Tabakorik Gabeko Mundu Eguna

Tabakorik gabeko eta biriketako osasunaren aldeko nazioarteko eguna (erretzearen aurkako nazioarteko eguna ere esaten zaio) urtero ospatzen da maiatzaren 31n.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta munduko beste erakundekide batzuek sortutako ospakizun bat da, eta tabako-kontsumoaren eragin kaltegarri eta hilgarriez eta besteen tabako-kearen eraginpean egoteaz kontzientziatzeko eta edozein eratako tabako-kontsumoa saihesteko helburua du.

Tabakorik Gabeko Mundu Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
EgunMaiatzaren 31
FundatzaileaOsasunaren Mundu Erakundea
Argumentu nagusiasmoking ban (en) Itzuli

Webgunewho.int…

Jatorria

Urtero, maiatzaren 31n, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna sustatu eta ospatzen dute OMEk eta haren kideek. Egun horretan, tabako-kontsumoari lotutako osasun-arriskuak nabarmentzen dira, eta ohitura hori murrizteko politika eraginkorrak sustatzen dira. Tabakoaren eraginpean egotea da munduan heriotza prebenigarriak gertatzeko arrazoi nagusia; gaur egun, munduan, hamar heldutatik bat hiltzen du. Hautsontzi baten eta arrosa baten irudia da kanpaina honen ikurra edo logoa.

Tabakorik Gabeko Mundu Eguna 
Yakartako zenbait unibertsitatetako medikuntza ikasleak Indonesia Kempinski Jakarta hoteleko biribilgunean agertu ziren 2010eko maiatzaren 30ean, Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Tabakoaren aurkako kanpaina-egunaren bezperan.

Tabakoaren ondorioak

Tabakoaren ondorio kaltegarriak lau dira nagusiki:

  • Nikotina: tabakoaren osagai nagusia, mendekotasuna sortzen du.
  • Karbono monoxidoa: tabako izpien eta errekuntzan dagoen edozein produkturen ez-osoko errekuntzatik datorren gasa da, barne errekuntzako ibilgailuen ketik hasita, gasolina zein diesel izan.
  • Gas narritagarriak: arnas aparatuari eragiten dioten gasak.
  • Substantzia kantzerigenoak: tabakoaren kean minbizia sor dezaketen zenbait substantzia hauteman dira, hala nola bentzopirenoa. Substantzia horiek tabakoa erretzean sortzen dira, zigarroen paperean edo zigarro horien tabakoa xehatzeko aglutinatzaile gisa erabiltzen den mundrunean.

Erretzean, erretzaileei ez ezik, hurbileko pertsonei ere eragiten die, erretzaile pasiboei.

Tabakorik Gabeko Mundu Egunaren aurreko kanpainak

1988: Tabakoa ala osasuna: aukeratu osasuna
1989 Emakumeak eta tabakoa: emakume erretzaileen arriskuak
1990 Haurtzaroa eta tabakorik gabeko gazteak: Tabakorik gabe haztea
1991 Leku publikoak eta garraioa: hobe tabakorik gabe
1992 Tabakorik gabeko lantokiak: seguruagoak eta osasungarriagoak
1993 Osasun-zerbitzuak: tabakorik gabeko mundu baterako leihoa
1994 Bitartekoak eta tabakoa: zure mezua ezagutaraztea
1995 Tabakoak uste baino gehiago balio du
1996 Kirola eta artea tabakorik gabe
1997: Tabakorik gabeko mundu batek elkartuta
1998 Tabakorik gabe haztea
1999 Utzi paketea atzera
2000 Tabakoak hil egiten du, ez utzi engainatzen
2001 Besteen tabako-keak hil egiten du
2002 Tabakorik gabeko kirolak
2003 Tabakorik gabeko filmak, tabakorik gabeko moda
2004 Tabakoa eta pobrezia, gurpil zoroa (ingelesez)
2005 Osasunaren profesionalak tabakismoaren aurka
2006 Tabakoa: hilgarria edozein mozorroren azpian (ingelesez)
2007 Tabako-kerik gabeko inguruneak
2008 Tabakorik gabeko gazteak
2009 Tabakoaren kontrako osasun oharrak
2010: Generoa eta tabakoa: emakumeei zuzendutako tabakoaren sustapena
2011 Tabakoa Kontrolatzeko OMEren Esparru Hitzarmena
2012 Tabako-industriaren interferentzia
2013 Tabakoaren publizitatea, sustapena eta babesa debekatzea
2014 Tabakoaren gaineko zergak igotzea
2015 Tabako-produktuen legez kanpoko merkataritzari alta ematea
2016 Presta zaitez paketatze neutrorako
2017 Tabakoa, garapenerako mehatxua
2018 Tabakoa eta kardiopatiak
2019 Tabakoa eta biriketako osasuna
2020 Gazteak industriaren manipulaziotik babestea eta tabakoa eta nikotina ez kontsumitzea
2021 Tabakoa uzteko konpromisoa hartzea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Tabakorik Gabeko Mundu Eguna JatorriaTabakorik Gabeko Mundu Eguna Tabakoaren ondorioakTabakorik Gabeko Mundu Eguna Tabakorik Gabeko Mundu Egunaren aurreko kanpainakTabakorik Gabeko Mundu Eguna ErreferentziakTabakorik Gabeko Mundu Eguna Kanpo estekakTabakorik Gabeko Mundu EgunaMaiatzaren 31Osasunaren Mundu ErakundeaTabako

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Joxe AzurmendiLord ByronGonzalo BoyeJoseba SarrionandiaLekeitioDibulgazioIntsektuLeinu gerrakEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaMiren NarbaizaJosu Zabala SalegiZientziaSoziolinguistikaBordeleBBonoboOrreagako gudua (778)Eguzki-sistemaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaKlima aldaketaTxinga eramateGipuzkoaEdurne AzkarateOnddoAmets ArzallusIslandiaVeneziaLarraunIndoeuropar hizkuntzakHyper Music/Feeling GoodGripearen A birusIruñeaHaranUrteberri-egunBirikaTigreEslovakiako futbol selekzio nazionalaBertsolaritzaAmarotzAralarTrikuharriUnai LasoMusikaren historiaBrigade LocoJose Maria IparragirreElorrioSouth Windsor (Connecticut)2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakAutonomia erkidegoMatalas apaizaren matxinadaGreziaMaria UrcelayMasturbazioHaragijalePeriklesUrIratiInaxio PerurenaUgal-aparatuJose Antonio GisasolaUdalerri Euskaldunen MankomunitateaSirolimusBell UH-1 IroquoisPenafielGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMaialen LujanbioMerkataritzaXalbadorren heriotzeanArin-arin🡆 More