Spencer Bonaventure Tracy (Milwaukee, 1900eko apirilaren 5a - Los Angeles, 1967ko ekainaren 10a) Estatu Batuetako aktorea zen, zeinek 1930 eta 1967 bitartean 74 filmetan agertu zen eta bitan Oscar Saria irabazi.
Spencer Tracy | |
---|---|
(1948) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Spencer Bonaventure Tracy |
Jaiotza | Milwaukee, 1900eko apirilaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1967ko ekainaren 10a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | John Edward Tracy |
Ama | Caroline Tracy |
Ezkontidea(k) | Louise Tracy (1923 - 1967) |
Bikotekidea(k) | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | American Academy of Dramatic Arts 1923) Rockhurst High School (en) Northwestern Military and Naval Academy (en) Marquette University High School (en) Milwaukee High School of the Arts (en) St. John's Northwestern Military Academy (en) Ripon College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Altuera | 175 zentimetro |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erromatar katolikoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
New Yorken ikasi zuen aktoregintza 1920ko hamarkadan. Broadwayen 1930ean hasi zen The Last Mile antzezlanean. Hor, John Fordek ikusi zuen, eta Fox Pictures konpainiarako kontratatu zuen. Hollywoodeko lehendabiziko bost urtean 25 film egin zituen. 1935ean MGM konpainiarako sinatu zuen. Haiekin, 1937ko Captains Courageous eta 1938ko Boys Town filmengatik Oscar saria bitan jaso zuen. Izendapenak lortu zituen 1936ko San Francisco, 1950eko Father of the Bride, 1955eko Bad Day at Black Rock, 1958ko The Old Man and the Sea, 1960ko Inherit the Wind, 1961eko Judgment at Nuremberg eta 1967ko Guess Who's Coming to Dinner filmengatik. Laurence Olivierekin batera, Oscar sarirako izendapen gehien jaso ditu.
1941ean hasi zen Katharine Hepburnekiko harremana. Hepburnen mingain zorrotzak eta goi-mailako estiloak bat egiten zuten Tracyren behe-mailako matxismo sinplearekin. Elkarrekin, bederatzi film egin zituzten. Louise emazteaz banandu arren (1923an ezkondu ziren), ez zen inoiz dibortziatu, Tracy katolikoa baitzen.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spencer Tracy |
Artikulu hau Wisconsingo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Spencer Tracy, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.