Schengengo Hitzarmena

Schengengo Hitzarmena Europar Batasunaren (EB) eraikuntzaren pausorik garrantzitsuenetarikoa dugu.

    Artikulu hau hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».

Hitzarmen honek bi helburu garrantzitsu ditu: pertsonen joan-etorrirako balizko trabak (Hitzarmeneko herrialdeen arteko aduanak ezabatzea), batetik eta estatu kideen arteko segurtasun eta barne politika koordinatzea, bestetik, bereziki kanpo mugetan baldintza berberak ezarriz. Honen arabera beraz, teoriaz behintzat, "Schengen espazioa" osatzen duten herrialdeen arteko mugako kontrolak kendu dira; kontrolak espazio horren kanpoko mugetan baino ez dira egingo, eta prozedura bera erabiliko da herrialde guztietan.

Schengengo Hitzarmena
Urdinez Hitzarmeneko estatuak, berdez etorkizunean batuko direnak (Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre).

Historia

1985eko ekainaren 14an sinatu zen akordioa, Schengenen (Luxenburgo). Orduko Europako Elkarte Ekonomikoaren bost estatuek, Alemania, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok sinatu zuten euren arteko mugak kentzeko.

Beranduago Italia, Espainia, Grezia eta Portugal gehitu ziren Hitzarmenera. Beraz, herrialde hauen arteko mugarik ez dago eta batetik bestera igarotzeko, NANarekin nahikoa da.

2004an Europako Batasunean sartutako estatu gehienak (Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Malta, Eslovenia, Hungaria, Estonia, Letonia eta Lituania) 2007ko abenduaren 20an sartu ziren Schengengo Hitzarmenean.

2008ean, Suitza gehitu zen, nahiz eta ez izan Europar Batasuneko estatua eta 2011n Liechtenstein batu zen zirkulazio askeko eremura.

Batasuneko bi estatuek, Erresuma Batua eta Irlanda, Schengendik kanpo egotea erabaki zuten. Bestalde, Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre ez dituzte baldintza guztiak betetzen, eta beraz, oraingoz ez dira Hitzarmeneko herrialdeak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

AduanaEuropar Batasuna

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BearnoPaduraBenito MussoliniMetal AroaTeokraziaJean EspondaOzono geruzaC++RSSDeiaKarmelo EtxenagusiaHumanismoEskuizkribu argiztatuAtomoEdvard MunchBerriaBataioTxikipediaMiren Agur MeabeBetOsama bin LadenOrsk-eko aireportuaDultzainaNagore AranburuAretxabaletaBiztanleriaOiloTenisUgal-aparatuKareharriIgor OyonoEguzkiaEspainiako trantsizioaBerotegi-efektuaEuskal Herria BaiDurangoko bonbardaketaVasili KandinskiErnalketaCobweb (2023ko estatubatuar filma)ReggaeAditz trinkoMoskuErrepublikaIrunBegoña Muruaga LacaOrexaEuskal dantzakJose Gonzalo ZulaikaNafarroa BehereaGiza hezurduraAnne IgartiburuKutsaduraTxantxangorriKuku-prakaSagardoHesi elektrikoJunio BrutoHaltzBabiloniako lorategi esekiakAs (egunkaria)Egiptoko piramideakOkil handiAfrikaOndarroaJuan Crisóstomo ArriagaEuskalkiAro ModernoaDes-kontrolJabier MuguruzaIrulegiko Eskua🡆 More