Tenplu

Tenplua (latinez templum) edo jauretxea erlijio-elizkizunetarako edo jainko bati gurtza egiteko eraikina da.

Tenplu
Akshardham tenplua, New Delhin.

Egun, hitzak zentzu zabalagoa hartu du eta hainbat eraikinen inportantzia adierazteko erabiltzen da.

Benetako tenpluak, hobekien gorde diren eraikinak direla eta, kultura bakoitzaren eta bereziki beren arkitekturaren erakusgarritzat hartu dira.

Kaldear-asiriarren tenplua

Sakontzeko, irakurri: «Zigurat»
Tenplu 
Dur-Untash zigurata, Susa, Iran.

Lehenengo tenplu aipagarriak kaldear-asiriarren ziguratak dira, dorre formakoak, argizagiei eskainiak eta astronomia behatoki gisa ere erabiltzen zituztenak.

Egiptoarren tenplua

Antzinako Egiptoan, tenplu hitza ez zen eraikin bat deitzeko bakarrik erabilia baizik eta leku sakratu bat izendatzeko, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten.

Egipton K.a. 2000. urte inguruan eraiki zirenak, Karnakekoa eta Luxorrekoa adibidez, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.

Greziarren tenplua

Sakontzeko, irakurri: «Greziar tenplu»
Tenplu 
Hefestoren tenplua, Atenasen.

Antzinako Greziako tenpluak doriar, joniar eta korintiar ordenatan eraikiak dira; zutabeak eta haien gaineko frontoiak dituzte ezaugarri nagusiak; azpimarratzekoa da, besteak beste, Partenoia.

Erromatarren tenplua

Antzinako Erroman tenplua apaiz edo augure batek zuzendutako eremu sakratua zen. Bertan jainkoak bizi ziren; haien etxea zen. Ohitura hori historiaurretik dator.

Erromatarren tenpluak greziar ordenetan oinarritu ziren, oro har, baina beren ekarpen nagusiak ganga eta kupula izan ziren. Aipatzekoak dira Erromako Panteoia eta Vestaren tenplua.

Bizantziarren tenplua

Bizantziarrek erromatarren ezaugarriak eta ekialdekoak nahastu zituzten beren elizetan; arintasuna, apaindura geometriko polikromatuak eta mosaikoak dira haien ezaugarri nagusiak.

Arabiarren tenplua

Sakontzeko, irakurri: «Meskita»

Arabiarrek meskitak eraiki zituzten, barnealdetik arkuteria aberatsez ornituak.

Ekialde Urruneko tenpluak

Tenplu 
Angkor Wat tenplua Kanputxean.

Ekialdean hainbat ezaugarritako tenpluak eraiki dira, erlijioen arabera, baina ezagunenak budistenak dira, pagodak, Txinan, Japonian eta Indian eraikiak batez ere.

Kolon aurreko zibilizazio amerikarren tenplua

Bestalde, Amerikan garrantzi handikoak dira Kolonen konkistaz aurretik inkek eta maiek egindako tenpluak, piramide formako mendixkak, tontorrean apaizentzat areto txiki bat zutenak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Tenplu Kaldear-asiriarren tenpluaTenplu Egiptoarren tenpluaTenplu Greziarren tenpluaTenplu Erromatarren tenpluaTenplu Bizantziarren tenpluaTenplu Arabiarren tenpluaTenplu Ekialde Urruneko tenpluakTenplu Kolon aurreko zibilizazio amerikarren tenpluaTenplu ErreferentziakTenplu Ikus, gaineraTenplu Kanpo estekakTenpluEraikinErlijioJainkoLatin

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Inauteriak Euskal HerrianJuan de Padilla1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaCarles PuigdemontKristautasunParmako kartusiaAnubisLinguae vasconum primitiaeErleBosten lakuaPsikoanalisiDominantzia (genetika)HaritzIndustrializazioa Euskal HerrianNafarroako ErresumaElbira ZipitriaZuberoako maskaradakLeinu gerrakOñatiIkamaAnycastErresuma BatuaJaponiaAgurne AnasagastiEdurne AzkarateMegalito1977BiodibertsitatePierre CurieChampvans-les-MoulinsKorneaIñigo AstizKSarpen (sexualitatea)Apirilaren 10HerbehereakIrakErroma1978ko Tolosako tren istripuaSahatsApirilaren 11KonpantziaEltxoErrege BardeaZibilizazio minoikoAgurainBilintxEnergia eolikoOstadarLapurdiAztekaEuri azidoUAro GaraikideaTximeletaCentral ParkGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMesopotamiaOlinpiar JokoakMasustaMartxoaren 30Umetoki barneko gailuIlaski SerranoPastoralGaztelako Erresuma2009RamadanHuntza taldeaHipatia AlexandriakoaLisboaAberri EgunaZelula🡆 More