Schleswig Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiria da, Jutlandia penintsularen hego-ekialdean kokaturik.
Estatuari izena ematen dion arren, hiriburua Kiel da. Danimarkarekiko mugatik 45 kilometrotara dago eta itxuragatik "Hiri vikingoa" ezizena jaso izan du.
Schleswig Schleswig | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Schleswig-Holstein | ||||||||||
Rural district of Schleswig-Holstein | Schleswig-Flensburg barrutia | ||||||||||
Alkatea | Heinz Bartheidel (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Schleswig | ||||||||||
Jatorrizko izena | Schleswig | ||||||||||
Posta kodea | 24837 | ||||||||||
Udalerri kodea | 01059075 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 54°30′55″N 9°34′11″E / 54.5153°N 9.5697°E | ||||||||||
Azalera | 24.3 km² | ||||||||||
Altuera | 1 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 25.832 (2022ko abenduaren 31) 322 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.063,05 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 04621 | ||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Vejle, Hillingdon, Mantes-la-Jolie, Waren (Müritz) eta Vejle Municipality (en) | ||||||||||
Matrikula | SL | ||||||||||
schleswig.de |
Angeln eta Schwansen penintsulak banatzen dituen Schlei fiordoan kokaturik dago. Schlei fiordoa Itsaso Baltikoan dagoen fiordorik luzeena da. Iparraldean Flensburg hiria dauka eta hego-ekialdean Kiel. Hiruak ere Jutlandiaren ekialdeko kostaldean kokaturik daude.
Vikingoek Schlei fiordo guztia kolonizatu zuten eta Hedeby herria sortu zuten 804. urtean. Itsaso baltikoko asentamendu garrantzitsua zen eta bi mendetan zehar ingurunearen kontrola ezarri zuten Hedebytik. 1050 urtean hiria erasotua izan zen eta biztanleek fiordoaren beste aldean Schleswig sortu zuten. 1066an eslaviarrek Hedeby erabat suntsitu zuten. Schlewig Danimarkaren barnean zegoen orduan.
Bertakoak ziren Gottorf dukeak, daniarren menpekoak zirenak, Gottorf gazteluaz jabetu ziren. Iparraldeko Gerra Handia 1721ean bukatzean daniar erregeek Gottorf dukeak kendu eta lurraldea zuzenean beraiek gobernatzea erabaki zuten. XIX mendean Schleswigeko bi gerra izan ziren Danimarka eta Prusiaren artean. Azkenik 1864ean Prusiak eskuratu zuen lurraldea.
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Schleswig, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.