Satyagraha

Satyāgraha (sanskritoz, : सत्याग्रह; satya: egia, āgraha: eutsi; egiari eustea beraz) indarkeria ezaren eta erresistentzia zibilaren modu bat da Indian Mahatma Gandhik garatua printzipio politiko eta filosofiko gisa.

Satyagraha egiten duenaro satyagrahi esaten zaio.

Satyagraha
Mahatma Gandhi 1930eko gatzaren martxan, satyagraharen adibide nabarmena.

Erabilpena

Satyagraha terminoa Mahatma Gandhik (1869-1948) asmatu eta garatu zuen, eta praktikatu ere bai Indiako independentzia-mugimenduan, baita Hego Afrikan indiarren eskubideen alde egindako borroketan ere.

Terminoaren definizioa hau egin zuen publiko Gandhik, bereziki ordura arte asko erabiltzen zen "erresistentzia pasibo" terminoa arbuiatuz bide batez:

« Satya egiak bere barnean maitasuna ere badu, eta eustea (agraha), tinkotasuna, indartsu izatearen sinonimoa da. Beraz, indiarron mugimenduari Satyagraha deituko diot aurrerantzean, esan nahi baita Indarra, oinarritua Egian eta Maitasunean edo indarkeriaren ezean. »
Mahatma Gandhi

Britainiar inperialismoaren kontrako tresna eraginkor bat izan ondoren, Satyagraharen teoriak eragina izan zuen Martin Luther King Jr. eta James Bevelen kanpainetan, Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Mugimenduan, eta baita Nelson Mandelak Hego Afrikako apartheidaren aurka egindako borrokan, eta gizarte-justizia helburu duten beste mugimendu askotan.

Printzipioak

Gandhik borroka politiko latzetan erabiltzeko taktika gisa erabili zuen, baina baita ere irudikatu zuen injustizia eta mina unibertsalki borrokatu eta gainditzeko tresna gisa.

Gandhik printzipio hauei jarraitzeko eskatu zuen satyagrahi izan nahi zutenei:

  1. Indarkeriarik eza (ahimsa)
  2. Egia – horrek zintzotasuna barne hartzen du, baina harago doa egiazkoaren arabera eta debozioan bizitzea esan nahi du.
  3. Ez lapurtu.
  4. Jabegorik ez (baina ez da ulertu behar pobrezia esan nahi balu bezala).
  5. Eskulana, edo nork bere lanarekin irabazitako bizibidea.
  6. Nahien kontrola.
  7. Beldurrik eza.
  8. Errespetu bera erlijio guztientzat
  9. Estrategia ekonomikoak, hola nola inportatutako merkantzien boikota (swadeshi)

Beste batean, ondoko arau hauek ere "Indiako satyagrahi bakoitzarentzat funtsezkoak" zirela esan zuen:

  1. Jainkoarengan fede bizia izan behar du
  2. Kastitatezko bizitza izan behar du, eta hiltzeko edo bere ondasun guztiak galtzeko prest egon behar du.
  3. Khadi oihalak ehoten jakin behar du, eta eskulan hori praktikatu.
  4. Alkoholik eta bestelako intoxikatzailerik ez.

Gandhik erresistentzia-kanpaina batean jarraitu beharreko arau batzuk ere proposatu zituen satyagrahientzat:

  1. Ez amorrurik garatu.
  2. Aurkariaren amorrua jasaten jakin.
  3. Ez egin mendeku-errakziorik jasandako eraso edo zigorren aurka, baina ez ameto egin amorruzko agindu baten aurrean zigorren edo erasoen beldur izateagatik.
  4. Norberaren atxiloketa edo jabetzen konfiskazioa borondatez onartu.
  5. Jabego baten administratzailea bazara, defenda ezazu konfiskazioa (indarkeriarik gabe) zure bizitzarekin.
  6. Ez egin biraorik.
  7. Ez iraindu aurkaria.
  8. Ez agurtu edo iraindu zure aurkariaren edo aurkariaren buruzagien banderarik.
  9. Norbait aurkaria iraintzen edo erasotzen saiatzen bada, aurkaria (indarkeriarik gabe) zeure bizitzarekin defendatu.
  10. Preso bazaude, zintzo jokatu eta espetxeko arauak (zeure buruari zor diozun errespetuaren kontrakoak direnak izan ezik).
  11. Preso bazaude, ez eskatu tratu berezirik.
  12. Preso bazaude, ez gose grebarik egin, horrekin lortuko zenukeenarekin berdintsu jarrai bazenezake, hau da, kalte fisikorik gabe edo norberaren errespetua galdu gabe-
  13. Pozik bete desobedientzia zibileko buruzagien aginduak.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Satyagraha» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-18 data duen 1196785525 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

Tags:

Satyagraha ErabilpenaSatyagraha PrintzipioakSatyagraha ErreferentziakSatyagraha Kanpo estekakSatyagrahaErresistentzia zibilIndarkeria ezaMahatma GandhiSanskrito

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Inna AfinogenovaMikel SantosVincent van GoghEnergia termikoPazkoaGazte TopaguneaPuppyLatinTeha'amanaHoremhebZea Mays (musika taldea)Hiba AboukSaudi AramcoTxolarreEuskaltzaindiaMosku2013ErromantizismoAimar IrigoienJuan Sebastian ElkanoBarrokoaAbiaduraSugegorriEstoniaGante-WevelgemMartin TxikiBasamortuArrokaEzteiAnkara2004EntziklopediaEuskal Herriko naturagune babestuakMusikaApirilaren 11MendiAutarkia (ekonomia)24 orduak euskarazLurraNafarroa BehereaPirritx, Porrotx eta MariMototsErramu IgandeaBigarren Mundu GerraHistoriaurreaInauteriak Euskal HerrianVirginia WoolfKontsumismoKatagorriÖtziU1963Sexu harremanErrusiar BalletakSunprinuAritz ElustondoMartxoaren 311976EkologismoMizenastar zibilizazioaBulego (musika taldea)CSMA/CDEgutegi gregorianoEsklerotikaAlpe PeninoakIraitz-sistemaGlobalizazioAro GaraikideaRamadanEuskal mitologiaEguzki-energiaAlberto Ladrón🡆 More