Stripteasea dantza erotiko eta exotikoa da, non dantzaria era seduktore eta sexualki iradokitzailean guztiz edo partzialki biluzten joaten den.
Stripteasea egiten duen dantzariari stripper deitzen zaio. Oro har, kabaretetan eta gaueko klubetan dantzatzen da. Normalean arropa modu motel batean kentzen joaten dira dantzariak, ikuslearen grina ahalik eta gehiago mantendu eta konplizitate handiago bat lortzeko ikuslearekin. Era berean, ikuskizuna ahalik eta gehien luzatu ohi dute, eta hau dela eta, normalean biluzik dantzaren azken momentuan bakarrik geratzen dira. Modu honetara sentsualitatea amaiera arte mantentzea lortzen dute.
Ikuskizun honen elementurik garrantzitsuenak dantzarien fisikoa eta dantza egiteko duten gaitasuna izan ohi da, baina musika eta argi jokoen bidez lagundurik egoten dira beti dantza hauek. Elementu hauek ezinbestekoak dira espektakulu hau egiterako unean, dantzak erakargarriagoak bilakatzen baitira.
Stripteasea hainbat kulturatako parte izan da eta izaten jarraitzen du, antzinako Babilonia eta Egiptotik gaur egun arte.
Dantza egiteko modu honen inguruan dagoen lehenengo aztarna Sumerkoa da, baina Antzinako Greziaren inguruan ditugu aztarna gehien, idatzi eta ontzietako grabatuen bitartez.
Biluztearen esperientzia alde terapeutikotik landu izan da, eta Euskal Herrian ere egin izan dira ikastaroak eta badaude terapeutak. Terapia honek ez du helburu bakarra izaten, pertsona bakoitzak jartzen baitizkio helburuak terapiari. Hala, striptease terapeutikora gerturatzen diren guztiek beren helburuak izan ditzakete: biluztearen lotsa lantzea, jendaurrean sentsualki dantzatzeko beldurra uxatzea, gorputza ferekatzeko zenbait teknika ikastea. Fisioterapiarekin lotzen da batzuetan streptease terapia, eta beste batzuetan terapia gestaltikoekin (hala nola barreterapia, adibidez), ikuspegi humanistago batekin, pertsonalitatearen lantzearekin.
Striptease ikastaro batean, sentsualitatea pizteko hainbat trikimailu erakusten dira. Gorputza orokortasunean lantzeaz gain (hainbat ibilera onartzea, horien edertasuna mirestea, gorputzaren mugimendu-gaitasunak, eta abar), gorputz atal zehatz batzuk aktibatzeko ariketak lantzen dira. Hala nola:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Striptease, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.