltzen du. Kontakizun laburretan alderdi fantastikoa lantzen du, Hoffmannen ildotik. Horren adierazgarri garbiena: Avatar (1856) izeneko ipuina. Bere zenbait poema (1845, España) edo musika bihurtu zituen (1852, Émaux et Camées). Poesia parnasianoaren aitzindari izan zen; Baudelairek ere maisutzat hartzen zuen. Ospe handikoak dira Gautierren bidaia-liburuak, Voyage en Espagne (1845) esaterako. Euskal Herrian ere ibili zen, eta liburu hartan deskribatzen du bere ikuspegi berezia.
Gautierrek ere La Croix de Berny (1845) eleberrian hartu zuen parte.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théophile Gautier |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Théophile Gautier, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.